- 4208/2009 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1444/2009 Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horren bidez kalifikazio epaimahaia - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4208/2009 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1444/2009 Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horren bidez kalifikazio epaimahaia izendatu zen, hain zuzen ere, Mediku Fakultatibo eta Teknikoen lanbide-taldeko Analista Klinikoen kategoriakoak izan eta destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko organizazioetan duen lotura estatutarioko pertsonalaren hautatze-probetarako .
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 5568
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/15
- Argitaratze-data: 2009/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Horiek horrela, indarrean den legediak izendatzen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1444/2009 Ebazpena -zeinaren bidez FEM Analisi Klinikoen kategoriaren epaimahaia izendatzen baita- aldatzea, eta José Ángel Boira Eguiluz jaunaren izendapena bertan behera uztea:
Bigarrena. Aldatzea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1447/2009 Ebazpena -zeinaren bidez FEM Ospitaleko Erradiofisikoko kategoriaren epaimahaia izendatzen baita-eta aldaketa hauek egitea:
Roberto Ortiz de Zarate Vivancoren izendapena baliogabetzea.
Juan José Bernabeu Sánchezen izendapena -hirugarren ordezko epaimahaikide izateko- baliogabetzea, eta zortzigarren epaimahaikide titular izendatzea.
José Miguel Jiménez González laugarren epaimahaikide titular izendatzea.
Francisco Javier Rosales Espizua laugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
Hirugarrena. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1452/2009 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, medikuen kategorian (FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua) pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautaketa-probetarako epaimahaia izendatu zen. Ebazpen horretan honako hau zuzendu behar da:
Honako hau dioen tokian:
Bosgarren epaimahaikidea:
Titularra: Gómez Martínez, Jesús María.
Honako hau esan behar du:
Bosgarren epaimahaikidea:
Titularra: Campo Cimarras, Eugenia.
Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea.
Bosgarrena. Deialdiko oinarri orokorretako 22. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabete izango da ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 15a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


