Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 16koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Mónica Ríos Arroyo lankideak NBE-2008BA/0008 erreferentziako proiektuan garatu behar zuen jardunaren zati bati uko egiteko eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Funtsaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 16koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Mónica Ríos Arroyo lankideak NBE-2008BA/0008 erreferentziako proiektuan garatu behar zuen jardunaren zati bati uko egiteko eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Funtsaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5641
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/16
  • Argitaratze-data: 2009/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2008ko martxoaren 12an eman zuen Aginduaren bidez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak deitu ziren. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2008ko ekitaldian, hain zuzen ere parte har dezaten erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programetan. Aipatutako aginduan ezarritakoarekin bat, 15.442,39 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari, Mónica Ríos Arroyo lankidearen gastuak ordaintzeko, zeinak Panaman bete behar baitzuen bere zeregina.

Bekadunak, hala ere, 2009ko ekainaren 12an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Orain arte 9.265,43 euro ordaindu dira; horietatik 442,39 euro Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitatearen trebakuntza- eta administrazio-gastuei dagozkie, eta 8.823,04 euro, berriz, lankidearen gastuak ordaintzeko diru-laguntzari. Lankideak sei hilabete erabili dituenez, 7.500 euroko diru-laguntza dagokio, eta, ondorioz, 1.323,04 euro itzuli behar ditu, eta bigarren ordainketa egin barik geratu behar da.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak Panamako Nazio Batuen Ingurumen Programan Energia eta Garapenaren proiektua aurkeztu zuen, zehazki, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok, 2008an, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Funtsaren kontura. Bada, deialdi horren barruan bekari zati batean uko egiteko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako eskabidea onartu egiten da. Ondorioz, 1.323,04 euro itzuli behar ditu, eta bigarren ordainketa egin barik geratuko da.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 16a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik