Euskadi.eus
  • 4997/2009 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Gurutzetako ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Gurutzetako ospitaleko zuzendariorde mediko izateko bi lanposturako deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

4997/2009 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Gurutzetako ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Gurutzetako ospitaleko zuzendariorde mediko izateko bi lanposturako deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5842
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/25
  • Argitaratze-data: 2009/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gurutzetako ospitaleko zuzendariorde mediko izateko bi lanpostu hutsik daude. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Gurutzetako Ospitaleko zuzen­dariorde mediko izateko bi lanpostuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eska ditzakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Adminis­trazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde ­autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Ikasketa tituluak. A1 taldeko edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

  2. Hizkuntza-eskakizuna. 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia. 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 taldeko zereginetan.

    Bigarrena. Interesatuek Gurutzetako ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

    Ikasketa-tituluak.

    Betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta azaltzeko moduko beste edozein merezimendu.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Gurutzetako ospitaleko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bitartez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Barakaldo, 2009ko irailaren 25a.

    Gurutzetako Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,

    GREGORIO ACHUTEGUI BASAGOITI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik