Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 1ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, PRO-2004K1/0067 «Apoyo al desarrollo local integral de los Cantones Arenillas, Hauquillas, Santa Rosa, en el Oro» proiektuarentzat jasotako laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 1ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, PRO-2004K1/0067 «Apoyo al desarrollo local integral de los Cantones Arenillas, Hauquillas, Santa Rosa, en el Oro» proiektuarentzat jasotako laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko dena. Euskal Elizbarrutietako Misioak erakundeak aurkeztu zuen proiektu hori, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura egindako 2004ko deialdiaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 5956
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/01
  • Argitaratze-data: 2009/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuak diruz laguntzeko 2004ko ekitaldirako deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen apirilaren 6ko 65/2004 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz, 152.654 euroko diru-laguntza eman zitzaion Euskal Elizbarrutietako Misioak erakundeari, «Apoyo al desarrollo local integral de los Cantones Arenillas, Hauquillas, Santa Rosa, en el Oro» proiektuarentzat.

Erakunde horrek uko egiteko eskaera egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Garapen Lankidetzarako Zuzen­daritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du, eta horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Onarpena ematea Euskal Elizbarru­tietako Misioak erakundeak «Apoyo al desarrollo local integral de los Cantones Arenillas, Hauquillas, Santa Rosa, en el Oro» proiektuarentzat jasotako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskaerari. Proiektu hori Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura egindako 2004ko deialdiaren barruan aurkeztu zen. Horrek hirugarren ordainketari uko egitea dakar (30.530,86 euro).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 1a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik