Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 14koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2009ko urria eta 2010eko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 14koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2009ko urria eta 2010eko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 5492
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/14
  • Argitaratze-data: 2009/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko erakunde eta Euskal Etxeekiko harremanak arautzekoak, bere 8.1.j) artikuluan ezarrita dauka Euskal Etxeek eta aipatutako lege horren arabera onartutako federazio eta konfederazioek izango dutela euskara ikastaroak antolatzeko gaitasuna.

Era berean, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak bere bigarren Xedapen Gehigarrian dio HABEk euskaltegi pribatuek burututako ikastaroei dagozkien laguntza-deialdiak zabal ditzakeela Euskal Etxeetara, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan izena eman eta datuak gaurkotuta izanik, HABEk ezarritako helduen alfabetatze eta euskalduntzerako programei egokitutako euskara-ikastaroak ematen badituzte.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara-ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Euskal Etxeei dagokienez, HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 9. artikuluak zehazten du, zentro hauen berezitasuna eta egoera ezberdinak kontuan hartuta, urteroko deialdiek arautuko dituztela laguntza emateko baldintzak eta bestelako irizpideak.

Horregatik, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidan eskumenez,

Ebazpen honen helburua da Euskal Etxeek 2009ko urria eta 2010eko iraila bitartean emandako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea.

HABEren aurrekontuetan ezarritako aurrekontu kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak 230.000 euro dira guztira, honela banatuta:

a) 60.000 euro ordaintzeko kredituan, 2009ko urri-abenduko epealdian garatuko den irakas-jarduera babesteko.

  1. 170.000 euro konpromisozko kredituan, 2010eko urtarril-iraileko epealdian garatuko den irakas-jarduera babesteko.

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 2. eta 6. artikuluek aipatzen dituzten Euskal Etxeek eta Euskal Etxeon Federazio eta Konfederazioek eskatu ahal izango dituzte Ebazpen honen bidez arautzen diren dirulaguntzak, beti ere baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Eskakizun orokorrak:

    1. Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan inskribatuta egongo dira eta datu guztiak egunean edukiko dituzte.

    2. HABEk emandako dirulaguntzak oro zurituak edukiko dituzte.

  2. Betekizun akademikoak:

    1. Helduen euskalduntze eta alfabetatzerako HABEk ezarritako Kurrikulua izango dute jardueraren erreferente.

    2. Ikastaroek gutxienez astean 3 eskola-ordu izango dituzte. Halaber, taldearen gutxienekoa 6 ikaslekoa izango da; batezbestekoa, aldiz, 8koa gutxienez.

  1. Deialdi honetako dirulaguntzetara biltzeko eskabideak I. eranskinean edo www.habe.euskadi.net web orrian jasotako ereduan egingo dira eta HABEren zuzendari nagusiari zuzendu eta igorriko zaizkio. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Herri Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran- adierazitako beste bideak erabiliz ere aurkeztu daitezke eskabideak.

  2. Eskabideak, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean aurkeztuko dira.

  3. Eskariek jaso beharko dute Ebazpen honen 1. artikuluan adierazitako epean emango diren talde/orduen proposamen zehatza. Kontuan izanik Euskal Etxe guztietan ikastaroak ez direla garai berean antolatzen, dirulaguntzak egoki banatu ahal izateko 2009-2010 ikasturteak hartzen dituen bi ekitaldietako Aurrekontuen artean, eskariek bereiztu beharko dituzte ekitaldi bakoitzerako aurreikusten dituzten talde/orduak, hau da, urri-abenduko eta urtarril-iraileko talde/orduak, hurrenez hurren.

  4. Halaber, eskariek jaso beharko dute Euskal Etxearen ordezkariaren zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta sexua dela eta eragindako bereizkeriengatik ere, hain zuzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikulua aldatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz (III. eranskina).

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela. Horretarako, ebazpen bat emango da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

HABEko Hizkuntzaren Didaktika zerbitzuari dagokio, Programa Berezietako unitatearen bitartez, deialdi honek eskatzen dituen kudeaketa eta egiaztatze-lanak burutzea. Kudeaketa zerbitzuari dagokio, berriz, Ekonomia eta Administrazio unitatearen bitartez, dirulaguntzen izapide administratiboa.

Euskal Etxeetako euskaltegiei dagozkien dirula-guntzen modulua 10,50 eurokoa izango da, talde/orduko.

Ebazpen honen 2. artikuluan ezarritako kopuruak eskari guztien beharrei erantzuteko behar bestekoak ez balira, dirulaguntzak hainbanatuko dira onuradunen artean.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, onartzen zaizkion orduak eta dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezarriko zaio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 9. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena jakinaraziko da eskariak aurkeztutako epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez, 2009. urtean beti ere. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  3. Interesatu bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Ikasturteko behin betiko datu errealen eta diruz lagundutako ekintzen gastuen ziurtagiriak jaso ondoren, dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, aurreikusitako talde/orduena bereziki, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopurua, dirulaguntzak emateko erabakia aldatuko da. Zentzu horretan, HABEren zuzendari nagusiak kitapen ebazpena egingo du emandako laguntza-kopuruak doituz.

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

  1. Dirulaguntzen ebazpena ematen den momentuan 2009ko urri-abendurako aurreikusitako talde/orduei dagokien kopurua ordainduko da.

  2. 2010eko apiriletik aurrera, eta 2009ko urritik abendura bitartean emandako talde/orduen eta diruz lagundutako ekintzen gastuen ziurtagiriak jaso, aztertu eta nahikotzat eta egokitzat jo ondoren, onuradunei ordainduko zaie 2010eko urtarril/irailerako erabakitako dirulaguntzaren % 60a.

  3. Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu ondoren, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen ebazpenaren arabera, hala behar denetan.

  1. Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, beti ere diruz lagundutako jardueraren gainfinantziazioa gertatzen ez bada.

  2. Gainfinantziazioa gertatuko balitz, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

  3. Gainfinantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

  1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek dirulaguntzak zuritzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte, II. eranskinean edo www.habe.euskadi.net web orrian jasotzen den zuritzeko eredua erabiliz, eta ondoko informazioa bilduz:

    1. Dagokion epealdian benetan emandako talde/orduen ziurtagiria.

    2. Diruz lagundutako ekintzak sortutako gastuen ziurtagiria, hauek gastuen izaeraren arabera sailkatuak. Ziurtagiri horrek zehaztu beharko du gastu bakoitzetik zenbat dagokien euskara-ikastaroei, irakasleen pertsonal-gastuak eta gastu didaktikoak izan ezik, hauek euskara-ikastaroei inputatuko baitzaizkie erabat.

    3. Dirulaguntza jasotzen den eguneko txanpon trukeari buruzko ziurtagiria.

  2. HABEren dirulaguntza behar bezala zuritua dagoela ulertzeko bi baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Dagokion epealdian benetan emandako eta ziurtatutako talde/orduek deialdiaren ebazpenean zehaztutako adinakoak izan behar dute.

    2. Ziurtatutako gastuen batuketak emandako dirulaguntza adinakoa izan behar du.

  3. Onuradunek HABEren esku utzi beharko dituzte dirulaguntza zuritzeko ziurtatu dituzten gastu guztien agiriak, jatorrizko agiriak kontabilitate agiritegian gordez, HABEk egin dezakeen edozein inspekziotarako. Agiri horiek onartzeko, argi eta garbi adierazi beharko dute gastua eragin duen kontzeptua, gastu hori burutzeko denbora-eremua, baita dokumentua eman duen erakundearen izena eta jaso duenarena ere.

  4. Zuritu beharreko kopuruak zenbatzeko, dirulaguntza jasotzen den eguneko txanpon trukea hartuko da aintzat.

  5. Agiri horiek honako epe hauetan aurkeztu beharko dira:

    1. 2009ko urritik abendura bitartekoak, 2010eko otsailaren 15a baino lehenago.

    2. 2010eko urtarril-iraila bitartekoak, 2010eko urriaren 15a baino lehenago.

Erabaki honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

  1. Dirulaguntza eman den helburu jakin hartako erabiltzea.

  2. Azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Anto-larauei buruzko Legearen Testu Bateginaren arabera Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

  3. HABEren esku uztea dirulaguntza zuritzeko ziurtatu dituzten gastu guztien agiriak; jatorrizko agiriak kontabilitate agiritegian gorde beharko dituzte HABEk egin dezakeen edozein inspekziotarako.

Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onura-dunak, dena den, lotuta daude azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez betetzeen erregimenarekin.

Ez betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2009ko irailaren 14a.

HABEren zuzendari nagusia,

EUGENIO MUJIKA GALPARSORO.

HABEren zuzendari nagusia:

Ilmo. Sr. Director General de HABE:

.............................................................................jaunak/andreak .................... ENA duenak eta ..............................ko .............................................................n bere egoitza, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan ................ zenbakia duen ...................................ko .....................................................................* Euskal Etxea ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

Por la presente D./Dña. .................................................................

................................. con DNI n.º: ...............................................

con domicilio en ............................................................................

.................................................... teniendo poder suficiente para representar al Centro Vasco Euskal Etxea *............................................................................. de ...................................... con n.º de registro ................. ,

ESKATZEN DU SOLICITA:

Onar dakizkiola HABEren zuzendari nagusiaren 2009ko irailaren 14ko Ebazpenak, Euskal Etxeei, 2009ko urria eta 2010eko iraila bitartean emandako euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituenak ezarritakoaren arabera egin duen eskaria eta aurkeztu dituen beste agiriak. Sea tenida en consideración la instancia de solicitud, así como el resto de la documentación presentada, en orden a optar a las subvenciones contempladas en la Resolución del Director General de HABE, de 14 de septiembre de 2009, por la que se regula la concesión de ayudas económicas por los cursos de euskera impartidos durante el período octubre 2009 septiembre 2010 por los Centros Vascos-Euskal Etxeak.

Aurkeztutako agiriak:

Documentación presentada:

  1. 2009ko urria eta 2010eko iraila bitartean emango dituen orduen proposamena.

    1. 2009ko urri-abendua talde/ordu

    2. 2010eko urtarril-iraila talde/ordu

      GUZTIRA talde/ordu

  2. Zigor administratibo edo penalik ez dueneko zinpeko agiria (III. eranskina)

  1. Propuesta del cómputo de horas a impartir a lo largo del período octubre 2009 septiembre 2010:

    1. Octubre-diciembre 2009 horas/grupo

    2. Enero-septiembre 2010 horas/grupo

      TOTAL horas/grupo

  2. Declaración jurada de no hallarse sancionado/a penal ni administrativamente (anexo III)

    (Lekua, data, sinadura eta Euskal Etxearen zigilua)

    (Lugar, fecha, firma y sello del Centro Vasco Euskal Etxea)

    • EUSKO JAURLARITZAREN EUSKAL ETXEEN ERREGISTROko izena erabili * el que figura en el REGISTRO DE CENTROS VASCOS EUSKAL ETXEAK DEL GOBIERNO VASCO.

HABEren zuzendari nagusia:

Ilmo. Sr. Director General de HABE:

...........................................................................jaunak/andreak .................... ENA duenak eta..................................ko .............................................................n bere egoitza, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan ................ zenbakia duen ............................................ko ................................................................. Euskal Etxea ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

HABEren zuzendari nagusiaren 2009ko irailaren 14ko Ebazpenak, 2009ko urria eta 2010eko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituenak, ezarritakoaren arabera Por la presente D./Dña. ................................................................

...................................... con DNI n.º: .........................................

con domicilio en ...........................................................................

.................................................. teniendo poder suficiente

para representar al Centro Vasco Euskal Etxea ................................................................................de ..................................... inscrito en el Registro de Centros Vascos-Euskal Etxeak del Gobierno Vasco con n.º de registro .................,

De conformidad con la Resolución del Director General de HABE, de 14 de septiembre de 2009, por la que se regula la concesión de ayudas económicas a los Centros Vascos-Euskal Etxeak por los cursos de euskera impartidos en el período octubre 2009 y septiembre 2010.

ZIURTATZEN DUT

  1. (e)tik ra epealdian benetan emandako TALDE/ORDUAK-en kopurua ..koa izan dela (azalpen idatzia eransten da).

  2. Euskara-ikastaroak emateagatik sortutako GASTUAK honako hauek izan direla:

    1. Irakasleen pertsonal gastuak (% 100): . (moneta jarri)

    2. Gastu didaktikoak (% 100): .. (gastua identifikatu)

    3. Gastu orokorrak, dagokien zenbatekoan (%):

      • alokairuak (moneta) eta %............

      • komunikazioak eta %..........

      • argindarra eta %..........

      • ura eta %..........

      • garbiketa eta %..........

      • zergak. eta %..........

      • bestelako gastuak eta %..........

        GASTUAK GUZTIRA:

  3. .ko ren an . euroko dirulaguntza jaso genuela eta egun horretako euroaren txanpon trukea koa zela.

  4. Ziurtatutako gastu guztien frogagiriak HABEren esku dauzkagula gure artxiboetan gordeta. CERTIFICO:

  1. Que las HORAS/GRUPO realmente impartidas en el período ./ han sido .. (Se adjunta documentación explicativa).

  2. Que los GASTOS derivados de la impartición de los cursos de euskera han sido:

    1. Gastos de personal del profesorado (100%): .(definir moneda)

    2. Gastos didácticos (100%) ..(identificar gasto)

    3. Gastos generales con su % de imputación:

      • alquileres (moneda)............%

      • comunicaciones %

      • electricidad %

      • agua %

      • limpieza %

      • impuestos %

      • otros gastos %

        TOTAL GASTOS: ..

  3. Que la subvención, por la cuantía de ., se recibió el día . de . de ..., siendo ese día el tipo de cambio del euro de .

  4. Que los justificantes de los gastos certificados se encuentran en nuestros archivos a disposición de HABE.

    (Lekua, data, sinadura eta Euskal Etxearen zigilua) (Lugar, fecha, firma y sello del Centro Vasco Euskal Etxea)

......................................................................................... jaunak/andreak ......................... ENA duenak eta ................................................................. .ko .............................................................n bere egoitza, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan ............................... zenbakia duen .........................................................................ko ..................................................* Euskal Etxea ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

ZINPEKO AITORPEN HAU EGITEN DUT: Euskal Etxeak ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

., 2009ko ..ren .ean

 

 

(sinadura eta Euskal Etxearen zigilua) D./Dña. ...................................................................................... con DNI n.º: ....................... con domicilio en ............................................................................, teniendo poder suficiente para representar al Centro VascoEuskal Etxea *............................ ........................................................................... de ........................., inscrito en el Registro de Centros Vascos-Euskal Etxeak del Gobierno Vasco con n.º de registro ....................... ,

DECLARA BAJO JURAMENTO: que el Centro Vasco Euskal Etxe no se encuentra sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvención o ayudas públicas o incurso en prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las causas establecidas en el apartado 5 del artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, modificado por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres.

En, ade de 2009

(firma y sello del Centro Vasco Euskal Etxea)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik