- EBAZPENA, 2009ko irailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian jardundako 423/09 zenbakidun prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian jardundako 423/09 zenbakidun prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 5505
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/28
- Argitaratze-data: 2009/10/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko ekainaren 18ko Ebaz-pena eman duela non xedatu den Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:
423/09 zenbakiko prozedura laburtua: 2007ko uztailaren 21eko Aginduaren bitartez deitutako lanpostuak esleitzeko den Ogasun eta Herri Admi-nistrazio sailburuaren 2009ko apirilaren 23ko Agin-duaren aurka José Ignacio Ortiz Álava jaunak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (ezagutza juridiko arloko berariazko lehiaketa).
Prozedura horrek eragina izan dezake lehen esandako lanpostuak betetzeko lehiaketaren ebazpenean.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.
Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 28a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
M.ª ELENA PÉREZ BARREDO.


