- EBAZPENA, 2009ko irailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 5601
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/29
- Argitaratze-data: 2009/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Kultura sailburuaren 2009ko uztailaren 3ko Aginduaren bidez (2009ko uztailaren 27ko EHAA), euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 10. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek prestatu eta igorriko dit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamena, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.
Horregatik, honako hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera -ondoren azaltzen dena- argitaratzea:
Lehendakaria: José Maria Barandiaran Galdos, Kultura Saileko aholkularia, Kultura Sustatzeko zuzendariak izendatutakoa.
Batzordekideak:
Arturo García Fiel, Kultura Saileko kultura plangintzarako arduraduna.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Saileko teknikaria, batzordeko idazkari modura jardungo duena.
Ana Urrestarazu Etxaniz, Euskal Editoreen Elkarteak proposatutako ordezkaria.
Andrés Luis Fernández Seco, Gremio de Editores de Euskadi - Euskadiko Editoreen Elkarteak proposatutako ordezkaria.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 29a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


