Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko irailaren 30ekoa, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz, emandako ebazpena jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko irailaren 30ekoa, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz, emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5794
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/30
  • Argitaratze-data: 2009/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta adierazitako ebazpenak posta-zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa izan denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, hauxe

Adierazitako espedientean emandako ebazpenak jakinaraztea. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta, beroietan, interesdunei aditzera emango zaie ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz.

Espedientea: G-226-566-2008-A.

Emandako diru-laguntzari uko egiteko idazki bat bidali zuen Elena Dimitrova Gagova andreak 2009ko martxoaren 12an, eta diru-laguntza horren lehen ordainketa gisa jasotako 3.000 euroak itzuli zituen, kontuan izanik interesdunek atzera egin dezaketela beren eskaeran edo uko egin diezaiekete beren eskubideei, hori jasota uztea ahalbidetzen duen edozein modu erabiliz, eta Administrazioak erabat onartu beharko du uko edo atzera egite hori, eta prozedura amaitutzat jo, salbu eta prozeduran interesa duen batek edo batzuek prozedurak jarraitzeko eskatzen badute, betiere 30/1992 Legeko 90 eta 91. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak hauxe

Ebatzi du:

2008ko irailaren 4ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzari Elena Dimitrova Gagova andreak uko egin izana onartzea, emandako diru-laguntzaren lehen ordainketa gisa ordaindutako 3.000 euroen itzulketa kontabilizatzea, ordaintzeke dauden 3.000 euroak ezeztatzea, eta prozedura amaitutzat ematea.

Espedientea: A-14-168-2008-A.

Eskatutako dokumentazioa beharrezkoa da abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuan (kultura ekin­tzai­lea eta enpresen sorkuntza sustatzen ditu dekretu horrek) ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Hala ere, eskatzaileak ez du aurkeztu aipatutako dokumentazioa horretarako jarritako epean. Hori dela-eta, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da eta era berean, Administrazioak eskabide horri buruzko berezko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren 51. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak hauxe

Ebatzi du:

Nidra S.C.k eskaeran atzera egiten duela adierazi eta administrazio-prozedura amaitutzat jotzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 30a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

MARIANO CORTÉS SÁEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik