Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 22koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Hada Clemencia Guay Pacay lankideak NBE-2007BA/0039 erreferentziako proiektuan garatu behar zuen jardunaren zati bati uko egiteko eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2007ko Fondoaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakun - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 22koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Hada Clemencia Guay Pacay lankideak NBE-2007BA/0039 erreferentziako proiektuan garatu behar zuen jardunaren zati bati uko egiteko eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2007ko Fondoaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakun

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5642
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/22
  • Argitaratze-data: 2009/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2007ko maiatzaren 5ean eman zuen Aginduaren bidez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak deitu ziren. Laguntza horiek lankide boluntarioei 2007ko ekitaldian bekak emateko dira, hain zuzen ere parte har dezaten erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programetan. Aipatutako aginduan ezarritakoarekin bat, 15.445,68 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari, Hada Clemencia Guay Pacay lankidearen gastuak ordaintzeko, zeinak Nikaraguan bete behar baitzuen bere zeregina. Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez luzapena eman ostean, diru-laguntza 30.445,68 eurokoa da.

Bekadunak, hala ere, 2009ko uztailaren 31n, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Orain arte 30.445,68 euro ordaindu dira; horietatik 445,68 euro Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitatearen trebakuntza- eta administrazio-gastuei dagozkie, eta 30.000 euro, berriz, lankidearen gastuak ordaintzeko diru-laguntzari. Lankideak 22 hilabete erabili dituenez, 27.500 euroko diru-laguntza dagokio eta, ondorioz, 2.500 euro itzuli behar ditu.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak «Programa de las Naciones Unidas para el Desarrollo PNUD-Nicaragua» proiektuaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektu hori Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2007ko Fondoaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko aurkeztu zen, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. Ondorioz, 2.500 euro itzuli behar dira.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 22a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik