- EBAZPENA, 2009ko irailaren 22koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia eta Meategien zuzendariarena, 132 KV d/c-ko airetikako eta lurpetikako linea elektrikoa ezartzeko baimena eman eta linea eraikitzeko gauzatze proiektua onartzen duena. Linea hori Hernani-Azpeitia airetikako linearen aldakuntza da 14. eta 17. euskarrien artean, Lasarte-Oria udalerrian. (Erreferentzia: 24083/AT-H-2009-67). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 22koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia eta Meategien zuzendariarena, 132 KV d/c-ko airetikako eta lurpetikako linea elektrikoa ezartzeko baimena eman eta linea eraikitzeko gauzatze proiektua onartzen duena. Linea hori Hernani-Azpeitia airetikako linearen aldakuntza da 14. eta 17. euskarrien artean, Lasarte-Oria udalerrian. (Erreferentzia: 24083/AT-H-2009-67).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 6011
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/22
- Argitaratze-data: 2009/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren (Bilbao, Axpeko Erribera Gardoki kalea, 5) eskabidea ikusi da, non eskatzen baita 132 kV d/c-ko aidetikako eta lurpetikako linea elektriboa ezartzeko baimena emateko eta linea eraikitzeko gauzatze proiektua onartzeko. Linea hori Hernani-Azpeitia airetikako linearen aldakuntza da 14. eta 17. euskarrien artean. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritako arauzko izapideak bete dira -dekretu horren bidez arautu ziren ondoren zehazten diren instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenetarako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere- (2002-12-23ko EHAA), eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean ezarritakoarekin bat etorri da (1997-11-28ko BOE).
Lurpetikako eta airetikako linea elektriko hori aldatzeko txosten aldekoa eman zuen, 2009ko ekainaren 4an, Lasarte-Oriako udalak.
Jendaurrean jarri zen espedientea, eta EHAAn argitaratu 2009ko ekainaren 15ean, eta GAOn 2009ko ekainaren 5ean. Idazki bat aurkeztu zen, non argibideak eskatzen baitziren linaren trazaketari eta lineatik lurrera arteinoko distantzia posibleei buruz.
Argibide eskabide horri erantzuna eman zion Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk, aditzera emanez ezen 15 zenbakiko euskarriaren kokapen berriak ez dakarrela eragindako trazaketa lekuz aldatzerik, eta eroaleetatik lurrera arteinoko altuera ez dela txikituko.
Aurkeztutako proiektua ikusi da. Izaskun Rica Ugarte industria-ingeniariak izenpetu zuen eta Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2009ko martxoaren 31n ikus-onetsi, 090607 zenbakiaz.
Energia eta Meategien zuzendariak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau
Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri baimena ematea 132 kV d/c-ko aidetikako eta lurpeko linea elektriboa ezartzeko eta linea eraikitzeko proiektua onartzea. Linea hori Hernani-Azpeitia aidetikako linearen aldakuntza da 14. eta 17. euskarrien artean, Lasarte-Oria udalerrian. Ezaugarririk nagusienak:
Zerbitzu-tentsioa: 132 kV.
Eroaleak: LA 380-GULL erako 6, modu hexagonalean, aidetikakoak; eta beste 6, sekzioz 1200 mm² dituzten 6 XLPE-ZI modukoak, lurpetikakoak.
Euskarriak: altzairua.
Luzera: 375 m airetik eta 547 m lurpetik.
Hasiera: Hernani-Azpeitia lineako 14. zenbakiko euskarria.
Amaiera: Hernani-Azpeitia lineako 17. zenbakiko euskarria.
Onartutako proiektuarekin bat ematen da ebazpen hau, bai eta eskatu eta onartzen diren aldakuntzekin ere.
Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.
Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara zebatutakoa.
Instalazioen titularrak, lanak amaitzen direnean, horren berri eman beharko dio Lurralde Bulegoari, behin betiko egiaztatu eta martxan jartzeko akta eman dezan.
Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 22a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.


