- EBAZPENA, 2009ko irailaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 5364
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/14
- Argitaratze-data: 2009/10/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Ikusirik Kultura sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Agindua, ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda Agindu honen 6. artikuluak Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,
Honako hau,
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria:
Mikel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Josu Rekalde Izagirre jauna
Jaime Razquin Garmendia jauna
Idazkaria:
Luis Ángel Agirre Muxika, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 14a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


