- EBAZPENA, 2009ko irailaren 28koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena. Honen bidez, Herrizaingo Sailean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia publikoa iragartzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 28koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena. Honen bidez, Herrizaingo Sailean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia publikoa iragartzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 5482
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/28
- Argitaratze-data: 2009/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
«Goi-kargudunaren idazkari» lanpostu bat hutsik dagoenez, sail honek lanpostu hori (ebazpen honetako eranskinean adierazitakoa) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoari jarraituz (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean aipatutako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahalko dute ebazpen honen bitartez bete nahi den lanpostua.
Bigarrena. Izangaiek eskaera Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzara bidaliko dute, eta, bertan, datu pertsonalak eta betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dituzte. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Izangaiek eskaerarekin batera curri-culum vitae igorri beharko dute, eta bertan honako hauek adieraziko dira.
Ikasketa-tituluak.
Bete izan dituzten lanpostuak: Herri Adminis-trazioan zein, hala bada, enpresa pribatuetan.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, bai eta hautagaiak egokitzat jotzen dituen gainerako merezimenduak ere.
Eskabidearekin batera, eskaturiko baldintzak eta adierazitako merezimenduak egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iruditzen zaizkien argitalpen, txosten edo bestelako agiriak erantsi ditzakete.
Laugarrena. Deialdi hau Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpen baten bitartez erabakiko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratzeko epea, gehienez, hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari berari, hilabeteko epean, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agin-taritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren bihara-munetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Arkaute, 2009ko irailaren 28a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.
Deialdiko lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 112. dotazioa).
Lantokia: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.
Herria: Arkaute.
Kidegoa: C1 edo D1.
Lanpostuaren osagarriaren maila: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: datarik gabe.
Lanpostua betetzeko baldintzak:
C1 edo D1 kidegokoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionario izatea administrarien edo administrari-laguntzaileen kidegoan edo jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Era berean, lehen aipatutako kidegoetako karre-rako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzura, suspentsio-egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute, eta jarduneko zerbitzura itzuli beharko dute.
Urtebeteko edo biko esperientzia edukitzea, lanpostua atxikita dagoen administrarien kidegoari edo administrari laguntzaileen kidegoari dagozkien lanetan.


