Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, beraren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten gizon-elkarteei 2009ko ekitaldian diru-laguntzak ematen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, beraren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten gizon-elkarteei 2009ko ekitaldian diru-laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 5502
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/01
  • Argitaratze-data: 2009/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2009ko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten gizon-elkarteei 2009ko ekitaldian diru-laguntzen deialdia egin zen; laguntzaren zenbateko osoa hamazortzi mila eurokoa da.

2009ko apirilaren 21eko Ebazpeneko 12. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,

Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren elkarteei laguntzak ematea. Laguntzaren zenbateko osoa hama-zortzi mila (18.000) eurokoa da eta eranskinean zehazten dira diru-kopuru konkretuak.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintari-tzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, Ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Esp. zkia.

  1. º expte. Eskatzailea

    Solicitante Jardueren izenburua

    Título de las actividades subvencionadas Diru-kopur. (euro)

    Cuant. subv. (euros)

    1/2009/SG Grupo de Hombres por la Igualdad de Álava «GHIA». «Igualdad de género y cine» 2.084,06

    2/2009/SG Gizon Sarea Elkartea.

    Dale la vuelta a la violencia 2.951,06

    3/2009/SG Asociación de Hombres de Ermua por la Igualdad Zipriztintzen.

    «Vídeo de Zipriztintzen contra la violencia machista» 1.004,06

    4/2009/SG Gizon Sarea Elkartea. «Web asociativa de Gizon Sarea Elkartea» 2.944,06

    5/2009/SG Grupo de Hombres por la Igualdad de Álava «GHIA».

    Campaña del juguete no sexista 2.354,06

    6/2009/SG Asociación de Hombres de Ermua por la Igualdad Zipriztintzen. 1.º Encuentro de grupos de hombres de Euskadi 3.611,56

    7/2009/SG Asociación de Hombres por la Igualdad Piper txuriak-Guindillas blancas

    «Actividades de sensibilización por la incorporación de los hombres a la igualdad de mujeres y hombres. 2009» 3.051,14

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik