- EBAZPENA, 2009ko irailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko praktika-aldia arautzen da, baita Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Irakasleen, Lanbide Hezi-ketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetan sartzeko praktika-aldia ere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko praktika-aldia arautzen da, baita Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetan sartzeko praktika-aldia ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 5443
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/17
- Argitaratze-data: 2009/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2008ko azaroaren 28ko Aginduak (abenduaren 1eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuen deialdia egiten duenak, 12. oinarrian xedatutakoaren arabera, izangai hautatuen irakasteko gaitasuna baloratzeko irakaskuntza-praktikak egin behar dira, baldin eta izangaiak horiek egitetik salbuetsita ez badaude.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakas-leen kidegoetan sartzeko, 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez (azaroaren 26ko EHAA) deitu-tako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiei batzuei legez onartu zitzaien praktikak egitea atzeratzea hautatuak izan ziren kidegoetako batean eta orain, berriz, kidego horretantxe praktikak egiten hasiko dira.
Azkenik, epaileak esandakoa betetzeko, praktikak egingo dituzte 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bitartez (azaroaren 14ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiek.
Oinarri horiekin bat etorriz, praktikak arautu eta kalifikazio-batzordeen osaera eta eskumenak zehaztu behar dira.
Ondorioz, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetan praktiketako funtzionario izendatutako pertsonak hainbat batzordek kalifikatuko dituzte. Hona batzorde horien osaera eta jardute-prozedura:
Kalifikazio-batzorde hauek eratuko dira eta kide hauek osatuko dituzte:
MAISU-MAISTREN KIDEGOA
Lurralde Historiko bakoitzean Batzorde bat eratuko da, kide hauekin:
Hezkuntzako Ikuskari bat, Hezkuntza, Unibertsi-,tate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzen-dariak izendatuko duena. Batzordeburu gisa jardungo du.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendari bat, batzordekide gisa jardungo duena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuta.
Maisu-Maistren Kidegoko karrerako lau fun-tzionario, Kidegoan hamar urte, gutxienez, eman badi-tuzte zerbitzuan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izen-datutako batzordekide gisa jardungo dute.
BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Batzorde bat eratuko da EAEko Bigarren Hezkun-tzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionarioak ebaluatzeko. Batzorde horrek Bizkaiko Lurralde Historikoan izango du egoitza eta honako kide hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskatzaile bat Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatua; batzordeburu jardungo du.
Bigarren Hezkuntzako institutu bateko zuzendari bat; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko karre-rako lau funtzionario; gutxienez ere, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.
LANGILE HEZIKETAKO IRAKASLE
TEKNIKOEN KIDEGOA
Batzorde bat eratuko da EAEko Lanbide Hezi-ketako Irakasle Teknikoen Kidegoko praktiketako funtzionarioak ebaluatzeko. Batzorde horrek Arabako Lurralde Historikoan izango du egoitza eta honako kide hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskatzaile bat Hezkuntza, Uni-bertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatua; batzordeburu jardungo du.
Lanbide Heziketako institutu bateko zuzendari bat; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoan kidegoko karrerako lau funtzionario; gutxienez ere, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.
HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALETAKO
IRAKASLEEN KIDEGOA
Batzorde bat eratuko da EAEko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko praktiketako funtzi-onarioak ebaluatzeko. Batzorde horrek Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango du egoitza eta honako kide hauek osatuko dute:
Hezkuntzako ikuskatzaile bat Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatua; batzordeburu jardungo du.
Hizkuntza-eskola ofizial bateko zuzendari bat; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.
Hizkuntza-eskola ofizialeko irakasleen kidegoko karrerako lau funtzionario; gutxienez ere, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.
Kalifikazio-batzordeen osaera Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren iragarki-taulan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian argitaratuko da: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan abstentzioari eta ezespenari buruz ezarritakoa aplikatuko zaie kalifikazio-batzordeetako kideei.
Maisu-maistren kidegoaren kasuan, ikastetxeko zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle arituen tutoretzapean eramango da aurrera praktika-aldia. Izangai horiek Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionario irakasleen artean aukeratuko dira, izangaiak praktikak egiten dituen espezialitatean habilitazioa dutenen artean batez ere, eta izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxean izango dute destinoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkun-tzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioen kasuan, praktika-aldia karrerako irakasle funtzionario arituen tutoretzapean egingo da. Tutore funtzionarioak izangaiak praktikak egiten dituen espezialitate berekoak izango dira eta, ahal izanez gero, katedratikoen kidegokoak edo, bestela, Didaktika Departamentuko buruak. Izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxean izan beharko dute destinoa tutoreok eta ikastetxe horretako zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeak izendatuko ditu.
Praktika-aldian esleitutako tutoretza aurrera era-matea eragozten duen gorabeheraren bat gertatuz gero, ikastetxeko zuzendariak beste tutore bat proposatuko du, azaldutako irizpideen arabera, eta kalifikazio-batzordeak izendatuko du.
Ikastetxeetan ez badago izangaien praktiketan tutore gisa jarduteko baldintzak betetzen dituen karrerako funtzionariorik, ikasketa-burua edo ikastetxeko edozein irakasle izendatuko da tutore, kalifikazio-batzordearen irizpidearen arabera.
Baldin eta praktiketako funtzionarioak maisu-maistren kidegoak badira eta destinoa eskola unitario edo osatugabe batean gutxienez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzeko unitate bat ez duena- badute, aipatutako ikastetxeetako ikuskaria arduratuko da praktiketako irakasleen ebaluazioaz, Ebazpen honen I-II eranskinetan xedatutakoaren arabera. Horretarako, nahi duen informazioa eskatu ahal izango dio zuzendaritzari edo beste edozeini, eta kalifikazio-batzordeari igorriko dio.
Irakasle tutoreak urteko programazio orokorrari lotutako ondorengo gaiei buruzko aholkularitza eta informazioa emango dizkie praktiketako funtzionariei:
Ikastetxearen hezkuntza-proiektua.
Etapako curriculum-proiektua.
Ikastetxeko plana eta memoria.
Gobernu-organoen antolakuntza eta funtziona-mendua.
Irakasleen koordinazio didaktikorako organoen funtzionamendua.
Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.
Praktika-aldia amaitzean, ikastetxeko zuzendariak txosten bat egingo du izangaiaren lanak merezi duen balorazioa adierazteko. Maisu-maistren kidegoan, I. eranskinean azaltzen diren alderdiak baloratuko dira txosten horretan, eta III. eranskinekoak, berriz, Biga-rren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan. Zuzendariak kalifikazio-batzordeari bidaliko dio txosten hori.
Irakasle tutoreak, berriz, txosten bat egingo du izangaiaren lanak merezi duen balorazioa adierazteko. Maisu-maistren kidegoan, II. eranskinean azaltzen diren alderdiak baloratuko dira txosten horretan, eta IV. eranskinekoak, berriz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan. Tutoreak kalifikazio-batzordeari bidaliko dio txosten hori.
Halaber, batzordeek izangaiei azken txosten bat eskatu ahal izango diete. Txosten horretan, izandako zailtasunak eta jasotako laguntzak baloratuko dituzte.
Izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko erreferentziako ikuskariak irakasleak ebaluatzeko prozesua koordinatuko du, ikastetxeko zuzendariaren eta irakasle-tutorearen txostena jaso, eta balorazio-txosten bat emango du, izangaiak egindako irakasle-lanari buruz. Beharrezkotzat jotzen badu, izangaiak ematen dituen klaseetara joango da, nahi adina informazio eskatuko du izangaiaren praktika-aldiari buruz eta txostena emango du, dagokion eranskineko adierazleen arabera.
Ikastetxeko erreferentziako ikuskariak kalifikazio-batzordeari bidaliko dizkio txosten guztiak.
Kalifikazio-batzordeek izangaiak ebaluatuko dituzte, irizpide hauen arabera:
Praktiketako funtzionarioaren jarduerari buruz zuzendariak, irakasle tutoreak eta ikastetxeko ikuskariak egindako txostenak, dagozkion eranskinen arabera.
Izangaiaren azken memoria-txostena, kalifikazio-batzordeak eskatuz gero.
Eskola unitario edo osatugabeetan destinoa duten maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionarioen ebaluazioa egin behar denean, ikastetxeko ikuskariak emango du praktiketako funtzionarioaren jarduerari buruzko txostena.
Edozein kidegotako praktikako funtzionarioen kalifikazioa «ez gai» izango da izangaia nahikotasun-mailetara heltzen ez bada dagozkion eranskinetan ezarritako adierazle guzti-guztietan.
Irakasle tutorearen eta ikastetxeko zuzendariaren txostenek zertan oinarritzen diren adierazi beharko dute, baita txosten horiek egiteko erabili duten dokumentazioa ere.
Kalifikazio-batzordeek, nahi duten guztietan, izangaiei buruzko txosten osagarri bat eskatu ahal izango diote ikastetxeko Hezkuntza ikuskariari, eranskinetako adierazleetan oinarrituta.
Ikuskariak derrigorrean egin beharko du txosten hori, baldin eta zuzendariak edo irakasle tutoreak egindako txostenean izangaiaren praktikak era negatiboan balo-ratzen badira.
Emandako txostenak kontuan hartuta, kalifikazio-batzordeek izangaia ebaluatuko dute eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari helaraziko diote prakti-ketako funtzionarioen zerrenda, kalifikazioekin.
Praktiken kalifikazioa «gai» edo «ez gai» izango da. «Ez gai» kalifikazioa eman zaien praktiketako funtzionarioek, Langileriaren Kudeaketarako zuzen-dariak aldez aurretik jakinarazi ondoren, bost eguneko epean, aditzera eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, alegazioak jarri ahal izango dizkiote kalifikazio horiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 79. artikuluan xedatutakoaren arabera. Epe hori pasa ondoren, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak emango du ebazpena eta dagokion kalifikazio-batzordeari eta interesatuari bidaliko zaie.
Bigarrena. Kalifikazio-batzordeak bost eguneko epean eratu beharko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Kalifikazio-batzordeak osatzeko, kide guztiek egon beharko dute, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak baloratu beharko dituen zirkunstantzia berezirik gertatu ezean. Batzordea osatzeko ekitaldiaren akta egingo da eta Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzari bidaliko zaio.
Hirugarrena. Kalifikazio-batzordeek «gai» «edo» «ez gai» kalifikazioen behin betiko akta erredaktatu ahal izateko, batzordeburuak eta gainontzeko batzordekideen erdiak egon beharko dute. Edonola ere, batzordea eratu ondoren ezinbesteak bultzaturik edo ustekabeko arrazoiengatik batzordekideetako batzuk edo batzordeburua ezin badira agertu, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari eman beharko zaio horren berri eta behar dena erabakiko du.
Laugarrena. Praktiken lanaldia, gutxienez, 2/3koa izango da, eta irakaskuntza zuzeneko sei hilabeteko aldia bukatu ondoren joko da amaitutakotzat. Halaber, eta salbuespenezko kasuetan, praktika-aldi horrek hiru hilabete baino gehiago iraun ahal izango du, jarraian, betiere praktiketako funtzionarioak ezin badu praktika-aldi hori era normalean egin, dela aldi baterako ezintasunarengatik, dela amatasun-bajarengatik, dela aparteko beste ustekabeko batengatik. Kalifikazio-batzordeak egoera horiek baloratu beharko ditu. Salbuespenezko kasu horietan ere, eguneko lanaldia 2/3ekoa izango da, gutxienez.
Kalifikazio-batzordeak egingo duen azken aktan ebaluazioa egin behar zaien praktiketako irakasle guztiak eta beren kalifikazioak agertuko dira. Langileriaren Kudeaketarako zuzendaritzari bidaliko zaizkio praktikak ebaluatzeko akta horiek.
Praktikak 2009-2010 ikasturtean gainditu ez dituztenek hurrengo ikasturtean errepikatzeko aukera izango dute.
Bosgarrena. Praktika-aldian eta kalifikazio-batzor-deari jakinarazitako kasu berezietan, azterketa medikuak egin ahal izango zaizkie praktiketako funtzionarioei, irakaskuntzan behar bezala aritzeko baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituztela egiaztatzeko asmoz.
Seigarrena. Langileriaren Kudeaketarako zuzen-dariari eskuduntzak ematen zaizkio, praktika-fase hau aurrera eramateko behar diren argibideak emateko.
Zazpigarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Iker-keta sailburuari gorako helegitea jarri ahal izango zaio ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 17a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.
MAISU-MAISTREN KIDEGOKO PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOEN TXOSTENAK EGITEKO ERANSKINAK
Ikastetxeko zuzendariaren txostenerako adierazleak:
Hezkuntza-jardueren diseinuan eta egitean laguntzea, ikastetxeko kide bakarreko organoen propo-samenez.
Ikastetxean egoteko ordutegi pertsonala bete-tzea.
Talde-ikasgelan emateko ikasgaien ordutegia betetzea.
Sail, ziklo eta talde-ikasgeletako Taldearen akor-dioak betetzea, ikasleen ikaskuntzako ebaluazio eta sailkapenari dagozkionak bereziki.
Organo kolegiatuen hitzarmenak betetzea eta parte hartzea.
Irakasleen Klaustroan eta hezkuntza komunitatean integratzea.
Taldean lan egiteko gaitasuna.
Ikastetxeko eskola-ekintzetan parte hartzea.
Eskolaz kanpoko hezkuntza- eta irakaskuntza-ekintza osagarriak ikasleekin batera burutzeko zereginetan parte hartzea, OOGn onartuak eta Ikaste-txeko Planean islatuak.
Ikasle eta familiekin harremanak edukitzeko gaitasuna izatea.
Irakas-praktika talde-ikasgelan.
Ikastetxeko tutorearen txostenerako adierazleak:
Irakasle-taldearen partaidea den aldetik, talde-ikasgelaren tutorearekin era aktiboan lankidetzan aritzea ikasleak hezteko prozesuan.
Talde-ikasgelako, saileko eta departamentuko irakasleen bilera eta lan-taldeetan parte hartzea eta era aktiboan lankidetzan aritzea.
Sail edo Zikloaren eskariz gauzatzen diren hezkuntza-ekintzetan parte hartzea.
Hezkuntza eta irakaskuntza ekintzetako plan-gintza eta programazioa talde-ikasgelan garatzeko xedez, indarreko curriculum eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuari jarraiki.
Talde-ikasgelaren programazioa sailean edo zikloan ezarritako irizpideei egokitzea, etaparen curriculum-proiektuaren arabera, ondorengo gaietan:
Espezialitatearen programa.
Estrategia metodologiko egokiak aplikatzea.
Hezkuntza-etapari egokitutako ebaluazio-proze-durak aplikatzea.
Ikasleen aniztasuna aintzat hartzea, hezkuntza-premia bereziak dituztenak batez ere.
Prestakuntzazko eta bildumazko ebaluazioaren diseinua eta aplikazioa programatutako irakatsi eta ikasteko prozesuetan.
Talde-ikasgelako ikasleek lortutako emaitzak eta ikasleek banan-banan lortutako ikaskuntza maila aztertzea.
Ikasleek egiten duten aurrerapenaren jarraipena eta talde-ikasgelako tutoreari, ikasleei eta familiei horren berri ematea.
Hobetzeko erabaki diren proposamenak: alda-ketak metodologian; ekintzak egokitzea; materialak eta baliabide didaktikoak aukeratzea; ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak adostea.
Ikasleen aniztasunaren gaia talde-ikasgelan trata-tzea.
Talde-ikasgelan sortutako gatazkak konpontzeko trebezia.
BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN ETA HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOETAKO PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOEN TXOSTENAK EGITEKO ERANSKINAK
Ikastetxeko zuzendariaren txostenerako adierazleak:
Ikastetxean bete beharreko ordutegi pertsonala betetzea (irakas-orduak eta bestelako orduak): berta.ratzea, puntualtasuna, deitutako bilerak, zaintzak,
Irakasgaiko ordutegiak betetzea.
Ikastetxeko hezkuntza-proiektuarekiko eta ikasketa-proiektuarekiko konpromisoa.
Organo kolegiatuen erabakiak betetzea eta parte hartu beharreko organoetan parte hartzea.
Irakasleen klaustroan eta hezkuntza-komunitatean integratzea.
Taldean lan egiteko gaitasuna.
Ikasle-taldearen irakasle-ekipoarekin, Didaktika Departamenduarekin, Orientazio Departamentuarekin eta ikasle-taldeetako tutoreekin koordinatzea.
Ikastetxeko eskola-ekintza arruntetan parte hartzea.
OOGek onartu eta ikastetxeko Planean azal-tzen diren ekintza osagarrietan eta eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzea.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak edo ikastetxeak berak programatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzea.
Hezkuntza-komunitateko kideekin (irakasle, ikasle eta familiekin) harremanak izateko eta komuni-katzeko gaitasuna.
Ikastetxeko zuzendaritza-taldearekiko lanki-detza, ikastetxea berak eta beraren jarduerek behar bezala funtzionatzeko.
Ikastetxeko tutorearen txostenerako adierazleak:
Arloko didaktika-programazioa betetzea.
Didaktika Departamentuko erabakiak betetzea, batez ere curriculuma garatzeari buruzkoa eta ikasleen ikasketak ebaluatu eta kalifikatzeari buruzkoak.
Didaktika Departamenduko gainerako irakas-leekin koordinatzea eta era aktiboan lankidetzan jardutea.
Didaktika Departamentuak proposatutako hezkuntza-jardueretan era aktiboan parte hartzea.
Hezkuntza-jarduerak planifikatzea eta ikasgela programatzea, batez ere.
Curriculum vitae-a eta Didaktika Departamentuko didaktika-programazioa.
Estrategia metodologiko egokiak aplikatzea.
Mailarako eta talde zehatzerako irizpide eta prozedura egokiak aplikatzea eta arlo eta ikasgelako programazioak errespetatzea.
Ikasleen aniztasuna artatzea.
Prestakuntzazko eta bildumazko ebaluazioaren diseinua eta aplikazioa programatutako irakatsi eta ikasteko prozesuetan.
Talde-ikasgelako ikasleek lortutako emaitzak eta ikasleek banan-banan zenbat ikasi duten aztertzea.
Ikasleek egiten duten aurrerapenaren jarraipena egitea eta talde-ikasgelako tutoreari, ikasleei eta familiei horren berri ematea.
Hobetzeko erabakitako proposamenak: aldaketak metodologian; ekintzak egokitzea; materialak eta baliabide didaktikoak aukeratzea; ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak adostea.
Ikasleen aniztasuna jorratzeko neurri egokiak hartzea.
Jardueretan (klase, zaintza, irteeretan,) sortzen diren arazoak ebazteko trebetasunak.
Taldeko tutore-lana eta berari egotzitako funtzioak edo ikastetxeak jarritako beste edozein kargu edo erantzukizun behar bezala betetzea.


