- EBAZPENA, 2009ko irailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 5673
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/16
- Argitaratze-data: 2009/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Ikusirik Kultura sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Agindua, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda agindu honen 9. artikuluak Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,
Honako hau,
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria:
Mikel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Juan Miguel Gutierrez Marquez jauna.
Manu Galarraga Izaguirre jauna.
Idazkaria:
Luis Anjel Agirre Muxika, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 16a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


