Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 18koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena; honen bidez, uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretuaren eta apirilaren 27ko 70/2004 Dekretuaren babesean lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntza - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 18koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena; honen bidez, uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretuaren eta apirilaren 27ko 70/2004 Dekretuaren babesean lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasuna ebaluatu, aitortu eta egiaztatzeko prozesurako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 5184
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/18
  • Argitaratze-data: 2009/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretua, lan-esperientziaren bidez hartutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeari buruzkoa, Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2009ko abuztuaren 25ean. Errege Dekretu horrek lan-esperientziaren bidez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen eta informalen bidez hartutako lanbide-gaitasuna ebaluatu, egiaztatu eta agiriemateari buruz Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak ezartzen dituen aurreikuspenak garatzen ditu, eta Gaitasuna Ebaluatzeko eta Egiaztatze Sistema bat ezartzen du Espainiako estatu osorako.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Berariazko Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi- mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko hautaprobek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak zehazten dituen uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretuaren babesean eta Errege Dekretu horrek ezarritako aurreikuspenak autonomia-erkidego honetarako garatzen dituen apirilaren 27ko 70/2004 Dekretuaren babesean, Gaitasuna Ebaluatzeko eta Aitortzeko Egitura bat ezarri da. Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia da egitura horretan liderra, eta berak ebaluatu, egiaztatu eta agirieman izan du 2004az geroztik pertsona heldu askok lan-esperientziaren bitartez edo beste ikasketa-modu ez-formal batzuen bitartez hartutako gaitasuna.

Beste alde batetik, lan-esperientziaren bitartez hartutako lanbide-gaitasunak aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren xedapen iragankorretako lehenbizikoak ezartzen du 2009ko irailaren 30era arte dutela administrazio eskudunek epea lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuetarako deialdiak egiteko (Berariazko Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi- mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko hautaprobek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak zehazten ditu uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretu horrek).

Krisi ekonomiko honetan pertsona helduei beren lanbide-gaitasuna egiaztatzeko aukera bat emate aldera, eta, aldi berean, 2004. urteaz geroztik ematen ari den zerbitzua mantentze aldera, eta uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren aurreikuspenak Euskal Autonomia Erkidegorako garatzen dituen Dekretua argitaratu artean, eta, betiere, Errege Dekretu honen xedapen iragankorretako lehenbizikoaren babesean, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak ebatzi du lanbide-gaitasuna ebaluatzeko, aitortzeko eta egiaztatzeko prozesurako deialdi bat egitea, uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretuak (Errege Dekretu horretan zehazten dira Berariazko Lanbide Prestakuntzako teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko hautaprobek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak) xedatutakoa eta apirilaren 27ko 70/2004 Dekretuaren 7. artikuluak (aurreko Errege Dekretuaren aurreikuspenak garatzen ditu autonomia-erkidego honetarako) xedatutakoa hartuz oinarritzat.

Horren guztiaren ondorioz,

Lehenengoa. Xedea.

Ebazpen honen xedea da lan-esperientziaren bitartez eta/edo beste ikasketa ez-formalen bitartez Ebazpen honetako I. eranskinean ageri diren lanbide-arloen eta Berariazko Lanbide Prestakuntzako tituluen esparruan hartutako gaitasuna ebaluatu, egiaztatu eta agiriemateko prozesu baterako deialdia egitea, modu iragankorrez, uztailaren 17ko 1124/2009 Errege Dekretuaren xedapen iragankorretako lehenbizikoaren babesean.

Bigarrena. Legegintza-prozedurak eta erreferentziak.

Prozesu hori Gaitasuna Ebaluatzeko, Egiaztatzeko eta Agiriemateko Egituraren bidez gauzatuko da, uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretuak, apirilaren 27ko 70/2004 Dekretuaren 7. artikuluak eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2005eko ekainaren 30eko Ebazpenak (Gaitasuna Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Egituraren bitartez teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko hautaprobak gauzatzeko baldintzak, metodologia eta prozedurak ezartzen ditu) xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena. Izena emateko lekuak eta epeak.

Gaitasuna ebaluatu, egiaztatu eta agiriemateko prozesuan parte hartzeko izena ematea 2009ko irailaren 29tik urriaren 20ra arte egin beharko da, II. eranskinean ageri diren lekuetan.

Laugarrena. Prozesuaren iraupena.

Gaitasuna Ebaluatu, eta Egiaztatzeko Egituraren jarduerak 2009ko urriaren eta 2010eko maiatzaren artean gauzatuko dira, eta jardueren antolaketa, garapena eta jarraipena Gaitasuna eta Lanbide Heziketaren Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziaren ardura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 18a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko

Ikaskuntzako sailburuordea,

DAVID URZAINQUI URZAINQUI.

Fabrikazio mekanikoa Mekanizazioa

Mekanizazio bidezko Produkzioa

Soldadura eta Galdaragintza

Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentzea Karrozeria

Ibilgailuen Elektromekanika

Ostalaritza eta Turismoa Sukaldaritza

Jatetxe Arloa

Elektrizitatea eta Elektronika Tresneria eta Instalazio Elektroteknikoak

Telekomunikazio- eta Informatika-sistemak

Erregulazio- eta kontrol- sistema automatikoak

Produkzioko Mantentze eta Zerbitzuak Makineria eta Linea-eroanbideen Instalazio eta Mantentze Elektromekanikoa

Hotz- girotze- eta bero-instalazioak jarri eta mantentzea

Eraikuntza eta Obra Zibilak Obrak eta Planak Gauzatzea

Administrazioa Administrazioa eta Finantzak

Komunikazioa, Irudia eta Soinua Irudia

Ikus-entzunezkoen, irratiaren eta ikuskizunen produkzioa.

Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa

Soinua

Informatika Informatika-sistemen administrazioa

Merkataritza eta Marketina Merkataritza kudeaketa eta Marketina

Fabrikazio Mekanikoa

Fabricación Mecánica IEFPS Mendizabala GLHBI

IEFPS Iurreta GLHBI

IEFPS Fadura GLHBI

IEFPS Nicolas Larburu GLHBI

IEFPS San Jorge

IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

IEFPS Easo GLHBI

IEFPS Armería Eskola GLHBI

IEFPS Don Bosco GLHBI

IEFPS Miguel Altuna GLHBI

IEFPS Bidasoa GLHBI

IEFPS Usurbil GLHBI

IEFPS Tolosaldea GLHBI

IES(ITT) Instituto de Máquina-Herramienta BHI (BTI)

IEFPS Aretxabaleta GLHBI

Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentzea

Mantenimiento de Vehículos Autopropulsados IEFPS Mendizabala GLHBI

IEFPS Iurreta GLHBI

IES Fadura BHI

IEFPS San Jorge GLHBI

IEFPS Don Bosco GLHBI

IES Meka BHI

IES Bidebieta BHI

IEFPS Aretxabaleta GLHBI

Ostalaritza eta Turismoa

Hostelería y Turismo IES(ITS) Hostelería (Gamarra) BHI (ITB)

IES Escuela de Hostelería (Leioa) BHI

IES Hostelería/ Ostalaritza (Galdakao) BHI

IEFPS Easo

Elektrizitatea eta Elektronika

Electricidad y Electrónica IEFPS Mendizabala GLHBI

IEFPS Iurreta GLHBI

IEFPS Fadura GLHBI

IEFPS Ategorri Tartanga GLHBI

IES Nicolas Larburu BHI

IEFPS Repelega GLHBI

IEFPS San Jorge GLHBI

IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

IEFPS Easo GLHBI

IEFPS Armería Eskola GLHBI

IEFPS Don Bosco GLHBI

IEFPS Miguel Altuna GLHBI

IEFPS Bidasoa GLHBI

IEFPS Usurbil GLHBI

IEFPS Tolosaldea GLHBI

IES Bidebieta BHI

IES Emilio Campuzano BHI

Produkzioko Mantentze eta Zerbitzuak

Mantenimiento y Servicios a la Producción IEFPS Mendizabala GLHBI

IES Zaraobe BHI

IEFPS Repelega GLHBI

IEFPS Nicolas Larburu GLHBI

IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

IES (IIT) Instituto de Máquina- Herramienta BHI (BTI)

IEFPS Armería Eskola GLHBI

IEFPS Don Bosco GLHBI

IEFPS Usurbil GLHBI

IEFPS Tolosaldea GLHBI

IES (ITS) Construcción (Vitoria-Gasteiz) BHI (ITB)

Eraikuntza eta Obra Zibilak

Edificación y Obra Civil IES (ITS) Construcción (Vitoria-Gasteiz) BHI (ITB)

IES (ITS) Construcción Bizkaia BHI (ITB)

IES (ITS) Construcción Donostia BHI (ITB)

Administrazioa

Administración IES (ITS) Ciudad Jardín BHI (ITB)

IEFPS Nicolás Larburu GLHBI

IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

IEFPS Ategorri Tartanga GLHBI

IEFPS Iurreta GLHBI

IEFPS Repelega GLHBI

IES Xabier Zubiri-Manteo

IES Plaiaundi BHI

IEFPS Miguel Altuna GLHBI

IES Meka BHI

IEFPS Tolosaldea GLHBI

Merkataritza eta Marketina

Comercio y Marketing IES (ITS) Ciudad Jardín BHI (ITB)

IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

IEFPS Repelega GLHBI

IES Xavier Zubiri-Manteo

IES Plaiaundi BHI

IES Meka BHI

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik