- EBAZPENA, 2009ko irailaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian jardundako 486/09 zenbakidun prozedura laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian jardundako 486/09 zenbakidun prozedura laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 5471
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/21
- Argitaratze-data: 2009/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko irailaren 18ko Ebazpena eman duela non xedatu den Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:
486/09 prozedura laburtua: Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2009ko apirilaren 6ko Aginduaren aurka Idoia Epelde Arrieta andreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko agindu horretan, hain zuzen, ezetsi egin zen C, D, C/D Lehiaketa Orokorreko Balorazio Batzordeak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzeko helburuz 2008ko irailaren 18an eman zuen erabakiaren aurka jarritako gorako errekurtsoa
Prozedura horrek eragina izan dezake lehen esandako lanpostuak betetzeko lehiaketaren ebazpenean.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaite- giaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.
Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz-karian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 21a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
ELENA PÉREZ BARREDO.


