Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 23koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2007ko azaroaren 29ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzetarako kreditua 2009rako handitzea iragartzen duena. Izan ere, Agindu horrek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedu - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 23koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2007ko azaroaren 29ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzetarako kreditua 2009rako handitzea iragartzen duena. Izan ere, Agindu horrek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedu

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 5266
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/23
  • Argitaratze-data: 2009/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 7ko 235 zk.ko EHAAk Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2007ko azaroaren 29ko Agindua argitaratu zuen, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena.

Finantziazio eta aurrekontu-egozteari buruzko Lehenengo Xedapen Gehigarrian hauxe dago jasota: «Aipatutako ordainketa horiek aurreratu ahal izateko eta publikotasun-printzipioa betetzeko, aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran Gizarteratze zuzendariak Ebazpena emango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitutako zuzkiduraren berri emateko».

Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen abenduaren 29ko 19/2008 Legean 80.340 euroko partida zuzendu da diru-laguntza horiek finantzatzeko, Gizarteratze Zuzendaritzari dagokion 41 zerbitzuko 45301 azpi-kontzeptuaren kontura, eta ondoren adierazten da aurrekontuko partidaren xehetasuna: 09.0.1.04.41.0000.1/2/3.453.01.31210.001.

Hala ere, aurrekontu-ekitaldi batean aipatu ekitaldiko aurrekontu-kredituekin erantzun ezin daitezkeen diru-laguntzen eskaerak badira, aipatu Xedapen Gehigarriak aurreikusten du zenbateko hori aldatzeko aukera, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik.

Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak bere 10.1.c artikuluan ezartzen du Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren eginbeharra hau dela: Genero-indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako laguntza ekonomikoak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei izapidetuko dizkie eta, ematea eta ordaintzea ebatziko.

Gaur egun, aurkeztu diren eta erantzun ez diren diru-laguntzen eskaera-bolumena eta balizko onuradunen beharrak ikusita, beharrezkotzat jotzen da helburu hori duen dotazioa handitzea.

Horrenbestez, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren arabera eta 2007ko azaroaren 29ko Aginduaren aipatu Lehenengo Xedapen Gehigarriak emandako gaitasuna kontuan hartuz, baita erabilgarri dagoen aurrekontua ere, beharrezkoa da ehun eta laurogeita hamabost mila bostehun eta hamabi (195.512) euroko kreditu gehigarria.

Horren indarrez,

Argitara ematea ehun eta laurogeita hamabost mila bostehun eta hamabi (195.512) euroko gehikuntza izan dutela genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eman beharreko diru-laguntzetarako aurrekontu-baliabideek. Diru-laguntza horiek Genero-indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan daude aurreikusita.

Hortaz, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila aginduko da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 23a.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,

MARIOLA SERRANO ARGÜESO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik