- 4211/2009 EBAZPENA, irailaren 17koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Carlos Soto Pérez jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4211/2009 EBAZPENA, irailaren 17koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Carlos Soto Pérez jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5551
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/17
- Argitaratze-data: 2009/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Juan Carlos Soto Pérez jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde izendatu zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 1544/2006 Ebazpenaren bitartez.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Juan Carlos Soto Pérez jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde kargutik kentzea eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko irailaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako Nomina Zerbitzuari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 17a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


