Euskadi.eus
  • 3921/2009 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iciar Pérez Irazusta andrea Bidasoako Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3921/2009 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iciar Pérez Irazusta andrea Bidasoako Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 5477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/01
  • Argitaratze-data: 2009/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Bidasoako Ospitaleko zuzendari medi-koaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen uztailaren 15eko 3573/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko abuztuaren 13ko EHAAn argitaratu zen (154 zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Iciar Pérez Irazusta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Iciar Pérez Irazusta andrea Bidasoako Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakina-razitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Aginta-ritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 1a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik