- EBAZPENA, 2009ko irailaren 11koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0052 proiektuan aritzeko Iñigo Zorrilla Gallastegui lankide boluntarioari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko berak aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Hegoa elkartea, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zu - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 11koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0052 proiektuan aritzeko Iñigo Zorrilla Gallastegui lankide boluntarioari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko berak aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Hegoa elkartea, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zu
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 5452
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/11
- Argitaratze-data: 2009/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak agindua eman zuen 2008ko martxoaren 12an, zeinaren bidez deitzen baitziren Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2008ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programatan parte har dezaten. 15.450 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Hegoa elkartea, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuari, Iñigo Zorrilla Gallastegui bekadunaren gastuak ordaintzeko, zeinak Kuban bete behar baitzuen bere zeregina.
Bekadunak, hala ere, 2009ko uztailaren 9an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko alegatutako arrazoiak pertsonalak eta familiarrak dira bete-betean.
Orain arte 9.270 euro ordaindu dira, Hegoa elkartea, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuaren trebakuntza eta administrazio gastuei dagozkienak (450 euro) eta 8.820 euroko diru-laguntza, lankidearen gastuak ordaintzen laguntzeko hain zuzen ere. Lankideak sei hilabete erabili dituenez, 7.500 euroko diru-laguntza dagokio eta, ondorioz, 1.320 euro itzuli behar ditu eta bigarren ordainketa egin barik geratu behar da.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Hegoa elkartea, Nazioarteko Lanki-detza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak Kubako ART proiektuak eta programak, batez ere lurralde-sareetako egituraketa-sektoreetakoak, babes-teko proiektuan aurkeztutako zati baten uko egiteko eskabidea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2008ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko ziren. Honenbestez, 1.320 euro itzuli egiten dira eta bigarren ordainketa egin barik geratzen da.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dakin, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 11.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


