- EBAZPENA, 2009ko irailaren 23koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, ondoko instalazio elektrikoak eraikitzeko baimena eman, proiektua onartu eta herri-onurakoa dela aitortzen duena: Ormaiztegi TA-Altzo TA 30 kV-ko aireko linea elektrikoko zuhaitz-zerrenda zabaltzea udalerri hauetan: Ormaiztegi, Idiazabal, Beasain, Olaberria, Lazkao, Ordizia, Zaldibia, Itsasondo, Arama, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia eta Altzo. Erreferentzia: 24062/AT-H-2008-176. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 23koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, ondoko instalazio elektrikoak eraikitzeko baimena eman, proiektua onartu eta herri-onurakoa dela aitortzen duena: Ormaiztegi TA-Altzo TA 30 kV-ko aireko linea elektrikoko zuhaitz-zerrenda zabaltzea udalerri hauetan: Ormaiztegi, Idiazabal, Beasain, Olaberria, Lazkao, Ordizia, Zaldibia, Itsasondo, Arama, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia eta Altzo. Erreferentzia: 24062/AT-H-2008-176.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6507
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/23
- Argitaratze-data: 2009/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Industria
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan aztertu da Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (Donostia-San Sebastiángo Mikeletegi pasealekua 1, 3.) egindako eskabidea, zeinaren bidez eskatzen baita aipatutako zuhaitz-zerrenda zabaltzeko administrazio-baimena emateko, burutzapen-proiektua onartzeko eta herri-onurako deklaratzeko, honako udalerri hauetan: Ormaiztegi, Idiazabal, Beasain, Olaberria, Lazkao, Ordizia, Zaldibia, Itsasondo, Arama, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia eta Altzo.
Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Beasain, Ordizia, Ormaiztegi eta Zaldibiko Udalei eskabidearen berri jakinarazi zaie, eta denek proiektuaren aldeko txostena eman dute.
Halaber, Arama, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta eta Olaberriako Udalei ere jakinarazi zaie, baina ez dute erantzunik eman.
Agindutakoari jarraituz, espedientea jendaurrera zabaldu zen eta, hala, 2009-02-16ko EHAAn, 2008-12-26ko GAOn eta 2009ko-02-12ko «Mundo» egunkarian argitaratu zen; ez zen, ordea, alegaziorik aurkeztu.
Aurkeztutako proiektuan jasotakoak ikusi dira. Arabako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialeko kide Joseba Sáenz de Vicuña Díez ingeniari tekniko industrialak (1686 zenbakia) izenpetu zuen, eta elkargo horrek berak 2008-08-07an bisatu zuen, 025846 zenbakiaz.
Honako lege-xedapenak ikusi dira: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea (1997-11-28ko BOE); abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; goi-tentsioko aireko linea elektrikoei buruzko erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 3151/1968 Dekretua (1968-12-27ko BOE); Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamendua (1957-06-20ko BOE) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko urtarrilaren 29ko Ebazpena (2007-05-04ko EHAA).
Energia eta Meategien zuzendariak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau
Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari baimena ematea Ormaiztegi TS-Altzo TS 30 kV-ko aireko linea elektrikoan zuhaitz-zerrenda zabaltzeko, honako udalerri hauetan: Ormaiztegi, Idiazabal, Beasain, Olaberria, Lazkao, Ordizia, Zaldibia, Itsasondo, Arama, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia eta Altzon.
Baimendu diren instalazio elektrikoetako zuhaitz-zerrenda zabaltzeko proiektua herri-onurakotzat deklaratzea. Aipatutako azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, deklarazio horrek, eraginpean hartutako ondasunak okupatzea eta eskubideak eskuratzea dakar eta, horrenbestez, horiek premiaz okupatuko dira eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioa deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztuko dira, Lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.
Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) xedatutakoarekin eta ondoko baldintza orokorrekin bat ematen da:
Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira instalazioak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin bat.
Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, eragindako finkak okupatzeko akta egiten denetik aurrera.
Instalazioen titularrak lanak amaitzen direnean horren berri eman beharko dio lurralde-bulegoari, behin betiko egiaztatu eta martxan jartzeko akta eman dezan.
Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 23a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.


