- EBAZPENA, 2009ko irailaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeko (Dobauba) kideak izendatzeko eta batzorde horren osaeraren berri emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeko (Dobauba) kideak izendatzeko eta batzorde horren osaeraren berri emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5555
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/21
- Argitaratze-data: 2009/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak bere 30.1 artikuluan Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea sortzen du (Dobauba), Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikita. Diziplina arteko organo kide anitzekoa izango da eta helburu hauek izango ditu: dokumentazioa balioesteko eta aukeratzeko irizpide orokorrak egitea eta bateratzea, onar daitezen proposatzea eta behar bezala aplikatzen direla begiratzea.
artikuluak ezartzen duenez, Batzordea lehendakariak, lehendakariordeak eta sei batzordekidek osatuko dute, eta Kultura Sailak izendatuko ditu guztiak.
Horrenbestez, aurkeztutako proposamenak ikusirik, honako hau
Lehendakari: Jose Luis Iparragirre Mujika jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Lehendakariorde: F. Borja Aginagalde Olaizola jauna, Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko arduraduna.
Batzordekideak: Roberto Kerexeta Zulaika jauna, Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko teknikaria.
Irune Zumalde Igartua andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiko arduraduna.
Guadalupe Larrarte Iturbe andrea, Tolosako Udal Artxiboko arduraduna.
Josu Chueca Intxusta jauna, Historia Garaikidean espezializatutako historialaria.
Koro Pascual Saleta andrea, Euskadiko Artxibozainen elkartearen (Aldee) izenean.
Alfonso de Grassa Aramendia jauna, Administrazioko goi-mailako teknikaria.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 21a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


