- 4195/2009 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari-lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4195/2009 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari-lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 5485
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/10
- Argitaratze-data: 2009/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari-lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza nagusi honek. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari-lanpostua betetzeko deialdian ebazpen honen bitartez egiten da deia, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek parte har dezakete (funtzionarioek, estatutupekoek nahiz lan-kontratuko langile finkoek), bai eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek eta beste langile batzuk ere. Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:
Unibertsitate-titulua eduki beharko dute.
Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.
Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal Osa-
sun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Balia-bideetako Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte eskabi-deak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 10 egun balioduneko epean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak.
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:
Ikasketa-tituluak.
Betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta azaltzeko moduko beste edozein merezimendu.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal Osa-sun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Aginta-ritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 10a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


