- EBAZPENA, 2009ko irailaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatu eta Batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatu eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 5381
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/15
- Argitaratze-data: 2009/10/06
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri zuen Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduak.
Agindu horren 7. artikuluaren arabera, aipaturiko diru-laguntzak emateko, Balorazio Batzorde batek Ebazpen proposamena egingo du, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak ebazpena emango du Batzorde horren kideak izendatu eta batzordearen osaera argitaratzeko.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Mikel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz, Kultura Saileko teknikaria.
Batzarkideak:
Musika-sorkuntzako modalitatea:
José Santos de la Iglesia Ugarte (Arabako Foru Aldundiaren izenean); Asier Loroño Mugarza (Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean); Maite Aurrekoetxea Viloria eta Jose Manuel Tife Iparragirre.
Musika-ekoizpeneko modalitateak:
José Santos de la Iglesia Ugarte (Arabako Foru Aldundiaren izenean); Asier Loroño Mugarza (Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean); Itxiar Almagro Mugica (Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean); Maite Aurrekoetxea Viloria; Jon Bagües Erriondo eta Iñaki Zaratiegi Armendariz.
Bira artistiko eta Musika Zabaltzeko Enpresa-proiektuetarako modalitateak:
Irene Larraza Aizpurua; Cesar Ibarretxe Azkueta eta Iñaki Urruzola Arana.
Partituren edizio inprimatuak egiteko modalitatea:
Jon Bagües Erriondo; Arturo García Fiel eta Jose Manuel Tife Iparragirre.
Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 15a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


