- EBAZPENA, 2009ko irailaren 16koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2009-2010 ikasturtean aurreikusitako dotazio ekonomiko edo diru-laguntzen kopuru osoa aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 16koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2009-2010 ikasturtean aurreikusitako dotazio ekonomiko edo diru-laguntzen kopuru osoa aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 5338
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/16
- Argitaratze-data: 2009/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez (2009ko ekainaren 15eko EHAA), Lanbide Heziketako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeei dei egiten zitzaien, 2009-2010 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten. Agindu horren 1.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, dotazio ekonomiko edo diru-laguntza horiek finantzatzeko 707.616,25 euro izango dira, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu partidaren kontura.
Bestetik, aipatutako artikuluak dioenez, aurreikusitako diru-kopuru osoa aldatu egin daiteke, dena den, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuen exekuziotik sortu daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeak ere, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen.
Diru-laguntza horiek emateko deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2009ko ekainaren 5eko Aginduko 1.2 artikuluari jarraituta, honakoa
Lehenengoa. Dotazio ekonomiko edo diru-laguntza horiek finantzatzeko 2009-2010 ikasturteko deialdian aurreikusitako diru-kopuru osoari 9.998,41 euro gehitzea, beraz, laguntza horiek finantzatzeko 717.613,66 euro izatea.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


