Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 7koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua laugarren aldiz aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 7koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua laugarren aldiz aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 5685
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/07
  • Argitaratze-data: 2009/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzaren lehendakariordearen eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2003ko uztailaren 1eko Aginduak Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen ditu. Haren eranskinak Jaurlaritzaren Lehendakaritzan eta hari atxikitako erakunde autonomoan dauden datu pertsonalen fitxategiak zerrendatzen ditu. Aipatutako agindu hori geroagoko zenbait aginduk aldatu dute, aginduaren eranskinean fitxategi berriak sartzeko.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 63. artikuluaren bitartez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea sortu zen. Organo honen ardura, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan sexua dela-eta izan daitezkeen bereizkeria-kasuetan biztanleak defenditzea eta emakumeen eta gizonen berdintasun-

printzipioa betetzea sustatzea da.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea Emakunde-Emakumenaren Euskal Erakundeari atxikita dago, eta honako eginkizun hauek ditu, besteak beste: ikerketak egitea, sektore pribatuan sexua dela-eta gerta daitezkeen bereizkeria-egoerak argitzeko; aholkularitza eskaintzea; negoziazio-bideak eskaintzea; pertsona fisikoei eta juridikoei gomendioak ematea, sektore pribatuan sexua dela-eta sortutako bereizkeria-egoerak konpontzeko; eta jazarpen sexistako kasuak errazago konpontzeko bidea izatea.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen antolakuntza eta funtzionamendua­ren erregelamendua onartzen duen ekainaren 13koa 119/2006 Dekretuak ikerketa-prozedura arautzen du sexu-bereizkeria izan daitezkeen gertakariak ikertzeko defentsa erakundeak horrelako gertakariren baten berri duenean.

Agindutako betekizunak betetzeko eta sexua dela-eta izan daitezkeen bereizkeria-egoerak argitzeko, Defentsa Erakundeak ikertu nahi diren pertsona fisiko eta juridikoei buruzko informazioa bildu eta eskatu behar du. Horrek guztiak fitxategi automatizatu berriek jasoko dituzten datu pertsonalak erabiltzea dakar.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere organismo autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen Jaurlaritzaren lehendakariordearen 2003ko uztailaren 1eko Agin-

duaren eranskinari datu pertsonalak dituzten bost fitxategi 13, 14,15, 16 eta 17 zenbakidunak erantsiko zaizkio eta aurrerantzean ondorengo idazketa hartuko dute fitxategiok:

13

Barne antolamendua

  1. Fitxategiaren identifikazioa: Barne antolamendua.

  2. Xedea eta erabilera: Defentsa Erakundeko langileen antolamendua kudeatzea.

  3. Datuen jatorria: Defentsa Erakundeko langileak.

  4. Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea: interesatuak berak eta administrazio publikoak.

  5. Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak: Nortasun Agiri Nazionala, izena eta abizenak, enpleguaren zehaztasunak.

  6. Tratamendu sistema: automatizatua.

  7. Datuak lagatzea: ez dago.

  8. Nazioarteko transferentzia: ez dago.

  9. Fitxategiaz arduratzen den organoa: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  10. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabil daitezkeen: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  11. Fitxategiaren segurtasun-maila: oinarrizko maila.

    14

    Herritarrei arreta eskaintzeari buruzko espedienteak

  1. Fitxategiaren identifikazioa: Herritarrei arreta eskaintzeari buruzko espedienteak.

  2. Xedea eta aurreikusitako erabilera: erakundea sortzeko arauek araututako eskumenak garatzeko Defentsa Erakundeak sortzen dituen espedienteak bideratzea.

  3. Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren: Defentsa Erakundearen eskumenez baliatzeak eragiten dien pertsonenak.

  4. Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea: interesdunak berak, interesduna ez beste pertsona fisikoak, administrazio publikoak.

  5. Fitxategiaren oinarrizko egitura:

    Identifikazio datuak: Nortasun Agiri Nazionala, Gizarte Segurantzaren/mutualitatearen zenbakia, izena eta abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa, izenpea eta irudia.

    Modu berezian babestutako datuak: ideologia, afilia­zio sindikala, erlijioa, ideiak, arraza edota etnia jatorria, osasuna eta bizitza sexuala.

    Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, egoera sozialari, ikasketei buruzkoak, enpleguaren zehaztasunak, ekonomia eta finantzenak, aseguruenak eta informazio komertziala.

  6. Tratamendu sistema: mistoa.

  7. Datuak lagatzea: Arartekoari, Emakunde-

    Emakumearen Euskal Institutuari, Estatuko eta beste autonomia erkidegoetako emakumeen institutuei, Ministerio Fiskalari, Lan Ikuskaritzari, Eusko Jaurlaritzari, Estatuko eta autonomia erkidegoetako Herriaren Defentsa bulegoei.

  8. Nazioarteko transferentzia: ez dago.

  9. Fitxategiaz arduratzen den organoa: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  10. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabil daitezkeen: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  11. Fitxategiaren segurtasun-maila: maila altua.

    15

    Laguntzaileen curriculumak

  1. Fitxategiaren identifikazioa: Laguntzaileen curriculumak.

  2. Xedea eta aurreikusitako erabilera: berdintasunari eta sexuaren ziozko bereizkeriari buruzko pertsona adituen zerrenda izatea, jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak, ikasketak eta abar antolatzen lankide izan daitezen.

  3. Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren: EAEn edo EAEtik kanpo entzute handia duten profesionalenak, berdintasunari eta sexuaren ziozko bereizkeriari buruzko ikerketa lanak egin edota zabaldu badituzte.

  4. Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea: interesduna bera.

  5. Fitxategiaren oinarrizko egitura:

    Identifikazio datuak: Nortasun Agiri Nazionala, izena eta abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa, besterik: funtzionario zenbakia.

    Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, ikasketei buruzkoak, enpleguaren zehaztasunak eta informazio komertziala.

  6. Tratamendu sistema: automatizatua.

  7. Datuak lagatzea: Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Funtzio Publikoko sailburuordetzari.

  8. Nazioarteko transferentzia: ez dago.

  9. Fitxategiaz arduratzen den organoa: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  10. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabil daitezkeen: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  11. Fitxategiaren segurtasun-maila: maila ertaina.

    16

    Zabalkundea-komunikazioa

  1. Fitxategiaren identifikazioa: Zabalkundea-komunikazioa.

  2. Xedea eta aurreikusitako erabilera: postarako etiketak egitea (argitalpenak banatzeko, jardunaldietan, ikastaroetan eta abarretan parte hartzen duten pertsonei informazioa bidaltzeko)

  3. Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren: Defentsa Erakundearen eskumenez baliatzeak eragiten dien pertsonenak.

  4. Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea: interesduna bera.

  5. Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak, izena eta abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa eta irudia, enpleguaren zehaztasunak.

  6. Tratamendu sistema: automatizatua.

  7. Datuak lagatzea: ez dago.

  8. Nazioarteko transferentzia: ez dago.

  9. Fitxategiaz arduratzen den organoa: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  10. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabil daitezkeen: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  11. Fitxategiaren segurtasun-maila: oinarrizko maila.

    17

    Kontaktuak

  1. Fitxategiaren identifikazioa: Kontaktuak.

  2. Xedea eta aurreikusitako erabilera: pertsonen izenak eta harremanetarako datuak erregistratzea, Defentsa Erakundeak bere zereginetan harremana badu pertsona horiekin.

  3. Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren: Defentsa Erakundearen eskumenez baliatzeak eragiten dien pertsonenak.

  4. Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea: interesduna bera.

  5. Fitxategiaren oinarrizko egitura:

    Identifikazio datuak: izena eta abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa eta irudia.

    Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, ikasketei buruzkoak, enpleguaren zehaztasunak.

  6. Tratamendu sistema: automatizatua.

  7. Datuak lagatzea: prestakuntza lankidetzetarako.

  8. Nazioarteko transferentzia: ez dago.

  9. Fitxategiaz arduratzen den organoa: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  10. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabil daitezkeen: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Gaztelako Atea, 25 zenbakia, 01007 Vitoria-Gasteiz.

  11. Fitxategiaren segurtasun-maila: oinarrizko maila.

    Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko zaio horretarako ezarritako prozedura normalizatuaren bitartez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistroan inskriba daitezen eta geroago Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan integra daitezen.

    Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 7a.

    Lehendakaritzako idazkari nagusia,

    JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.