- EBAZPENA, 2009ko irailaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, beraren bidez emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroaren zazpigarren edizioa egiteko laguntzak ematen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko irailaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, beraren bidez emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroaren zazpigarren edizioa egiteko laguntzak ematen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 5873
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/29
- Argitaratze-data: 2009/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2009ko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez, Deustuko Unibertsitateak antolatuta emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko Master ikastaroaren zazpigarren edizioa egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen.
Ebazpen horretako 12. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.
Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,
Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko Master-ikastaroa egiteko. Laguntzaren zenbatekoa lau mila, hirurehun eta laurogeita lau euro eta hirurogeita bat zentimokoa (4.384,61) izango da. Diru horretatik hiru mila, bostehun eta zazpi euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (3.507,69) 2009. urterako ordainketak egiteko izango da eta gainerako zenbatekoa, zortziehun eta hirurogeita hamasei euro eta laurogeita hamabi zentimo (876,92) 2010 urteko ordainketetarako.
Diru-laguntzak ordaintzeko, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroaren zazpigarren edizioa egiteko laguntzen deialdia egin duen Emakundeko zuzendariaren 2009ko uztailaren 16ko ebazpenaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean dagokion Administrazioarekiko Auzietarako epaitegian, bi hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko irailaren 29an.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
Nerea Etxeberria Alonso
Aitziber Barrutia Leonardo
Paula Medina Bartolomé
Iñigo Migliaccio Almandoz
Leire Idarraga Espel
Onintza Larrinaga Gandiaga
Josune Turrientes Yeregui
ª Carmen Hernando Gómez
Goretti Armendariz Saigos
Nancy Ruth Montaña Medina
Sandra Álvarez García
Ángela Rebeca Ángel Gutiérrez
Patricia Pérex Coto


