- EBAZPENA, 2009ko urriaren 1ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, 2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura EBPN diru-laguntzen modalitaterako balorazio-batzordearen osaketa aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 1ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, 2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura EBPN diru-laguntzen modalitaterako balorazio-batzordearen osaketa aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 5795
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/01
- Argitaratze-data: 2009/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak, 2008ko abenduaren 24an, 2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak emateko modua arautu zuen agindu baten bidez. Agindu hau, 2008ko abenduaren 26an argitaratu zen EHAAn.
Agindu honen 52. artikuluak EBPN laguntza-motaren balorazio-batzordea arautzen du. Halaber, agindu horren 9.4 artikuluak balorazio-batzordeen osaeraren berri Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ebazpen baten bidez emango duela ere jasotzen da. Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2009ko martxoaren 12ko ebazpenak laguntza-modalitate guztietarako balorazio-batzordeak izendatu zituen (2009ko apirilaren 1eko EHAAn argitaratu zen).
Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2009ko uztailaren 8an emandako ebazpenari (2009ko abuztuaren 11ko EHAA) Beasaingo Udalak gora jotzeko errekurtsoa jarri zion. Ondorioz, eta aipatutako errekurtsoa aztertzeko balorazio-batzordea berriro biltzea beharrezkoa denez eta balorazio-batzordea osatzen zuten kideen artean aldaketa batzuk gertatu direnez, batzordekide berri batzuk izendatu behar dira.
Ondorioz, hauxe
Honako hauek dira 2008ko abenduaren 24ko Aginduaren 52.1 artikuluaren arabera eta gorago adierazitakoagatik izendatutako balorazio-batzordeko kide berriak:
Patxi Martínez de Marigorta Guzmán jauna, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena.
Lourdes Auzmendi Ayerbe, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendaria.
Igor Calzada Múgica jauna, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.
Pablo Mendizabal Arnaez jauna, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Azken honek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.
Balorazio-batzordeko gainerako kideen artean aldaketarik gertatu ez denez, bere garaian izendatutakoak mantentzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 1a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
RAMÓN MARÍA ETXEZARRETA AIZPURU.


