Euskadi.eus
  • 3980/2009 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2009ko irailaren 4ko 3979/2009 Ebazpenean aurreikusitako batzordekideak izendatzen dituena; ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileei laguntzak emateko deialdia egin zen, beren ikasketak handitu zitzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3980/2009 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2009ko irailaren 4ko 3979/2009 Ebazpenean aurreikusitako batzordekideak izendatzen dituena; ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileei laguntzak emateko deialdia egin zen, beren ikasketak handitu zitzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 5341
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/05
  • Argitaratze-data: 2009/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2009ko irailaren 4ko 3979/2009 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek beren ikasketak handitzeko laguntzak emateko deialdia egin zen; bertan ezartzen zenez, laguntzak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak esleituko ditu, administrazio-organo honek berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatu ondoren.

Ebazpen horretan xedatutakoa betearazteko, eta indarrean dagoen legediak aitortzen dizkidan eskumenez baliatuz, ondokoa

Lehenengoa. Honako hauek izendatzea 2009ko irailaren 4ko ebazpenean aurreikusitako batzordeko kide -ikasketak handitu zitzaten, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileei laguntzak emateko deialdia egin zen ebazpen horren bidez-:

Lehendakaria:

Jesús Pérez Gil jauna. Ordezkoa: Eduardo Gárate Guisasola jauna.

Batzordekideak:

Marbella García Urbaneja andrea. Ordezkoa: Jon Letona Aranburu jauna.

Carlos Sola Sarabia jauna. Ordezkoa: Adelina Pérez Alonso andrea.

María Jesús Ruiz de Ocenda García andrea. Ordezkoa: Pilar Pérez de Eulate Berraondo andrea.

Carlos Beitia Fernández jauna. Ordezkoa: Francisco Serna Rodriguez jauna.

Carolina Ortega Ortega andrea. Ordezkoa: Jacinto Ruiz Osma jauna.

Igor Zabala Rementeria jauna. Ordezkoa: Maite Redondo Sánchez andrea.

Idazkaria:

Lourdes Muñoa Corral andrea. Ordezkoa: Maite Andrés Alvarez andrea.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, horren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 4/1999 Legeak aldatua). Hori gorabehera, beste edozein errekurtsoz ere balia daitezke, egoki iritziz gero.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 5a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik