Euskadi.eus
  • 3979/2009 EBAZPENA, irailaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek ikasketak sakontzeko laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3979/2009 EBAZPENA, irailaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek ikasketak sakontzeko laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 5340
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/04
  • Argitaratze-data: 2009/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Irakaskuntzaz eta ikerketaz honako hau dago araututa Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 8/1997 Legearen V. tituluko 31. artikuluan: «Etenik gabe sustatuko dira osasun-arloko profesional sanitarioen eta ez-sanitarioen eta gestio eta administrazio sanitarioetako profesionalen prestakuntza, birziklapena eta hobekuntza, diziplinarteko perspektibatik hartzen direla».

Ildo beretik, helburu hori betetzearren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Estatutuen lehen kapituluko 3.d) artikuluan adierazten denez, osasun-erakunde publiko horretako langileek (sanitario zein ez-sanitarioek) lanerako beharrezko dituzten espezializazio-jakintzak eguneratzeko eta prestatzeko bideak sustatu behar dira.

Horrenbestez, bai LOSEn bai sozietatearen estatutuetan ezarritako helburu horri erantzutearren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak urratutako lan-ildo nagusietako bat dugu erakundeko langileei diru-laguntzak ematea, beren lanbideari lotutako jakintza eta ezagupen profesionalak eguneratzeko prestakuntza-jardunak egiteko modua izan dezaten.

Beraz, hauxe da diru-laguntza hauen helburu nagusia: lehentasuna duten esparru eta jardunetan osasun-arloko zerbitzuen kalitatea hobetzen eta profesionalak lanerako prestatzen laguntzea.

Horrenbestez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 3978/2009 Ebazpenean emandako eskumenak erabilita, horren bitartez bereganatzen baitu Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek ikasketak sakondu ditzaten laguntzak emateko deialdia egiteko eskumena,

  1. Xedea.

  1. Osasun-arloan etengabeko prestakuntza-ikasketak burutzeko laguntzak emateko deialdia egitea eta laguntzok esleitzerakoan nola jokatu zehazteko oinarri arau-emaileak ezartzea, horixe da ebazpen honen xedea (Etengabeko Prestakuntza: profesional batek bere egitekoak ahalik eta ondoen burutzeko behar ditzakeen ezagueren, tekniken edo trebetasunen gaikuntza, indartze, handitze edo eguneratzera bideratutako jarduera oro; 1046/2003 Errege Dekretua). Ikasketa horiek esparru klinikoan zein kudeaketa-esparruan egin litezke, estatuko zentro edo instituzio ospetsuetan, betiere, kontuan hartuta ikasketak egiteko inskripzio-epeak 2009. urtean hasi behar duela, edo, iazko deialdia itxi ondorengoa izan behar duela.

  2. Beraz, deialdi honetatik kanpo geratuko da espezialitate kliniko bat lortzea helburu duen prestakuntza-jarduera oro.

  1. Finantzaketa.

    Deialdi honetako laguntzak ordaintzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Erakunde Zentralaren aurrekontuak oinarri, berariaz horretarako dagoen diru-sail hau erabiliko da: «Bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak».

    Ikasketak sakontzeko laguntza-programa honek guztira izango duen kopurua 90.000 eurokoa izango da.

    Laguntzetarako finkatutako kopuru oso hori alda daiteke, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusita, eta, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren beste laguntza-programa batzuek burutu ondoren agortu gabe gelditu den diruaren arabera.

  2. Onuradunak.

    Osakidetzako langile guztiak baliatu ahal izango dira laguntza hauetaz.

    Bitarteko langile egoiliarrek ere eska ditzakete laguntza hauek (BAME, BAFE, BAPE, BAEE), betiere, etengabeko prestakuntzarako jarduerak egiteko laguntzak eskatzen badira (erref. 1.1 eta 1.2 art.).

    Laguntza-eskaera egin duenak baldintza hori betetzen duela egiaztatzeko, aurkeztu beharreko dokumentazio guztia aurkeztu beharko du eskabideak egiteko dagoen epe horretan bertan.

  3. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

    Laguntzok gastu hauen ordainketa arindu nahi dute: matrikula-gastuak, joan-etorrietako bidaia-gastuak eta aparteko gastuak (ikastaroko materialak, aseguruak, etab.).

    Salbuespen modura, eta behar bezala justifikatzen denean, hileroko laguntza bat ere eman dakieke, mantenu-gastuetarako, soldata kobratzen jarraitzen duten langileei; kopuru hori, dena den, ez da inoiz izango 600 eurotik gorakoa. Kopurua zehazteko, kontuan hartuko da langileak nola hartu duen ostatu.

  4. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

  1. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea honako ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, bukatu, berriz, 2009ko urriaren 30ean.

  2. Eskabideak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari zuzenduta aurkeztu behar dira (Etengabeko Prestakuntzako Programa, Araba kalea 45, 01006 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz).

    Halaber, 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako lekuan eta moduan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

  3. Eskabideak egiteko orduan, ebazpen honi lotuta doan I. eranskineko inprimaki normalizatuak bete beharko dira. Horiekin batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

    1. Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia.

    2. Curriculum Vitaea. Hor agertutako guztia agirien bidez justifikatu, eta aukeratutako ikasketa-esparruarekiko harreman funtzionala ere zehaztu behar da.

    3. Azalpen memoria, aukeratutako espezializazio-esparrua zer dela-eta hartu nahi den zehazteko.

    4. Aukeratutako egonaldian edo ikastaroan izango duen programa, edo proposatutako prestakuntza- edo/eta lan-plana.

    5. Aukeratutako Unibertsitatean edo Zentroan onartuta dagoela frogatzeko agiria, edo, halakorik ezean, idatzizko eskaeraren kopia.

    6. Dagokion zuzendariak txostena egin behar du, ondo adierazita ea ikasketa horiek egitea egoki den ala ez, eta eskabide-egileak egonaldi edo ikasketa horiek egitea zein neurritan den garrantzitsua zentroarentzat (lehentasun-maila jakinarazi behar da derrigorrez: handia, ertaina edo txikia).

    7. Hala behar izanez gero, Osasun-zentroko Zuzendaritzak emandako baimena ere aurkeztu behar da, baldin eta lanean diharduen tokitik irten behar badu lanorduetan ikastera.

    8. Zinpeko aitorpena, xede bererako bestelako finantzaketa-iturririk ba ote den edo horrelakorik eskatu ote den argitzeko.

    9. Ziurtagiria, langileak osasun-zentroarekin duen lan-harremana nolakoa den zehazteko (funtzionarioa, estatutupekoa, behin-behinekoa, etab.).

  4. Eskabidea egiterakoan, orain arte aipatutako dokumentuetakoren bat aurkeztu ezean, deialdi honetatik kanpo gera daiteke espedientea.

  1. Aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa baloratzea.

  1. Osasun-erakundeko zuzendari nagusiak batzordea izendatuko du berariaz, aurkeztutako eskabide guztiak azter eta balora ditzan; eskabide-balorazio hori azaroan egingo du batzordeak.

    Batzorde horretan honakoak arituko dira: Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari bat, Lege Aholkularitzako idazkari bat, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako hiru kide, Giza Baliabideetako Zuzendaritzako kide bat eta Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzako kide bat. Batzordeko kideei egingo zaien deialdia, esparru bakoitzean jasotako espediente-kopuruaren arabera egingo da.

  2. Ondoren azalduta datozen irizpide eta haztapen hauek aintzakotzat hartuta egin beharko da balorazio-lan hori:

    1. Osakidetzarentzat eta Osasun Sailarentzat lehentasunezkoak diren esparruekin lotura duten ikasketak; zehazki, honako gai hauekin lotura dutenak: Osakidetzan indarrean dagoen Plan Estrategikoa, Osasun Sailaren Osasun Plana, aplikazio klinikorako teknikak eta prozedurak ikastea edo/eta garatzea, zerbitzu sanitarioak antolatzea eta kudeatzea, unitate klinikoak kudeatzea, osasun-zerbitzuak eta teknologia berriak ebaluatzea, osasun-arloko laguntza eta antolamenduaren kalitatea hobetzea, eta oro har, kudeaketa sanitarioarekin zerikusia dutenak. Gai hauekin lotura dutenak ere bai: bioetika, epidemiologia (orokorra eta aplikazio klinikokoa), erizaintza-arloko antolaketa, kudeaketa eta ebaluazioa, farmakologia klinikoa eta tratamendu farmakologikoen protokoloa, droga-mendekotasuna, eta osasun publikoa eta osasunaren sustapena. Gehienez ere, % 25.

    2. Ikasketak noraino diren erabilgarri eta zenbat egokitzen zaizkion langilearen lan-jardunari. Gehienez ere, % 20.

    3. Dagokion zuzendariak egindako balorazioa (handia, ertaina edo txikia) ikasi nahi den gaiaren baliagarritasunaz, eta, osasun-zentro berean eskaera bat baino gehiago egonez gero, lehentasun-hurrenkeraz. Gehienez ere, % 15.

    4. Aurreko urteetan hasitako eta finantzatutako ikasketak izatea. Gehienez ere, % 10.

    5. Eskaera-egilearen Curriculum Vitaeri buruzko balorazioa. Gehienez ere, % 10.

    6. Ikasketak zein zentrotan edo instituziotan egin behar diren. Gehienez ere, % 5.

    7. Ikastaroaren iraupena (ordu-kopuru gehiago, lehentasun handiagoa). Gehienez ere, % 5.

    8. Lan-egoera nolakoa den (langile finkoa, bitartekoa....) Gehienez ere, % 5.

    9. Aurkeztutako eskaera-espedientearen kalitatea. Gehienez ere, % 5.

  3. Ebazpen honetan azaldutako baldintza guztiak betetzeak ez du esan nahi besterik gabe laguntza jasotzeko eskubidea lortu denik.

  4. Balorazio Batzordearen aktak honako hauek jasoko ditu:

    1. Onuradunen zerrenda; diruz lagundu diren ikasketak ere bertan zehaztuko dira.

    2. Laguntzen erabateko zenbatekoa.

      1. Ebazpena.

      1. Balorazioa aztertu ondoren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du Balorazio Batzordearen proposamenean oinarrituz; ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

        Aldi berean, laguntza-esleipenean onuradun izan denari onarpen-agiria bidaliko zaio, laguntza onartzen duela ziurtatzeko; agiri hori behar bezala beteta itzuli behar da hamabost eguneko epean, jakinarazpena ematen zaionetik kontatzen hasita.

        Onarpen-agiria epe horretan itzultzen ez bada, diru-laguntzari uko egin zaiola ulertuko da, eta, orduan, laguntza jasotzeko eskubidea ere galduko da, ebazpen honen 7.2 puntuan ezarritakoari jarraituz.

        Laguntza-eskaerari ezezkoa ematen zaionean, eskaera-orriarekin batera aurkeztutako dokumentazioa jasotzeko epea hiru hilabetekoa izango da, laguntza-esleipena argitaratzen denetik hasita, horretarako, interesatuak aurretiaz eskaera egin behar duelarik.

      2. Balioespenean kontuan hartutako baldintzetakoren bat gerora aldatzen bada, emandako ebazpena ere moldatu egin ahal izango da horren arabera.

        Zehatzago esanda, esleitutako laguntzari uko egiten bazaio edo baldintzak ez betetzeagatik jasotako dirua itzularazi egin behar bada, eskabidea aurkeztu duten gainerakoen artean esleituko da berriz bueltan jasotako kopuru hori, betiere, hasieratik aintzat hartutako irizpide berberak oinarri.

      3. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez liteke, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari zuzenduta, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen denetik hasita.

      4. Bi mila eta bederatziko abenduaren 23a baino lehenago esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, ebatzi gabeko eskaerak ezetsi egin direla ulertu beharko da, halaxe ezarrita baitago, 4/1999 Legeak emandako idazkeraren arabera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan, alde batera utzi gabe legeak berak Administrazioari esanbidez ebatzi behar duela ere agintzen diola.

      1. Esleitutako laguntzak ordaintzea.

        Esleitutako laguntzari dagokion kopurua laguntza onartutakoan ordainduko da, dagokion transferentzia eginda; ordurako baina, egiaztatu egin beharko da jaso den laguntza ezarritako helbururako erabili dela (deialdi- eta ikastaro-aldietan sortutako jatorrizko fakturak eta dokumentuak erakutsiko dira).

        Baina salbuespen modura, laguntza dela-eta egiaztagiriak aurkezten direnean ere egin daitezke konturako ordainketak.

        Onuradunak, prestakuntza-aldia urtebetetik gorakoa denean, prestakuntza-plan osoa aurkeztu beharko du eskabidearekin batera. Burutu behar den jardunak iraun behar duenaren araberakoa izango da ematen den laguntza.

      2. Onuradunen betebeharrak.

      1. Ebazpen honetan araututako laguntzen onuradunek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

        1. Esleitu zaion diru-laguntza onartzea, deialdi honetako 7.1 puntuan ezarritakoari jarraituz.

        2. Diru-laguntza emango duen erakundean onuradunak egiaztatu behar du laguntza jasotzeko eta baliatzeko ezarritako betebehar eta baldintza guztiak betetzen dituela, bai eta egin beharreko jarduna egin duela ere.

        3. Laguntza zertarako eman zaion, horrexetarako erabiltzea, eta ez beste ezertarako.

        4. Onuradunak laguntza eman dion erakundeari jakinarazi behar dio ea beste administrazio edo ente publiko zein pribatu batetik bestelako laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik jaso duen xede berbererako.

        5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea beren lana beteaz eskatzen dieten informazio guztia -deialdi honi lotutako diru-laguntzen ingurukoa-.

        6. Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako gorabehera edo egoeretatik edozein aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri eman behar du onuradunak.

        7. Onuradunak, dagokion egiaztagiria igorrita, jakinarazi egin behar die Osasun-erakunde zentraleko etengabeko prestakuntzako programakoei diruz lagundutako jarduna amaitu egin dela.

          1. Diru-laguntza itzularaztea.

            Ondoren adieraziko diren egoeretakoren bat gertatuz gero, onuradunak ezin izango du eskatu laguntza ordain diezaioten, eta, gainera, hala dagokionean, jaso duen diru-kopurua ere itzuli egin beharko du, dirua jaso zuenetik sortutako interes eta guzti:

            1. Egiaztagiriekin justifikatu behar duena justifikatzen ez badu.

            2. Onuradunak laguntza jasotzen badu, horretarako bete beharreko baldintzak bete gabe.

            3. Emandako helbururako gabe, laguntza beste zerbaiterako erabiltzen badu.

            4. Laguntza jaso duela-eta ezarri zaizkion betekizunak betetzen ez baditu.

            5. Onuradunak ezarri zaizkion kontrol-jardunei ezezkoa ematea edo traba egitea.

              Ebazpen honek, behin betikoa izanda ere, ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz) EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, urtarrilaren 23ko 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera, horren bitartez moldatu baitzen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena. Horrez gainera, interesatuek bidezko deritzoten beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango dute.

              Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 4a.

              Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

              JULIÁN PÉREZ GIL.

Deiturak:

Izena:

Jaioteguna: NAN:

Helbidea:

Herria: PK:

Telefonoa:

Harremanetarako beste helbide bat:

Helbidea:

Herria:

PK:

Telefonoa:

DATU AKADEMIKOAK:

Titulua:

Unibertsitatea edo zentroa:

Espezialitatea:

Unibertsitatea edo zentroa:

DATU PROFESIONALAK:

Lanlekua:.

Zerbitzua:

Betetako lanpostua:

Lanpostuaren izaera: Finkoa: Bitartekoa: Bestelakoa:

Hasiera eguna: ../..../...... ../..../......

Beste datu interesgarri batzuk:

Eskatu al duzu orain baino lehen beste diru-laguntzarik?

¿Esleitu al zitzaizun?: BAI n EZ n («x» batez markatu)

Baiezkoa bada erantzuna: Urtea Zertarako

DATUAK, BURUTU NAHI DEN EGONALDI/IKASTAROARI BURUZKOAK

Ikastaroaren izena edo egonaldiaren xedea:

Unibertsitatea edo zentroa:

Saila:

Helbidea:

Herria:

Telefonoa:

Egoitza, laguntzak dirauen artean:

Helbidea:

PK:

Telefonoa:

Hasiera-eguna: Amaiera-eguna:

Ordu-kopuru teorikoa: Ordu-kopuru praktikoa:

Ikastaro barruko ordu-banaketa:

Ikastaroaren zuzendaria:

Tutorea (halakorik badago):

Lortu nahi den titulua (halakorik badago):

Ikastaro-amaierako tesia edo hitzaldia (halakorik badago):

IKASTARO/EGONALDIAREN AURREKONTUA

Matrikula:

Joan-etorriak:

Ostatua eta janaria:

Familia-gastuak:

Liburuak eta bestelako materialak:

Bestelako gastuak (zehaztu):

GUZTIRA:

Bestelako finantzaketa-iturririk ba al duzu? BAI n EZ n («x» batez markatu)

Zeintzuk?:

Urteko kopurua, eurotan:

Laguntza gehiago eskatu al duzu?: BAI n EZ n («x» batez markatu)

Zein erakunderi eskatu diozu?:

Urteko kopurua, eurotan:

........................(e)n, 2009ko ................(a)ren ... (e)an.

Eskatzailearen sinadura

ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA («x» batez markatu):

n NAN fotokopia.

n Curriculum Vitaea.

n Txostena, eskatutako prestakuntzarako interesa dela-eta.

n Egonaldi/Ikastaroaren prestakuntza-plana edo/eta programa.

n Onarpena, aukeratutako Unibertsitate edo Zentroan.

n Txostena, dagokion zuzendari teknikoak egina; burutu behar den jardunak osasun-zentrorako zein lehentasun duen: handia, ertaina, txikia.

n Zuzendaritzak emandako baimena, hala behar izanez gero, lanorduetan joan-etorriak egiteko.

n Zinpeko aitorpena, gainerako finantza-bideei buruzkoa.

(*) Eskaera-orri osoa betetzen baduzu, hobe.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik