- EBAZPENA, 2009ko irailaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Hezkuntza Sareari dagozkion telekomunikazio-zerbitzuak ematea 2010etik 2013ra arte kontratatzea Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eskuordetzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Hezkuntza Sareari dagozkion telekomunikazio-zerbitzuak ematea 2010etik 2013ra arte kontratatzea Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eskuordetzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 5269
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/15
- Argitaratze-data: 2009/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
1998ko uztailaren 28ko saioan, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuordeak proposatuta, Telekomunikazioetako Administrazio Sare Korporatiboaren definizioari buruzko erabakia hartu zuen.
Erabaki horren azalpenean, Administrazio Sare Korporatiboari dagokionez, hauxe adierazten da:
Horregatik, honela definitu da Administrazio Sare Korporatiboa: administrazio honek eskatzen dituen telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa zentralizatuaren zentzuzko eremua finkatzen duen sarea. Administrazio Sare Korporatiboa, telekomunikazioetako organo, higiezin eta zerbitzuei dagokienez, definizio dinamiko gisa ulertu behar da; oinarrizko parametroak errespetatuz, aldaketa organiko eta fisikoen araberako bilakaera izango du.
Erabakiak berak aurreikusten duenez, Administrazio Sare Korporatiboa irizpide hauei jarraituz osatuko da unean-unean:
Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan edo beste eraikin batzuetan dauden sailek eta erakunde autonomoek osatuko dute sarea.
Sare horretatik kanpo utziko dira zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sare polizial, judizial, sanitario eta hezkuntzakoak ere.
Hala eta guztiz ere, aipaturiko sare sektorial horiekin lotura duten administrazio-zerbitzu batzuk Sare horretan sartuko dira, baldin eta dokumentazioaren, ekonomiaren edo giza baliabideen alorrekoak diren informazio-sistema komun edo orokorren eragina badute, sistema horien datu-mugimenduari dagokionez.
Halaber, sare hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko edo beste Administrazio Publiko batzuetako beste sare batzuekin lortzeko erabakiak Ogasun eta Herri Administrazio Sailak hartuko ditu -salbuespena izango da sare poliziala-.
2. paragrafoan adierazten diren poliziala ez beste sare guztien kudeaketaren ardura duten organoek EAEko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak adierazten duen bidea erabiltzen badute, telekomunikazio-sare horien kudeaketa egiteko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin hartzen dituzten erabakiei jarraituko diete, baita sail horrek izenpetutako hitzarmenen eremuan hartutako erabakiei ere.
1998ko uztailaren 28ko erabakiak Telekomunikazioetako Administrazio Sare Korporatiboa definitu zuen, eta telekomunikazioen arloko kontratazioak sare sektorialetara zabaltzeko aukera ekarri zuen, EAEko administrazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak adierazten duen bidea erabiliz. Aukera horrek hasieran Administrazio Sare Korporatiboaren zerbitzuak kontratatzea, eta ondoren, zerbitzu horien kontratazioa gainerako sareetara zabaltzea ekarri zuen.
Halaber, formula hori aurrera eramateak hauxe esan nahi zuen: telekomunikazio-zerbitzuen kontratazioa eta kudeaketa Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren organo eskudunean kokatu behar zela, hots: Administrazio eta Zerbitzuen sailburua zen eskuduna.
Hasieran, formula horren bidez Administrazio Sare Korporatiboaren telekomunikazio-zerbitzuen kontratazioa sare judizial, sanitario eta hezkuntzakora zabal zitekeen.
Baina azaldutako eredu horrekin ez ziren amaitzen administrazio-araudiak onartzen zituen aukera guztiak, eta azkenean sare sektorialak kontratatzeko formula egokientzat azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eskumenak eskuordetzeko aurreikusitakoa jo zen.
Hain zuzen ere, telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketaren hazkundeak eta garapenak, hurrengo kontratazio bat aurreikusita, zerbitzua ondo bereiztutako bi zatitan banatzea aholkatzen du:
Zati bat kontratuen prestakuntza, izapide eta esleipenekin zerikusia duten jarduerek osatuko dute, baita kontratu horien aldaketak, interpretazioak eta amaierak ere. Jarduera horiek kontratazioaren muina dira, zeinahi delarik ere sarea.
Bigarren zatia kontratuaren kudeaketaren alderdiari dagokio, bai alde materialari, bai aurrekontuei; sare desberdinek kudeaketarako dituzten titularren zeregina izango da hori. Kontratuaren prezioak berrikustea salbuespentzat jotzen da, zeregin horren izaera kontuan izanik organoari berari eman behar baitzaio egiteko hori.
Horrela, bada, Hezkuntza Sareko telekomunikazio-zerbitzuen kontratazioa -neu naiz horren kudeaketaren titularra- aurrera eramateko formula egokia honako hau da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeari buruz aurreikusten dena. Honela dio artikulu horrek:
Herri Administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.
Adierazitako horregatik guztiagatik, hauxe
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eskuordetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Hezkuntza Sareko telekomunikazio-zerbitzuak 2010etik 2013ra arte kontratatzeko. Eskuordetze hori urriaren 30eko 30/2007 Legean, sektore publikoko kontratuei buruzkoan, aurreikusten diren gai hauetara hedatuko da, kontratuari aplikatzekoak badira:
Kontratua prestatzea (II. liburua).
Kontratua administratu, aldatu, amaitu, laga eta azpikontratatzeko eskubideak (orokorrean IV. liburuan, I. tituluan, I. kapituluan, eta bereziki hornitze-kontratuetarako, IV. liburuan, II. tituluan, IV. kapituluan aurreikusiak).
Kontratua sinatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Kontratazio-organoarenak diren gainerako eskumenak, eta zehazki emandako zerbitzuei oniritzia emateko eta horien ordainketa agintzeko gaitasuna, eskuordetzen duen organoak izango ditu.
Eskuordetze hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 15a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


