- EBAZPENA, 2009ko irailaren 24koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hainbat ikastetxeri 2009ko maiatzaren 27ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 24koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hainbat ikastetxeri 2009ko maiatzaren 27ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 6107
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/24
- Argitaratze-data: 2009/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko maiatzaren 27ko Aginduak, 2008-2009 aldian, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzak jaso ahal izateko eskakizunak eta horiek kudeatzeko prozedura jasotzen ditu.
Ikastetxeek aipatutako 2009ko maiatzaren 27ko Aginduaren 2.4 artikuluan adierazitako epearen barruan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari diru-laguntza eskaera aurkeztu diote.
Espedienteak aztertu ondoren, aipatutako aginduak ezarritako baldintza orokorrak eta berariazko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu da. Beraz,
Lehenengoa. Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko, hainbat ikastetxeri guztira 19.855,52 euroko diru-laguntza ematea. Zenbateko horren banaketa ebazpen honen eranskinean jasota dago.
Bigarrena. Ikastetxeek ikasle, enpresa eta tutore bakoitzari dagozkion diru-laguntzen likidazioa egin beharko dute. Likidatzen ez diren kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, 2009ko maiatzaren 27ko Aginduaren 6.2.i) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena. Ikastetxeek, diru-laguntza jasotzen dutenetik hiru hilabeteko epean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari memoria ekonomiko bat igorri beharko diote, deialdia egiteko aipatutako aginduaren 6.2.j) artikuluan adierazitako baldintzetan.
Laugarrena. Ikastetxeak, diru-laguntza horiei dagokienez, erakunde emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunen mende jarriko dira eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Kontu Epaitegiari emango diete beraiek eskatutako informazioa. Horretarako, ikasleei, enpresei eta tutoreei egindako ordainketen ziurtagiriak izango dituzte, diru-laguntza ematen denetik hasita bost urteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 24a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
M.ª LUISA DEL PILAR GARCÍA GURRUTXAGA.
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
010246 Escuela de Arte de Vitoria-Gasteiz 7197,84 146 7343,84 Publikoa
Pública
Guztira
Total 7343,84
LURRALDEA/TERRITORIO: GIPUZKOA
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
013131 IES Usandizaga BHI 616,62 60 676,62 Publikoa
Pública
013024 CAAPD Kunsthal APDIB
CIF: B20593810 2938,08 384 688,80 4010,88 Pribatua
Privado
Guztira
Total 3554,70 444 688,80 4687,50
LURRALDEA/TERRITORIO: BIZKAIA
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
015188 IES Ibarrekolanda
BHI 1907,10 1907,10 Publikoa
Pública
015003 CAAPD Inutec APDIB
CIF: B95108080 1966,80 612 2578,80 Pribatua
Privado
015477 CAAPD Argiarte APDIB
CIF: B95332573 3194,28 144 3338,28 Pribatua
Privado
Guztira
Total 7068,18 756 7824,18
Lurralde guztiak
Todos los territorios Guztira/Total
855,52 Euros


