- EBAZPENA, 2009ko urriaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaieta Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Transportes Pesa SAren 2009-2011. urteetarako Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (8600212 hitzarmen-kodea) - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaieta Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Transportes Pesa SAren 2009-2011. urteetarako Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (8600212 hitzarmen-kodea)
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 6133
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/01
- Argitaratze-data: 2009/11/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
Lehenengoa. Negoziazio-mahaiko ordezkariek zuzendaritza honetan 2009ko irailaren 7an aurkeztu zuten aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.
Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legeko 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, 1995-03-29ko BOEn argitaratua) aurreikusten duen eskumena lan-agintaritza honi dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera. Bestalde, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza da organo eskuduna, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko bigarren xedapen iragankorraren arabera behin-behingoz aplikatu beharreko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 17.f) artikuluak (2005-10-27ko EHAA) xedatutakoa betez, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak (1981-04-02ko EHAA) eta Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuak (1981-06-06ko BOE) xedatutakoaren ildotik.
Bigarrena. Sinatutako hitzarmenak langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89., eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Honen ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 1a.
Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
SONIA PÉREZ EZQUERRA.
Convenio Colectivo de la empresa «Transportes Pesa SA» enpresaren hitzarmen kolektiboa, 2009., 2010. eta 2011. urteetarakoa.
Batetik, Enpresako Zuzendaritzaren ordezkariek eta, bestetik, Gipuzkoako Enpresa-batzordeko kideek, Bizkaiko langileen ordezkariek eta Vitoria-Gasteizko lanlekuko langileen ordezkariak negoziatu dute hitzarmen kolektibo hau.
Enpresak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan dituen lanleku guztietan aplikatuko da hitzarmen kolektibo hau.
Hitzarmen honek Enpresako plantillako langile guztiei eragingo die, eta hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean egun Enpresan lanean diharduten langile finkoak, behin-behinekoak eta bitartekoak hartuko ditu eraginpean, baita hitzarmena indarrean dagoen bitartean sartzen direnak ere.
Hitzarmenaren iraupena hiru urtekoa da, bere indarraldia 2011ko abenduaren 31 arte luzatuko da eta 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu.
Hitzarmenaren mugaeguna baino bi hilabete lehenago iragarriko da haren amaiera. Enpresa Zuzendaritzak konpromisoa hartu du hurrengo hitzarmenerako negoziazioei ekiteko langileen ordezkaritzak adierazitako hitzarmenaren aurreproiektua aurkeztu eta ondorengo 15 egunetan.
Aurrekoa gorabehera, eta hitzarmenaren hasiera bateko indarraldia edo luzapena amaitutakoan lege-hutsunea badago, hitzarmen honek oso-osorik agintzen jarraituko du bai arauen edukiari dagokionez, bai behartze-edukiari dagokionez, beste hitzarmenen batek ordezten duen arte.
Ezartzen diren baldintza itundu guztiak Enpresan aurretiaz agintzen zutenekin konpentsatu ahal izango dira, itun bidez, edo Zuzendaritzak bere aldetik emandako hobekuntzekin; ez da kontuan hartuko hobekuntza horiek legeak, jurisprudentziak, hitzarmenak edo itun sindikalak, edo beste mota bateko itunak, kontratu indibidualak, usadioek eta ohiturek, edo beste edozein kausak aginduta eman diren.
Hitzarmen honen izaera kontuan hartuta, aurrerantzean ematen diren legezko xedapenek eta xedapen horiek lansari-kontzeptu guztietan edo batzuetan aldaketa ekonomikoak eragiten badituzte, Hitzarmen honetan itundutako igoerek irentsiko dituzte; hortaz, eraginkortasun praktikoa izango dute soilik, orokorrean hartuta, Hitzarmen honetako baldintza ekonomikoen guztizko maila gainditzen badute.
Nolanahi ere, ezartzen diren eta eduki ekonomikorik ez duten eta legezko agindua dela medio goragoko arauetan onartzen diren hobekuntzak ezin izango dira irentsi.
Hitzarmen honetan itundutakoa orokorrean hobetzen duten baldintza pertsonalak errespetatuko dira.
Enpresa Zuzendaritzari dagokio lanaren antolaketa teknikoa eta praktikoa, berariazko legezko arau eta xedapenen barnean.
Likidatutako hilabetearen hurrengo hilabeteko 8rako ordainduko dira soldatak, salbu eta hilabetearen hasierako egunetan ohiz kanpoko jaiegunak metatzearen ondorioz ezinezkoa bada; kasu horretan, nominaren kontzeptu finkoak, 8aren aurreko egun baliodunerako ordainduko dira.
Langileek banku-transferentziaren bidez jasoko dituzte lansariak, langile bakoitzak enpresarekin ados jarrita izendatutako aurrezki kutxako edo bankuko kontu korrontean.
Soldata Taulen 1. eranskinean azaltzen diren lanbide-kategoriek, eranskinean zehazten dena jasoko dute, Hitzarmeneko Oinarrizko Soldata kontzeptupean. Enpresan altan izandako egunen arabera ordainduko da hileko oinarrizko soldata, betiere indarreango arauetan eta hitzarmen honetan xedatutakoarekin bat etorriaz.
Gidari-hartzaileen kasuan, hitzarmeneko oinarrizko soldatarekin honakoak pagatzen dira: kategoriari doazkion eginkizunak eta obligazioak, eta zerbitzuari ekiteko beharrezko diren eragiketak burutzea, hala nola: mailak berrikustea, pneumatikoen egoera, airea egitea, ibilgailuaren kontrol nagusienak ondo dabiltzan ikustea, ibilgailua erregaiz betetzea, kontrol agiriak eta txartelak prestatzea eta ibilgailua irteera-guneraino eramatea lanlekua dagoen herriaren barruan.
Soldatako kontzeptu hori zerbitzua uzteko lanagatik ere ordaintzen da, hala nola: ibilgailua iritsiera-gunetik herriko lanlekura eramateagatik, ibilgailua zein egoeratan uzten den ikusteagatik, ibilgailua erregaiz betetzeagatik, kontrol agiriak eta txartelak ixteagatik eta eguneroko partea egiteagatik, egindako zerbitzuan gertatuko gorabehera guztiekin.
Lanlekutik zerbitzuko hasierako edo bukaerako geltokira sei kilometrotik gorakoa bada (betiere udalerri berean), berariazko plusa aplikatuko da, hau da, hitzarmen honetako 25. artikuluan zehaztutakoa.
Egiteko horietan emandako denbora ez da azaltzen zerbitzuko grafiko eta ordutegietan; ordainketa soldatako kontzeptu horretan sartuta dago.
Hitzarmen honetako langileei gehitu egingo zaie aldizka antzinatasun osagarria, enpresan betetako zerbitzu-aldiagatik: % 5eko biurteko bi izango dira eta % 10eko bost bosturteko. Soldaten taulan, kategoria profesional bakoitzarentzako zehaztutako oinarrien arabera aplikatuko dira aipatu portzentajeak.
Antzinatasun-osagarri pertsonalaren hasierako data langilea enpresan sartzen denekoa izango da. Antzinatasuna zenbatzeko enpresari eskainitako denbora guztia hartuko da kontuan, eta lanpostua gordetzeko eskubidea izanik, kontratua etenda egon den hilabete edo egun guztiak egiaz lan egindakotzat hartuko dira. Langileak borondatezko eszedentzia-egoeran emandako denbora, ordea, ez da egiaz lan egindako denboratzat hartuko.
Igoera horiek enpresan emandako zerbitzu-urteen arabera zenbatuko dira, edozein izanik ere langilearen lanbide taldea edo lanbide-kategoria; era berean, etenik gabe eta jarraikortasunik gabe eskainitako zerbitzuak hartuko dira kontuan, lan-jarduera aldi baterako hainbat kontraturen babesean, probaldiak barne, gauzatu bada ere.
Urteengatiko igoerak sortuko diren uneak: biurtekoa edo bosturtekoa gertatu eta hurrengo hilabetearen lehen egunean.
Kategoria aldatzen bada, osagarri pertsonal hori kalkulatzeko eta ordaintzeko oinarria kategoria berriari dagokiona izango da.
Haborokin horiek hitzarmeneko oinarrizko soldaten hilabete baten parekoak izango dira, antzinatasunagatiko hileko plusak gehituta. Uztailaren 25aren eta martxoaren 25aren aurreko bi lanegunetako edozeinetan ordainduko dira, hurrenez hurren. Abenduaren ordainsaria 15ean ordainduko da.
Ordainsariak seihileko naturalen arabera eman eta kalkulatuko dira: uztaileko aparteko ordainketarako, urtarriletik ekainerako hilabeteak kontatuko dira; abenduko apartekorako, uztailetik abendurakoak, eta mozkinen partaidetzakorako, aurreko urte naturala.
Urtean zehar enpresan sartu diren edo enpresa utzi duten langileen kasuan, lan egindako denboraren arabera ordainduko zaie adierazitako aparteko haborokinen zenbatekoa. Modu berean jokatuko da Langileen Estatutuaren 45.1 artikuluan azaltzen den kausetako baten ondorioz langileak lan-kontratua etenda badauka. Hala ere, partaidetzako ordainketarako, hainbanaketa hori, Langileen Estatutuko aipatu 45. artikuluko 1) zenbakiko c) eta e) letretan adierazitako kasuetan ez da egingo, EIren egoera hori lanistripuagatik edo amatasunagatik izan denean salbu.
Gidari-hartzaileei:
2009rako, hitzarmen honetako kontzeptu ekonomiko guztiek KPIk Euskal Autonomia Erkidegoan 2006an izan duen igoera gehi ehuneko 1,50a jasotzen dute. Ondorioz, kontzeptu ekonomikoen igoera guztira % 3,40koa izan da; salbu eta «disponibilitate ordua» eta «aparteko ordua» kontzeptuak, izan ere, tratamendu ezberdina izanen baitute.
2010. eta 2011. urteetan, aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko KPIren gehikuntza + % 1,50.
Beste kategoriak:
2009. urtean, kontzeptu ekonomikoak honakoak izanen dira: Oinarrizko soldata, antzinatasun-oinarria, aparteko ordua eta gainontzeko soldata-osagarri pertsonalek, guztiak ere hitzarmen honetan jasotzen direnek honako igoera izanen dute: 2008. urtean eta EAEn KPIk duen gehikuntza gehi % 2a, halatan guztizkoa % 3,90ekoa izango da.
2010. urtean, aurreko urtean eta Euskal Autonomia Erkidegoan KPIk izandako gehikuntza + % 1,75eko kopurua aplikatuko zaie goiko paragrafoan zehaztu kontzeptuei. Gainontzeko kontzeptuek igoera hauxe izanen dute 2009. eta 2010. urteetan: aurreko urtean eta EAEn KPIk izandako gehikuntza + % 1,50.
2011. urtean igoera hau aplikatu beharko da: aurreko urtean eta EAEn KPIk izandako gehikuntza + % 1,50.
Kategoria guztientzako:
Guztiarekin ere, 2010. eta 2011. urteei dagokienez, soldata-gehikuntza gutxienekoaren bermean ezartzen da, % 2,50eko hain justu ere, zeina KPIren bilakaerarekiko bereizia baita.
Bidaiariak errepidez garraiatzen dituen «Transportes Pesa SA» enpresako langile guztientzako lanaldia ondoren datorrena izango da, onuragarriagoa den bakarkako itunen bat edo lanaldi partzialeko kontratua sinatu denean salbu:
Bulegoetako taldearentzat.
2009. urtean, egunero 7 ordu eta 24 minutukoa izango da goiz eta arratsaldeko lanaldian, 2010. urtean 7 ordu eta 22 minutukoa goiz eta arratsaldeko lanaldian, eta 2011. uretan 7 ordu eta 20 minutukoa, betiere astelehenetik ostiralera arteko lanegunetan, urte guztian zehar, ekainetik irailerako hilabeteetan salbu; horietan, astelehenetik ostiralera, lanegun bakoitzean 8:00etatik 14:00etara lan egingo da.
Tailerretako taldearentzat.
2009. urte osoan lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izango da, 2010. urtean 7 ordu eta 22 minutukoa eta 2011. urtean 7 ordu eta 20 minutukoa, astelehenetik ostiralera lanegunetan; lan egin beharreko larunbat goizetan, berriz, 2009. urtean hiru ordu eta berrogeita bat minutukoa eta etenaldirik gabekoa izango da, 2010. urtean hiru ordu eta hogeita hemeretzi minutukoa eta 2011. urtean hiru ordu eta hogeita hamazazpi minutu, langile bakoitzak bi larunbatetik batean egingo du lan.
Larunbat goizez lan egiten dutenek hurrengo astean egun erdi libre edukiko dute eurek aukeratzen duten egunean; ordu horiek pilatu ere egin ahal izango dituzte eta, horrela, larunbateko goiz biren truke, lanegun oso bat hartu ahal izango dute libre. Dena den, tailerreko arduradunarekin batera erabakiko da egun hori noiz hartu.
Abenduaren 24an eta 31n goizeko txandan bakarrik lan egingo da; horrela, tailerretako langileek egun bi horietatik batean baino ez dute lan egingo, dagokien asteko txandaren arabera.
Auto-garbitzaileek 2009an 7 ordu eta 24 minutuko lanaldia edukiko dute egunero, 2010ean 7 ordu eta 22 minutukoa eta 2011n 7 ordu eta 20 minutukoa. Hilero, hilabete bakoitzean dauden igande, jaiegun eta lanerako larunbat adina egun edukiko dituzte atsedenerako, hurrengo artikuluan ezarritako atseden-egunen hileko kopuruaren arabera; dena dela, eskuarki, igande eta jaiegunetan atsedena hartuko dute, eta bi larunbatetik batean ere bai, igande eta jaiegunetan lan egiten den lanlekuetan egun horietan dagoeneko lan egiten duten langileek edo kontratatzen direnek izan ezik.
Halabeharrez, ezarritako orduez kanpoko lana egiten bada, langileak aukera bi hauetako bat erabiltzeko eskubidea edukiko du: batetik, egindako lana konpentsatzeko, proportzio honen arabera: 4 ordura arte lan egin bada: 4 atseden-ordu; 2009an, 4 ordu eta 7 ordu eta 24 minutura arteko lanagatik (edota 22 minutu 2010en edota 20 minutu 2011n): atseden-egun bat. Beste aukera da lanean egindako benetako orduak aparteko orduen moduan ordaintzea. Bestalde, ezarritako orduez kanpoko lana egiten bada atsedenaldi egunetan, beti ere langilearen nahiaren arabera, aukera bi izango dira: a) konpentsaziozko atsedenaldiak izango ditu, proportzio honen arabera: 3 ordura arte lan egin bada: 4 atseden-ordu; 2009an, 3 ordu eta 7 ordu eta 24 minutura arteko lanagatik (edota 22 minutu 2010en edota 20 minutu 2011n): atseden-egun bat, b) ordaindu egingo da, kasu bakoitzaren arabera, atsedenaldia hartu gabeko egun erdia edo egun osoa.
Tailerretako langileak 15 minutuko atsedena izango dute lanaldian, baldin eta ordutegi jarraituan lan egiten badute eta 4 ordutik gora, goizeko txandetan nahiz arratsaldekoetan.
Ustiaketako taldearentzat eta ustiaketaren zuzeneko zerbitzuan diharduten administrarientzat.
2009. urtean, lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, lanegun bakoitzeko, eta iraupen txikiagoa dutena, soilik ondorio ekonomikoei doakienez, 7 ordu eta 24 minutuko lanalditzat hartuko dira; hilabete naturalak dituen igande, jaiegun eta lanerako zapatu lain atseden-egun izango dira, betiere hurrengo artikuluan ezarritako zenbateko hilabetekoekin bat etorriaz. 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina, lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izango da, eta 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina, 7 ordu eta hogei minutukoa.
Lanaldia edo grafikoak, honakoak izango dira: etengabekoak goizez edo arratsaldez, edo etena dutenak. 2009ko urtarriletik abuztuaren 31ra arte jasotzaile diren gidarientzat, etengabeko grafikoek ez dituzte gaindituko 11 ordu. Goizeko grafiko etengabeak 04:30etik 15:30era ezarriko dira. Arratsaldeko grafiko etengabeak 12:30etik 23:30era ezarriko dira. Hala ere, ustiaketako beharrak direlaeta, grafikoren bat 23:30ak baino geroago ere amaitu daiteke, hasieratik 11 ordu gainditu gabe betiere. Grafiko horiek, zerbitzuak jarri aurretik, grafikoen batzordeari aurkeztuko zaizkio, onar ditzan.
Etengabeko grafikotzat jo ezin diren lanaldi eta grafiko guztiak hartuko dira etena duten grafikotzat. Grafiko zatituak bi lansaio jarraitu edukiko dituzte benetako lanarena edo presentziarena eta gutxienez bi ordu edukiko dituzte bazkaltzeko. Bazkaltzeko bi orduko etenaldia 11:45etik 15:15era bitartekoa izango da, bai etena langileak lan egiten duen herrian egiten bada, bai beste herri batetan egiten bada. Nolanahi ere, beti hartu beharko da kontuan jatorduari buruzko artikuluan ezarritakoa. Lanlekutik abiaturik, grafikoaren banaketa 11:45etik 15:15era bitartean egingo da, eta 3 orduko etenaldia izango du, horietako batek ordutegiaren barruan egon beharko du, eta hori ezin bada, ordaindu egingo falta den denbora, betiere disponibilitate-plusaren arabera. Lanlekuko grafikoetan, eguneko hiru ordutik gorako etenaldia disponibilitate-plus gisa ordainduko da, hain justu ere orduko 10 euro 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, 13 euro 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera lan egindako denbora kontsideratuko da. Enpresaren guztizkoari dagokionez, grafiko zatituen portzentaje ez da izango ehuneko 30etik gorakoa.
Gidari-hartzaileei:
2009ko irailaren 1etik aurrera.
Lanaldia edo grafikoak, honakoak izango dira: etengabekoak goizez edo arratsaldez, edo etena dutenak.
Lanegunetan, hjasten direnetik hara etenganeko grafikoen ez dituzten gaindituko 9 ordu (astelehenetik barikura); laraunbat, igande eta jaiegunetan, hasieratik hara ez dituzten gaindituko 10 ordu.
Goizeko grafiko etengabeak 04:30etik 15:30era ezarriko dira. Arratsaldeko grafiko etengabeak 12:30etik 23:30era ezarriko dira. Hala ere, ustiapen-premiak direla-eta, 23:30ak baino beranduago bukatu ahal izango da grafikoaren bat, baina astelehenetik ostiralera 9 ordu gainditu gabe, hasieratik bertatik; eta igande eta jaiegunetan, 10 ordu.
Bazkari egiteko etenaldia dutenak jo dira etendako grafikotzat. Lanaldi bi izango ditu, eta horietako bakoitzak, gutxienez, 2 ordu eta 30 minutu izango ditu; eta bazkari egiteko, gutxienez 2 orduko etenaldia izango dute. Bazkaltzeko bi orduko etenaldia 11:45etik 15:15era bitartekoa izango da, bai etena langileak lan egiten duen herrian egiten bada, bai beste herri batetan egiten bada. Nolanahi ere, beti hartu beharko da kontuan jatorduari buruzko artikuluan ezarritakoa. Lanlekutik abiaturik, grafikoaren banaketa 11:45etik 15:15era bitartean egingo da, eta 3 orduko etenaldia izango du, horietako batek ordutegiaren barruan egon beharko du, eta hori ezin bada, ordaindu egingo falta den denbora, betiere disponibilitate-plusaren arabera. Lanlekuan, zatitutako grafikoetan, eguneko 3 ordutik gorako etenaldia disponibiltate-plus gisa ordainduko da, zehazki, 2009ko urtean orduko 10 euro, eta 2010ean 13 euro orduko. 2011. urtean, 3 ordutik gorako etenaldi oro lan egindako denboratzat joko da.
Lanegunetan, hasten direnetik hara zatitutako grafikoek ez dituzten gaindituko 11 ordu (astelehenetik barikura); larunbat, igande eta jaiegunetan, ez dituzten gaindituko 12 ordu.
Ondoren zerbitzuak bazter utzita: Bilbao Donostia Lourdes, Lekeitio Donostia igande eta jaiegunetan; eta Lanbus zerbitzua, zeinak eutsi egingo baitio egungo disponibilitateari, hain justu ere emakidaren edota kontratuaren arloko arazoak direla-eta
Enpresaren guztizkoari dagokionez, zatitutako grafikoen portzentajez ez da izango ehuneko 30etik gorakoa. Portzentaje hori lanleku orotan errespetatu beharko da.
Hitzarmen honetako langile guztiek egun bat gutxiago lan egiteko eskubidea edukiko dute. Egun libre hori zerbitzuetako eta atsedenaldietako hilabeteetako egutegian aurreikusita egon dadin, adierazitako egun librea baliatu nahi duen aurreko hilabeteko lehenengo hamabostaldian eskatu beharko du langile bakoitzak. Egun hori hartzeko baimena emango da, baldin eta lantoki bakoitzean bi langilek edo gehiagok ez badu eskatu egun libre bera hartzeko baimenik. Gidarientzat eta leihatilazainentzat, ordea, lanik gabeko egun hori datozen artikuluetan zehazten den atsedenen hileroko kontaketan sartuta dago.
Urteko jaiegunak erabakitzeko, indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituko zaio eta Eusko Jaurlaritzaren Lan Egutegia erabiliko da, aurreko artikuluan langile talde bakoitzarentzako lanaldiari buruz azaldutakoaren arabera.
Horrela, bulegoetako eta tailerretako taldeentzat, aipatu lan egutegi horri egokituko zaio urteko egutegia, langile bakoitzak bere lanlekua dagoen herriko jaietako jaieguna edukiko duelarik eta urteko oporraldian dauden jaiak ospatutzat joko direlarik.
Hileroko jai eta atseden egunen egutegia.
Behin-behineko langileek, ustiaketako zuzeneko zerbitzuko administrariek, ustiaketa taldeko langileek (Bilbao eta Donostia-San Sebastiángo gidari-hartzaile eta leihatilazainek izan ezik) eta auto-garbitzaileek, 2009ko hilabete bakoitzeko atseden koadro honen arabera bakoitzari dagokion lan egutegia izango dute:
2009 Larunbatak Igandeak Jaiegunak Guztira:
Urtarrila 5 4 Hilaren 1a eta 6a 11
Otsaila 4 4 8
Martxoa 4 5 19. eguna 10
Apirila 4 4 Hilaren 9, 10, eta 13a 11
Maiatza 5 5 1. eguna 11
Ekaina 4 4 8
Uztaila 3 4 25. eguna 8
Abuztua 4 5 Hilaren 15a 10
Iraila 4 4 8
Urria 5 4 12. eguna 10
Azaroa 4 5 9
Abendua 4 4 Hilaren 8a eta 25a 10
Guztira: 50 52 12 114
Jaiegun horiei, lurralde bakoitzeko jaieguna eta lanleku bakoitzari dagokion herriko jaieguna erantsiko zaizkie; 2009rako, hauexek izango dira hain zuzen ere:
Gipuzkoan: atseden-egun bat gehiago uztailean (31.a)
Bizkaian atseden-egun bat gehiago uztailean (31.a)
Araban atseden-egun bat gehiago apirilean (28.a)
Donostia-San Sebastiánen: atseden-egun bat gehiago urtarrilean (20.a)
Arrasate-Mondragón atseden-egun bat gehiago uztailean (24.a)
Berriatuan: atseden-egun bat gehiago maiatzean (9.a)
Bilbon atseden-egun bat gehiago abuztuan (21.a)
Gasteizen atseden-egun bat gehiago abuztuan (5.a)
Goiko atseden egunen konputuan ezarritako atseden egunak langilearen oporretan suertatzen badira, egun horiek hartutzat emango dira.
Egun kopuru jakin baterako kontratatutako langileek, eta egun horiek hilabete jakin bateko egun guztiak ez badira, eskubidea izango dute lan egindako bost egunengatik bi atseden-egun hartzeko, eta langile horien kontratuen iraupenaren barnean astelehenetik ostiralera bitarte dauden jaiegun adina atseden-egun hartzeko. Nolanahi ere, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan lan egiteko espresuki kontratatu badira langileak, bost lanegunengatik bi atseden-egun hartzeko eskubidea izango dute. Dena dela, atseden-egunak ez badaude bilduta kontratuaren iraupenean edo langileari legokiokeen atsedenaldi kopurua ez badator bat atseden-egun osoekin, langile horiek baliatu gabeko atsedenaldien kontzeptuarengatik dagozkien zenbatekoak jasoko dituzte azken kitatzean, kontzeptu horrengatik Hitzarmen honetako 14. artikuluan biltzen den balioaren araberakoak.
Urteko jai eta atseden egunen egutegia.
Gidari-hartzaileei eta Bilbao eta Donostiako zentroetako leihatilazainei, kontratu finkoa badute, urteko atsedenen hainbanaketa hau aplikatuko zaie dagokien heinean: urteko larunbat guztiak (52, 2009. urtean), urteko igande guztiak (52, 2009. urtean), 2009. urteko laneko 14 jaiegunak, eta aurreko artikuluaren azken paragrafoan azaltzen den kendutako laneguna hartuko dira kontuan, guztira 119 atseden-egun teoriko dira urtearen hamabi hilabeteetan. Batetik, langile bakoitzari urtean zehar dagozkion atseden-egunak, eta, bestetik, atseden egun solteak urteko 12ra eta hileko 2 mugatzea errespetatuz gero, hileko atseden-egun kopurua 8tik 12ra bitartean finkatu ahal izango da, eta, betiere, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean 30 atseden-egun izatea bermatuko da. Guztiarekin ere, kontuan izanik aipatu lau hiletarik bat oporretarako dela, delako akordioak 2008ko azaroaren 1etik aurrera izango du indarra. Urteko zenbaketa egiteko, hileko atseden-egunen bataz bestekoa 10ekoa izango da urteko hilabete guztietan, salbu eta otsailean, noiz 9koa izango baita.
Donostia eta Bilboko zentroetako leihatilazainei, urteko atseden-egunei dagokienez, hanibanaketa berbera aplikatu zaie, hau da, aurreko paragrafoan zehaztutakoa. Eta urteko hilabete guztietan banatuko dituzte, hileko 10, salbu eta otsailean, noiz 9 izango baitira ken oporraldiarekin bat egiten dutenak.
Hileroko egutegian finkatutako atseden egunak oso-osorik errespetatuko dira, ezohiko egoeren ondorioz aurreikusi ezin diren kasuetan salbu. Aurreikusi ezineko kasu horietan, hileroko egutegian agertzen den edozein atseden-egun kendu aurretik, enpresak erreserbara jotzeko aukera kontuan hartuko du, une horretan balego, edo zerbitzu horiek borondatez betetzera, edo ibilgailuak akuratzera edo beste irtenbide batetara; aukera guzti horiek agortu ondoren eta besterik ezean deuseztatu ahalko da lehen emandako eskubidea.
Zentro bakoitzeko trafiko-buruzagiak txostena egin duelarik, eta kontuan izanik eze, gidatze eta atseden tartei doakienez, gidariek, betiere, 902/2007 Errege Dekretuan eta 561/2006 (EE) Erregelamenduan xedatutakoa bete behar dutela, kategoria profesional bereko langilek trukatu egin ditzakete hileroko egutegian finkatutako atseden-egunak, betiere aldez aurretik eskabidea egiten bada, eta trafiko-buruzagiak, aparteko zioak direla-eta, emandako ezezkorik ez bada.
Langileek euren artean borondatez egindako aldaketa horiei dagokienez, Enpresak aintzakotzat hartuko du lan-arloko ondorio guztietarako, atsedenaldia zegokion langileak baliatu duela atsedenaldia eta lana egitea zegokion langileak bete duela lana.
Hileko egutegiak indarrean dirauen aldian, aurreikusitako atseden egunen bat edo batzuk deuseztatzea beharrezko gertatzen denean, hilabete horretan libre gelditzen diren egunen artean beste atseden egun bat hartzeko aukera emango zaio langileari edo hurrengo hilabeterako edo hilabetetarako beste atseden egun bat gehiago eskatzeko, edo egun hori oporraldiari eransteko, edota egunari dagokion diru-zenbatekoa jasotzeko.
Hilabete baten barruan gozatu gabeko atseden egun baten balioa 99,34 eurotan ordainduko da. Diru-zenbateko hori edozein langileri aplika dakioke, bere lanbide maila gorabehera.
Aurreikusi diren absentziak, atseden egunak eta arauzko oporrak alegia, lanlekuetako langile-plantillek nahiko ongi betetzen dituztenez gero, gozatu ez diren atseden egunak egiturakotzat jotzen dira.
Langileek hilabete bakoitzeko zerbitzu eta atseden egunen izendapena 15 egun lehenago jakin beharko dute.
Grafiko eta atseden-egunak errotazioz eta hurrenkera koerlatiboz izendatuko dira lanleku bakoitzeko talde bakoitzeko langileen artean, baina irizpide hori betetzeko nahiko entitaterik ez duten lanleku edo taldeetako langileak ere txandatu egin beharko dira.
Grafikoak eta atseden egunak jartzeko errotazio modu hori, hurrenkera koerlatiboan egingo dena alegia, astekako ziklotan ezarriko da lanleku bakoitzeko langileen talde bakoitzarentzat. Ziklo bakoitzeko asteak adina langile egongo dira talde bakoitzean. Grafiko edo langile kopurua handitu edo murrizten bada, txandakatzea eta zikloa gauzatuko diren aldaketetara egokituko dira. Ziklo horiek eta dagozkien txandakatzeak langileen ordezkariei entregatuko zaizkie egiaz aplikatu baino 20 egun lehenago egokitzat jotzen dutena alega dezaten.
Lana eta atsedenaldiak banatzeko printzipio orokor honen bitartez, lanaren kantitateko aldeak, eta horren ondorioz, talde edo lantoki bakoitzeko langileen artean sortzen diren alde ekonomikoak saihestu nahi dira.
Atseden egunak, oro har, binaka jarriko dira. Atseden-egun batzuen eta beste batzuen artean gutxienez lanegun bi egongo dira, atseden-egun bakarra ematea saihestuko dela. Kontuan izanik, hala ere, asteko egun bakoitzerako grafiko asko daudela, irizpide hauek erabiliko dira hilabeteko atseden-egunak jartzerakoan: binaka izendatuko dira ahal bada; ezinezkoa gertatuko balitz hori, hiru atseden-eguneko taldeak izendatuko lirateke; hala eta guztiz ere, egun bakarreko atsedenak jarri beharko balira, gehienez ere 15 izango dira, langile bakoitzaren 11 lan-egutegietan, eta 2 hilean.
Atseden egun solte bakarra izendatzen bada, atseden egunaren aurreko eguneko lana bukatu eta hurrengo egunekoa hasi arte, 36 ordu igaroko dira, jarraian, lanik gabe, salbu eta atseden egun soltea urteko 14 jaiegunetako bat bada. 36 ordu segituko atsedena izatea ezinezkoa bada, falta den denbora atseden laburragoko dieta gisa ordainduko da.
Hilean behin derrigorrez hartu beharko da asteburuko (larunbata eta igandea) atsedena. Asteburu bateko atsedenaldia baino gehiagokoa hartu ahalko balitz hilean, asteburu horiek talde bakoitzeko kideei dagokien heinean banatuko lirateke. Ondorioz, langile bakoitzak, hileko hamaika egutegietan beste 9 atseden-asteburu izan beharko ditu gutxienez urtean zehar. Horrek dakarrena da urtean 20 asteburuko atsedenaldia izango duela. Oporraldia ez da kontu horietan sartuko. Arau orokorra denez, hiru asteburu osoetako bat izendatuko da. Hiru asteburuetatik asteburu oso bat izendatu ezin izatea gertatuz gero, dagokion lanlekuko langileen ordezkariari jakinaraziko zaio aurretik. Langilea, edozein arrazoirengatik, bajan baldin badago, gozatutako asteburutzat zenbatuko zaizkio lan-egutegiaren arabera dagozkionak, aldi horretan aktiboan egon balitz bezala.
Gidariek ez dute sekula 6 egun baino gehiagotan lan egingo jarraian.
Baldin eta langile bat, urtean zehar, behin-behineko kontratua izatetik lan-kontratu mugagabea izatera pasatzen bada, hilak dituen adina larunbat, igande eta jaiegunak hartuko ditu jai, urte bukaera arte eta ez zaio aplikatuko atseden-egunak hartzeko dagoen urteko jai eta atseden-egunen egutegia. Hurrengo urteko urtarriletik aurrera bai ordea, orduan atseden-egunak hitzarmen kolektibo honen 14. artikuluaren b) idatz-zatian zehaztutako jai eta atseden-egunen urteko zenbaketaren arabera hartuko ditu.
Langileen ordezkarien gehiengoa ados badago, eta horrek Enpresaren gastuak igotzea eragiten ez badu, lan-talde bakoitzaren grafikoak eta atsedenaldiak beste modu batean banatu ahal izango dira Lantokietan. Erabaki hori idazki bidez aurkeztu beharko zaio Enpresa Zuzendaritzari. Idazki hori behar bezala sinatu beharko du langileen ordezkarien gehiengoak.
Esleitutako grafikoak egiten emandako denbora benetan egindako lantzat joko da. Hartze- eta lagatze-eginkizunetan erabilitako denbora eta bai kotxetegitik geltokira ibilgailua eramatea ere, oinarrizko soldataren barruan dira, hain justu ere hitzarmen kolektiboko 9. artikuluan zehaztuta dagoen legez. Autobusa garbitzeko denbora ez da sartuko lanaldian, izan ere, berariazko plus gisa ordaintzen baita.
Goiko definizio hori indarrean izango da 2011ra arte, eta 2009. urtetik 2010era bitartean, behin-behinean, eutsiko zaio benetako lanaren denboraren eta presentziako edo disponibilitateko denboraren arteko diferentziari.
Disponibiltate ordu bakoitza dela-eta, 2009. urtean zehar langileari 10 euro ordaindu zaizkio, eta 2010. urtean, 13 euro.
Grafikoak baloratzeari dagokionez, disponibilitate-denborei eman behar zaien tratamendua hauxe da:
25 minuturik gorako zerbitzu-eten oro disponibilitate-denbora da.
Disponibilitate-ordurako ezarritako zenbatekoak ordaintzeari dagokionez, 2009. urtean, lanaldiko 7 ordu eta 24 minututik harakoa izango da ordaindu beharreko denbora; eta 2010. urtean, 7 ordu eta 22 minuturik harakoa. Ezarritako lanaldia osatzeko, kontuan hartuko dira bai benetan egindako lanaren denbora eta bai disponibiltate-denbora ere.
Disponibilitate-denbora dela-eta lanalditik gora egindako denbora konpentsatu egingo da behin-behineko aldiari dagokionez, hain justu ere 2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean; beraz, ezin izango da metatu geroko baten baliatu eta gozatzeko.
Aparteko denboratzat hartuko da eguneko lanaldia gainditzen duena, zehazki, gidatzen emandako denbora eta 25 minutuko edo hortik beherako etenaldiak (lanean emandako benetako denbora). 2009. eta 2010. urteetan aplikatuko da aipatu tratamendua. 2011tik hara, aparteko denboratzat joko da: 7 ordu eta 20 minutu.
Langileak aukeran izango du kobratzea (legezko 80 orduko mugarainokoa) edo aparteko orduez gozatzea, orduko ordu bat zenbatuko da. Aparteko orduaren prezioa 12 eurokoa izango da 2009. urtean; 2010. urtean, 14koa; eta 2011. urtean, 16koa.
Urteko bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen zenbatuko dira langile bakoitzak metatutako aparteko orduak.
Aparteko orduak, atseden-egun osoekin konpentsatzeko, honela metatuko dira:
Eguneko lanalditik gora sortutako aparteko denbora metatu egingo da, eta konpentsatu honelaxe: 2009. urtean, aparteko 7 ordu eta 24 minutuko lan egun bat gutxiagorekin; 2010. urtean, 7 ordu eta 22 minutuko; eta 2011. urtean, 7 ordu eta 20 minutuko.
Egin diren urteaz hurrengoaren hilabeteetan baliatuko dira konpentsaziozko egunak, salbu eta 42. artikuluan zehaztu oporraldiei doazkien hilabeteetan.
Horretarako, urte bateko abenduaren 1etik hurrengo urteko azaroaren 30era bitarteko urteko aldietan egindako aparteko orduak zenbatuko dira, eta ondorengo urtarrilaren 1etik aurrera konpentsatuko dira. Hortaz, hilero, nominarekin batera, egindako eta atsedenaldiekin konpentsatuko diren aparteko orduak emango dizkio Enpresak langile bakoitzari.
Aurreko urtean zehar, egindako aparteko orduak direla-eta sortutako konpentsaziozko atseden-egunak jarraian baliatu beharko dira, eta dena delako hilabeterako itundutako atseden-egunekin batera baliatu beharko dira aipatu konpentsaziozko egunak.
Konpentsaziozko atsedenak hartzeko egutegia finkatuko du enpresak, eta egutegi hori langileen ordezkariei entregatu beharko zaie urte bakoitzeko abenduaren lehen hamabostaldiaren barruan, hala langile bakoitzak aukera ditzan abenduaren 20. eguna baino lehen.
Lanegunak konpentsaziozko atseden-egunekin trukatzea mugaturik izanen da; printzipioz konpentsaziozko atseden horiek ez dira batera izango da lantoki bakoitzeko gidarietarik %10ekin baino gehiagorekin, eta konpentsaziozko egun horiek, langileek edo euren ordezkariek ezarritako ordenaren arabera emango dira.
Aipatutakoen arteko akordiorik ez bada, oporraldiak aukeratzeko txandaren alderantziko ordenan esleituko dira konpentsaziozko atsedenak.
Salbuespenez, gidariek, izendatutako grafikoa normal burutzen dutenean eta presazko arrazoiengatik edo trafikoagatik beste zerbitzuren bat egin behar dutenean, jarritako grafiko hori amaitu baino lehen edo ondoren, «bigarren grafikoan» emandako denbora honakoa izango da: Trafikoko buruzagiak enpresaren zerbitzupean jartzea erabaki dezanean hasiko da bigarren grafikoa; bolantean egindako ordu guztiak hartuko dira kontuan eta aparteko ordu legez ordainduko dira; «bigarren grafiko» horren disponibilitate- edo presentzia-denbora osorik ordainduko da, betiere presentzia- edo disponibilitate-orduen balioaren arabera.
Lehenengo grafikoaren azkenetik bigarrenaren hasierara arte, edo alderantziz, igarotako denbora ez da aintzakotzat hartuko, baldin eta grafiko bi horien artean denbora hori ordubetetik gorakoa bada. Hala ere, grafiko bien artean ez bada ordu bateko tarterik, tarte hori presentzia- edo disponibilitate-denbora legez zenbatuko da. Horretaz gain, bazkaltzeko denbora zenbatzeari dagokionez ere izango da kontuan grafiko bien arteko denbora, beherago xedatutakoa aplikatuaz. Bestalde, «bigarren grafikoaren» hasiera edo bukaerako denbora kontuan izango da: afariaren dietarako, afariaren eta gosariaren denborarako eta bai atseden txiagoagatik izan litekeen indemnizaziorako.
Lehenengo grafikoko disponibilitate- edo -presentzia-denboraren barruan burutzen bada bigarren grafikoa, erabilitako denbora aparteko ordu gisa pagatuko da, bina lehen grafikoko disponibilitate- edo -presentzia-denborara kontuan izan gabea; izan ere, denbora hori bigarrenean erabilitako denborak ordeztuko baitu.
Aldi baterako langile guztientzat:
Aparteko orduak hilero ordaindu eta kitatuko dira, ezarritako balioaren arabera, eta langile horiei, aldi baterakoak direnez gero, ez zaie aplikatuko atseden-egunekin konpentsatzeko aukera.
Enpresak behar diren erreserbak hartuko ditu zerbitzuan egon daitezkeen premiak betetzeko. Ildo horretatik, erreserbako grafiko osoak egin ahal izango dira, baita grafiko arrunten barnean zerbitzu jakin batzuetarako erreserbak ere.
Erreserbako grafiko osoak grafikotzat joko dira ondorio guztietarako, eta talde bakoitzaren hileko egutegietan agertu behar dira; erreserbako grafikoak errotazioz eta koerlatiboki beteko dira hor sartzen diren langileen artean eta etenaldiko lanaldia denean, eten bakarra izango dute otordua egiteko.
Erreserbako grafiko osoetan emandako aldi guztia, zerbitzu bat egiten denean egin daitekeen lanerako benetako aldiarena salbu, presentziako edo disponibilitateko alditzat joko da, eta aldi horretan, langilea enpresaren esanera egongo da.
Erreserbako grafikoetako presentzia- edo disponibilitate-denbora (7 ordu eta 24 minutu 2009an eta 7 minutu, 2010ean 7 ordu eta 22 minutu eta 2011n 7 ordu eta 20 minutu), ez da hitzarmen honetako 16. artikuluan adierazitako presentziako gehieneko ordu-kopuruaren zati izango.
Grafiko arruntek erreserba bat baino ez dute izango; horiek ere presentziako edo disponibilitateko alditzat joko dira, eta grafikoko beste aldiei erantsiko zaizkie.
Konbenio honetako 16. artikuluak definitu egiten ditu presentzia- edo disponibilitate-denboren balorazioa zein ordainketa.
Gidari-hartzaileek lau ordu eta erdi baino gehiagoz ezin dute etenik gabe gidatu. Geldiunearen iraupenak 45 minutukoa izan behar du gutxienez eta gidaketa aldian zehar zatitu egin daiteke, gutxienez 15 minutuko aldietan. Geldialdi edo atseden hori itxarote-alditzat joko da etengabeko 20 minutu gainditzen baditu zatikatutako grafikoetan edo 30 minutu etenik gabeko grafikoetan. Geldialdietan ezingo da gidatu.
Presentziako edo itxaroteko alditzat jotako aldiak, benetako laneko aldiari batuta, 2009an 7 ordu eta 24 minutu, 2010ean 7 minutuko 22 minutu eta 2011n 7 ordu eta 20 minutuko itundutako lanaldi normala gainditzen badute, hitzarmen honen 16. artikuluan zehaztutako moduan ordainduko dira.
Gidari-hartzaileek 2008-12-31ra arte jasotako pizgarriak % 3,40 igoko dira 2009an; eta urteko 12 hilabeteen barruan ordaindu zaizkie.
Enpresako gainontzeko langileek 2008-12-31ra arte jasotako pizgarriak % 3,90 igoko dira 2009an; eta urteko 12 hilabeteen barruan ordaindu zaizkie.
Hain zuzen ere, gidari-hartzaileei dagokienez, hartzailearen plusak honakoak ordaintzen ditu: likidazio-orria ireki eta prestatzeko funtzioak, bidaietarako txartelak edo beste edozein titulu saltzea, txartelak emateko eta txartelak baliogabetzeko makinetatik informazioa deskargatzea, eta bildutako dirua entregatu eta likidatzea; jasoko duen ordainsaria 2009ko urterakoa 310,20 eurikoa izango da, eta urteko 12 hilabeteen barruan pagatuko da. Behar den moduan oinarritutako kasuetan eta enpresaren beharrei erantzuteko, gidari-lanak baino egiten ez dituenean, osagarri hori gorde egingo zaio.
Gidari-hartzaileek, hartzaile diren aldetik, zerbitzuko ibilgailu bat baino gehiago ziurtatzen dutenean eguneko 4,04 euro jasoko dituzte 2009an, eta beren lan kategoriari dagozkion lanak bete beharko dituzte ibilgailu guztietan.
Eguneroko lanaldia igande edo jaiegunetan egiten duten langile guztiek «Jaiegun-plusa» jasoko dute.
Plus horren zenbatekoa 33,09 eurokoa izango da 2009an lan egindako igande edo jaieguneko.
Fardeleria-plusa 6,44 eurokoa izango da eguneko, eta fardelzerbitzua izendatuta duten grafikoak egiten dituzten gidari-hartzaileei ordainduko zaie. Fakturatutako fardelak eta enkarguak leihatilatik autobusera eta autobusetik leihatilara eramateko obligazioa eta ardura izango dute; eta horrela egingo dute bai jatorrian, bai bideko guneetan eta bai destinoan.
Bestalde, destinoan entregatzeko jaso dituzten fardelak eta enkarguak autobusean fakturatzeko obligazioa dutenez gidarihartzaileek, fakturazio horrengatik bildutako guztiaren % 10 jasoko dute fardeleriaren plus legez. Ez da horrela izango, ordea, jada aurreko lerroaldeko fardel-plusa jarrita duten grafikoen barruan egiten denean.
Fardeleria-plusa jarri gabe duen edozein grafiko burutzen badute gidariek, eta fardelak fakturatu badituzte autobusean destinora iristerakoan entregatzeko, baina ezinezkoa egiten bazaie entrega egitea fardelak eskuratu behar dituena azaldu ez delako, autobusean gordeko dituzte eta gidariek ez dute ezelako erantzukizunik izango fardelen trasladoarekiko eta ardurarekiko; nahi badute, hala ere, fardelok leihatilarik hurbilenean entrega ditzakete.
Lantokitik zerbitzuaren hasierako edo bukaerako distantzia 7 kilometrotik gorakoa bada eta hori udalerri berean bada, gidari-hartzaileek laneguneko 6 euroko plusa izango dute izendatua.
Geltokiko lehen zerbitzuarekin hasi eta ibilbideko azken geltokira ailagaztean amaituko da lanaldiaren zenbaketa.
Lanaldian gutxienez hiru ordu gauez (22:00etatik 06:00ak artean) ematen dituzten langileek berariazko ordainketa bat edukiko dute gaueko plus gisa. Hori hitzarmeneko oinarrizko soldataren % 25ekoa izango da. Langile horiei ez zaie aplikatuko hitzarmenaren 34. eta 36. artikuluetan jarritakoa, gosari eta afarietarako kalte-ordainei dagokienez.
Aldundiek enpresari gaueko zerbitzua ematea eskatzen diotenean, enpresak lehenbailehen jakinaraziko die langileen ordezkariei jasotako eskaria eta egin beharreko grafikoen aurreikuspena. Grafiko horiek lanaldi etengabekoak izango dira eta gidatzeko eta atsedenaldiko gehienezko denborari buruz hitzarmen honen 19. artikuluan ezarritakoa jasoko dute.
Gaueko grafikoek beste grafiko guztiek bezalako trataera izango dute oro har erakunde barnean, ondorio guztietarako. Zerbitzua, laneko egutegian jasotako gaueko grafikoari dagokion eguneko lanalditzat hartuko da beti.
Gaueko grafikoa egiteak ez dakar galerarik atsedena hartzerakoan zeren hilabete horretan hartzekoak beti errespetatuko baitira. Gaueko zerbitzua bete ondoren, hurrengo zerbitzua beste gaueko grafiko batekoa izango da, horrelakorik balego, eta gehienez ere elkarren segidako bi gaueko zerbitzuak eta bi edo hiru atseden egun.
Liskar edo istiluak direla-eta gaueko zerbitzuak eguneroko normaltasuna hausteko moduko aldaketak jasango balitu, enpresak, langileen ordezkariekin ados jarrita, zerbitzua normaltasunez ematea bermatuko duten neurriak hartuko ditu.
Ez da gaueko zerbitzurik egongo abenduaren 24an eta 31n.
Gaueko zerbitzuengatik gidari-hartzaileak diru konpentsazioa edo egun librea hartzea aukeratzeko eskubidea izango du, ondoren zehazten den modura:
Diru-konpentsazioa: gidari-hartzaileak 114,64 euro jasoko ditu gaueko zerbitzu bakoitzeko.
Diru-konpentsazio horrek kontzeptu aldagai guztiak hartzen ditu, hala nola gidari-hartzaileak erabili duen ibilgailua barrutik garbitzea.
Atseden-konpentsazioa: gidari-hartzaileak egindako gaueko zerbitzuko egun bateko atseden-konpentsazioa izango du eta atseden-konpentsazio hori ematen zaion hilabetean dagozkion atseden-egunei gehituko zaie.
Ohiko ordutegitik kanpo egiten badira eta goizaldeko ordu bata baino geroago bukatzen badira, zerbitzu bereziengatik afariaren dieta jasoko dute, eta goizaldeko hirurak baino geroago bukatzen bada, beste dieta bat jasoko dute.
Lineako grafikoak normalean Donostiako lanlekutik egiten dituzten gidariek, zerbitzu hori hasi edo amaitzen den tokia eta bukaera edo hasierako tokia desberdinak direnez, kalte-ordain moduan 52,05 euro jasoko dute hilero, oporraldi edo baja-aldietan salbu. Grafiko horiek noizean behin egiten dituzten kasuan, bidaia-gastuetarako 2,47 euro jasoko dute laneguneko.
Urazurrutia kaletik Hurtado de Amézaga kalera arteko trasladoaren ondoriozko ekonomia-eskubideak aitortzen zaizkie orduan enpresan zeuden Bilboko lanlekuko gidariei. Konpentsazio legez bidaia-gastuetarako 52,05 euro jasoko dute hilabeteko; salbuespen izango dira oporraldiak edo lan-bajako aldiak.
Lan egiten duen egoitzatik kanpo aldian behin egiten diren zerbitzuak hartzen ditu mugikortasun horrek: langile bakoitzak gehienez lau egun eman ditzake hilabeteko, beste lanleku batzuetako grafikoak egiten. Horrelakoetan, Zuzendaritzak bere esku du, hilabeteko egutegian grafikoen errotazioa aintzat hartuz, lekuz aldatu behar duten langileei enpresari benetan kosturik gutxien ekarriko dion grafikoa edo zerbitzua jartzea; hori bai, enpresaren hitzarmen honetako 15. artikuluan esandakoa betez.
Egoera horietan, enpresako ibilgailuak gidatuz leku batetik bestera joanez langileak eman dezan denbora benetan egindako lantzat joko da ondorio guztietarako. Lekuz aldatze hori bidaiari legez egiten badu enpresaren ibilgailuetan, lekuz aldatze horretan emandako denbora guztia presentziako edo disponibilitateko denbora legez hartuko da. Lekuz aldatze horiek, bidaiari moduan, enpresaz kanpoko ibilgailuetan egiten badira, orduan ere presentziako edo disponibilitateko denbora legez joko da lekuz aldatze horretan emandako denbora; enpresak ordainduko ditu bidaiako gastuak.
Langileak lekualdatzeok bere kontura egitea onartzen badu, 0,32 euroko kalte-ordaina jasoko du egindako kilometroko. Lanaldia hasteko edo amaitzeko ere beharlekua hartuko da kontuan, ondorio guztietarako. Hala ere, lekualdatzea zenbatzeko, benetan erabilitako denbora hartuko da kontuan.
Lanaldi barruan langilea bere ibilgailua erabiliz lekuz aldatzen bada laneko gorabeherak direla-eta, 0,32 euroko konpentsazioa jasoko du kilometroko.
Enpresak behin betikoz lantokia lekuz aldatzen badu, baina aldaketa honek langilea behartzen ez badu bizilekuz aldatzera Langileen Estatutuko 40. artikuluan arautzen diren suposizioetatik kanpo gelditzen da, eta beraz, egoera honek ukitutako langileek, hilero enpresatik ondoren zehazten denaren araberako kopurua jasoko dute:
Langilea bere ibilgailuz doanean lantokira, lan egiten duen egunetan gehiegiz egiten duen kilometro bakoitzeko 0,26 euro. Joan-etorri bat kontatuko da eguneko bere etxetik lantoki berriraino, denbora berean bere etxetik lehengo lanlekura egin beharko zituzkeenari dagokionez. Nolanahi ere, bi punturen arteko distantzia neurtzeko errepideen sareko ibilbide motzena hartuko da kontuan, bidesaria ordaintzea eskatzen dutenak alde batera utzita.
Langileak garraio-zerbitzu publiko erregularra erabiltzen duenean lantokira joateko, bere etxetik lanleku berrira joateko erabiltzen dituen garraio-zerbitzu publiko horietako txartelen eta lehen bere etxetik aurreko lantokira joateko erabiltzen zituen txartelen salneurrien arteko aldea, lan egiten duen egunetan eta eguneko joan-etorri bat kontatuz.
Joan-etorria, guztia edo zati baten, enpresako ibilgailua gidatuz edota ibilgailu horretan bidaiari modura egiten denean, ibilbideak zero kostua izango du, enpresak langileengandik garraioagatik diru-kopururen bat jasotzen badu izan ezik. Kasu horretan, aurreko b) puntuan txartelei buruz adierazitakoa ezarriko da.
Aurreko idatz-zatietan aipatzen den dirua jasotzeko eskubidea iraungi ahal izango da enpresa eta langilea ados jartzen badira, elkarrekin hartutako erabakian finkatutako zenbatekoa langileari ordaintzeko ordainketa bakar baten bidez.
Bilboko eta Donostiako lanlekuei atxikiriko gidari-hartzaileek autobusak garbituko dituzte eta horregatik 8,29 euro ordainduko zaie lan egindako eguneko; gainontzeko langileei, 2009. urtean zehar, hilero gutxienez 21 egun ziurtatuko zaizkie, gutxieneko hori ordea, 21 egun baino gehiago lan eginda ere, garbiketengatik hilero ordainduko den gehieneko kopurua izango da.
Grafikoren baten edo zerbitzu konkreturen baten beharrak eraginik ibilgailu osoa garbitu behar duten gidari-hartzaileei 8,29 euroko diru-zenbateko bera ordainduko zaie, edo diru-zenbateko horren erdia barrualdea bakarrik garbitzen badute, betiere, aurreko paragrafoan aipatutako hileko 21 garbiketen ordainketako mugaren barruan.
Hori bestetara hedatuz, leihatilako lanak egiten dituzten langileek leihatilari erantsirik dauden lokalak garbitzen dituztenean, 2009 urtean zehar 4,16 euro jasoko dute garbiketa hori egiten duten egun bakoitzeko eta hori, horri dagokion leihatila bakoitzean, langile bakar bati emango zaio egun batean.
Hitzarmen honetan gidatzeko eta atsedenerako aldiei buruzko arauak ezartzen direnez, eta arau horiek, beren osotasunean hartuta, Europako Batasunean indarrean dagoen araudikoak baino onuragarriagoak direnez langileentzat, asteko atseden egunak eta lanaldien arteko atseden egunak orain arte bezala eta hitzarmen honetan sartuta jarraituko dute, EBeko legeria hertsiki erabili gabe. Hortaz, lanaldien artean egingo den etengabeko atsedenaldia 12 ordukoa izango da gutxienez.
Irizpide horietara objektiboki egokitu daitekeen grafikorik ez dagoenean eta langileak, berari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, lanaldi biren artean etenik gabeko 12 orduko atsedenik hartzerik ez daukanean, 12 orduetarako falta den aldia plus legez ordainduko zaio. Horren arabera, 2009an hauexek izango dira plus modura jasoko dituzten diru-kopuruak: 6,07 euro orduko 2. mailako ofizial eta administrari laguntzaileek; 5,81 euro orduko tailerretako taldeak; 7,61 euro orduko ikuskatzaile kategoriakoek; 7,34 euro orduko gidari-hartzaileek eta 5,81 euro orduko faktoreek, leihatilazainek, morroi espezializatuek eta morroiak.
Zerbitzuaren ondorioz, Urteberri eta Eguberri egunetan lana egin behar duten langileek diru-konpentsazio bat jasoko dute eta horren zenbatekoa negoziatu egingo da.
Zerbitzua dela eta, lanegoitzaren herritik ateratzen diren langileek sortzen zaizkien gastuetarako dieta bat jasotzeko eskubidea edukiko dute, zerbitzu hori betetzeak bere ohiko egoitzaren herritik kanpo bazkaltzera, afaltzera edo gaua pasatzera behartzen baditu.
Dieta horien zenbatekoa, 2009rako 12,59 eurokoa izango da bazkarirako eta afarirako; 14,42 euro gaua pasatzeko eta dieta osoa denean, 39,58 euro eta, salbuespenez, dieten zenbatekoa bikoitza izango da grafikotik kanpoko zerbitzuetarako.
Zerbitzu bat goizeko seiak baino lehenago hasten denean, ordu hori baino lehenago betetzen den lanaldia gosariko dieta legez ordainduko da, orduko 10,02 euroko proportzioan.
Bazkaltzeko behar den denbora honako arau hauen araberakoa izango da:
Etenik gabeko grafikoetan: lanaldia 12:30ak baino lehen hasten bada, bazkarirako dieta oso bat ordainduko da; segidako zerbitzua 15:30ak ondoren amaitzen bada, kasu horretan ere bazkarirako dieta oso bat ordainduko da. Etenik gabeko grafikoa 12:30etan hasten bada, bazkarirako dieta erdia ordainduko da (60 minutuko otordu-denboraren parekoa) 6,31 euro orduko, eta 12:35 eta 13:00ak bitartean hasten bada, 13:00ak arte falta den denbora dieta erdiaren proportzioan ordainduko da, 6,31 euro orduko.
Etena duten grafikoetan, lanaldia zatitzea edo zerbitzua gutxienez ordu batez bazkarirako etetea 11:45etik 15:15era bitartean egingo da, eta ordu bi emango dira horretarako.
Etena duten zerbitzu horietan, 11:45etik 15:15era bitartean bazkaltzeko gutxienez ordubete ez badago, bazkarirako dieta osoa ordainduko da; eta hori, langileak, bere lan-egoitzatik kanpo jan behar izanagatik, dieta osorako eskubidea badu ere bai; kasu horretan, bere lan-egoitzatik kanpo bazkaltzearren dagokion dietaz gain, beste dieta bat ere izango du.
Zatitutako lanaldi edo zerbitzu horietan, halaber, bazkarirako den bigarren ordua osatzeko behar den denbora 6,31 euro ordainduko dira orduko, dieta erdiaren heinean.
Zerbitzuren bat 22:00ak eta 23:00ak artean amaitzen bada, 22:00etatik aurrerako aldia 12,59 euro orduko proportzioan ordainduko da afariaren dieta gidari-hartzaileentzat, eta gainontzeko kategorientzat 12,66 euro, eta, zerbitzua 23:00etan edo geroago amaitzen bada, dieta hori osorik ordainduko da.
Moneta erabiltzeagatiko kalte-ordainagatik, gidarihartzaileek eta faktoreek 1,09 euro jasoko dituzte lan egindako eguneko. Enpresako beste langile batzuen dirua bankura eramateagatik, 2,09 euro jasoko dituzte lan egindako eguneko.
Leihatilazainek eta inoren diruak jasotzen dituzten guztiek, berriz, 2,94 euro jasoko dituzte lan egindako eguneko. Enpresako beste langile batzuen dirua bankura eramateagatik, 2,10 euro jasoko dituzte lan egindako eguneko.
Lanaren antolamendu teknikoa eta praktikoa gauzatzea Enpresa Zuzendaritzaren erantzukizuna denez, zuzendaritzak ahalmena izango du zerbitzuak eta grafikoak aldatzeko, betiere indarreko legezko xedapenen barnean.
Administrazio-mailako baimena eragiten duten zerbitzuen aldaketa, baimen horri buruzko idazkia jaso bezain laster jakinaraziko zaie langileen ordezkariei.
Grafikoen aldaketek nolabaiteko iraupena izango dutela aurreikusten bada, grafiko berri horiek hamabost eguneko aurretiaz jakinaraziko dizkie Enpresa Zuzendaritzak langileen ordezkariei eta grafikoen batzordeko kideei, aztertzeko aukera izan dezaten eta horri buruzko iritziak eman ditzaten, zerbitzu horiei buruz Zuzendaritzak egokitzat jotzen dituen erabakiak hartzea alde batera utzi gabe.
Hala ere, aurreikusi ezinezko gorabeherek eraginda ere grafikoak aldatu egin daitezke. Hona hemen, azalpen modura, aldaketak: emakida baldintzen barruan bidaiak gehitzea edo gutxitzea; lagungarrizkoak; beste enpresetako lan ordutegien aldaketen ondorioz, bidaiari kopurua gehitzea edo gutxitzea; urtaroen arabera, erabiltzailek gehitzea, hori ezin aurreikusi daitekeela; langileen gaixotasun, baimen eta bajak etab. Aldaketa horiek gertatzen direnean, hitzarmen honetako artikuluetan lanaldiari eta atseden-egunari buruz xedatutakoa kontuan eduki beharko da, eta langileei eta beren ordezkariei jakinarazi egin beharko zaizkie zazpi egun lehenago.
Trafikoagatik, matxurengatik edo arrazoi sendoengatik, jarritako grafikoa ez bada guztiz gauzatzen aurreikusitako moduan, edo gauzatze hori arrazoi horiexengatik amaierarako aurreikusitako denbora baino gehiago luzatzen bada, benetan egindakoa ordainduko da; benetan egindako lanerako eta presentziarako ezarritako irizpideak aplikatuko dira.
Nolanahi ere, azaldutako arrazoirik izan gabe gidariari esleitutako grafikoaren denbora murrizten badu Enpresak, eta grafiko horretatik murriztutako zatia beste gidari bati ematen badio, lehenengo gidariak eskubidea izango du grafiko horretan aurreikusitako aparteko denborak ordain diezazkioten.
Ibilbideak baloratzeari dagokionez, indarrean dauden ibilbideen aldakuntzak behar besteko aurrerapenarekin aurkeztuko zaizkio langileen ordezkariei.
Langileen bi ordezkarik eta Trafiko Saileko bi ordezkarik egin beharko dituzte ibilbide berriak horien balorazioa egiteko.
Hitzarmen hau sinatzeagatik soilik, langileak ados daude printzipio horiekin, eta horrek ez du esan nahi konpentsazio ekonomikoei edo zerbitzu horiek betetzearen ondoriozko konpentsazioei uko egiten dietenik; era berean, langileek konpromisoa hartu dute Enpresa Zuzendaritzaren ekimena nagusitzat jotzen da errespetatzeko, alde batera utzi gabe ordutegiari eta antolamenduari buruzko aginduak betetakoan, berariazko oharrak edo erreklamazioak egin ahal izatea.
Edozein kasutan, Langileen Estatutuko 41. artikuluan ezarritakoaren arabera, langileari lan baldintzak funtsean aldatu egiten bazaizkio eta ondorioz bere burua kaltetutzat jotzen badu, lan kontratua hausteko edo horri dagokion kalte ordaina jasotzeko langileak daukan eskubideak indarrean jarraitzen du.
Enpresaren irudi bateratua emateko, eta jendearekiko errespetua azaltzeko, laneko arropak nahitaez erabili beharko dituzte ustiapenaren zuzeneko zerbitzupeko langile guztiek. Horretarako, enpresak langileei uniforme bi emango dizkie urteko lehenengo hiruhilabetean, bat udakoa eta bestea negukoa. Hona hemen zehaztuta:
Gidari-hartzaileei: mahuka laburreko alkandora bi, mahuka luzeko alkandora bi, praka-pare arin bat eta beste bat lodiagoa, jertse bat eta jaka bat, azken janzki horrek, salbuespenez, hiru urterako balioko duelarik; lohihartzeko bat ere entregatuko zaie, hori eskatzen eta behar duten gidariei; halaber, ibilgailuak garbitzea agindu zaien gidariei, urte bitik behin, uretarako bota-pare bat entregatuko zaie.
Gidari-hartzaile guztiei eta beren eginkizuna betetzeko beharrezko duten langile finko edo behin-behinekoei Enpresak lan-poltsa bat eskuratuko die.
Leihatilazain eta faktoreei: gidariei bezalaxe edo horren kidekoa leihatilazain emakumeei, txamarra salbu, beharrezkoa ez bada.
Ikuskatzaileei: lau alkandora, traje oso bat eta uretarako eta berotzeko janzki bat, urte birako balioko duena.
Tailerretako langileei, auto garbitzaileak barne: lohihartzeko bi eta bota pare bat urte bakoitzeko lehenengo bi hilabeteen barruan. Uretako janzki bat ere emango zaie, eskatzen duten langileei; zahartzen denean, ordezkoa emango zaie. Halaber, beroki bat ere emango zaie, hiru urterako balioko duena.
Janzkien eredu edo motak, Enpresako Zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien oniritzia eduki beharko du.
Lana dela-eta, arropa horiek nabarmen hondatzen badira, beste arropa batzuk emango zaizkie hondatutakoak entregatu ondoren.
Mediku-kontsultak lanorduetatik kanpo gauzatu ezin badira, eta horretarako erabilitako orduak dagokion ziurtagiriarekin egiaztatzen badira, Enpresak ordainduko du kontsulta horietan emandako denbora.
Une horretan indarrean den legedia orokorrak laneko segurtasun eta osasunaren alorrean eta hitzarmen honek gai horri buruz emandako berariazko xedapenek ezartzen dituzten eskubide, betekizun eta ardurak bere gain hartuko dituzte Enpresako Zuzendaritzak eta langile guztiek.
Alor honetan, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Batzordeak dituen egitekoen artean, laneko segurtasun eta osasunari buruzko biurteko plan bat prestatuko da, eta aldi horretan egin beharrekoak jasoko dira bertan. Batzorde hori, bestalde, Enpresako Zuzendaritzako ordezkariek eta langileen legezko ordezkariek osatuko dute.
Enpresako langileen osasun-egoeraren aldizkako zaintza bermatzearren, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legeari jarraiki, langileen lanari atxikitako arriskuen arabera, Enpresa Zuzendaritzak urteko lehenengo hiru hilabeteetan urteko osasun-azterketa bat antolatuko du eta nahi duten eta eskatzen duten langile guztiei eskainiko die. Azterketaren kostuak ez dituzte langileek ordainduko. Azterketa medikoa egiteko izena ematen dutenei azterketa lanegunetan egitea erraztuko die enpresak.
Azterketa lanaldiaren barrua egitea erraztuko du enpresak, eta halakorik ezin bada, aparteko orduak ordainduko dira.
Indarreko araudiak ematen dion eskubidea gordeko du Enpresa Zuzendaritzak egokitzat jotzen duen Mutuarekin lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak direla medio legezko estaldurak kontratatzeko. Enpresa Zuzendaritzak egokitzat jotzen badu Mutuaz aldatzea, aurretiaz jakinaraziko die langileen ordezkariei hartutako erabakia, baita aukeratutako Mutua berriaren izena ere.
Halaber, Enpresako Zuzendaritzak eskubidea du, indarrean den araudiak horretarako eskubidea ematen baitio, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileekin estaldura hau kontratatzeko: gaixotasun arrunt eta lanetik kanpoko istripuengatiko kontinentzia arruntek sortutako laneko aldi baterako ezintasunagatiko diru-prestazioa, eta kontingentzia horiei dagokienez, entitate kolaboratzaile horiek altak eta bajak emateko eta langileen osasun-kontrola egiteko. Enpresak, aukeratutako mutualitatea kontratatu baino lehen eta denbora nahikoaz, mutualitatearen izena eta dituen estalduren ezaugarriak jakinaraziko dizkie langileen ordezkariei, egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten.
Aldi baterako Ezintasuneko baja-egoeretan legezko prestazioak gaur egun bezala gordetzen badira, Enpresak ondoren azalduko diren zenbatekoak ordainduko dizkie langileei. Honako hauek dira zenbatekoak:
Gaixotasunagatiko AEn: lehenengo 20 eguentan: prestazioa kalkulatzeko erabili den oinarriaren % 65, eta 21. egunetik aurrera oinarri beraren % 95; hortaz, Enpresaren konturako osagarria lehenengo 15 baja-eguni dagokiona izango da, 16. egunetik 20. egunera bitarte % 5ekoa izango da, eta 21. egunetik aurrera, ordaindutako % 20koa izango da.
Lan istripu edo amatasunagatiko AEn: lehen baja-egunetik hasita: legezko prestazioa kalkulatzeko erabili den oinarriaren ehuneko 100; beraz, ordaindutakoaren % 25ari dagokion osagarria Enpresaren kargura izango da.
Enpresak Istripu Aseguru Osagarri Kolektiboko Poliza bat hitzartu beharko du, egunaren 24 orduetako estaldurarekin, Hitzarmen hau indarrean jartzen denetik Enpresan alta-egoeran dauden langile guztientzat, eta adierazitako dataren ondoren, istripua lanekoa edo lanetik kanpokoa izaten dutenentzat, bihotzekoa barne.
Aseguru horrek honako gertakari eta kapital hauek estaliko ditu:
Heriotza, erabateko ezintasun iraunkor eta ezintasun iraunkor osoko kasuetan, eskuduntzadun erakundeak edo lan-jurisdikzioak onetsitakoa bada: 48.000 euro.
baliaezintasun iraunkor partzialagatik, aurreko paragrafoan deskribatutako ezintasunak osatzen ez dituzten anatomia- edo funtzio-galerekin, Polizan ezarritako baremoen eta ehunekoen araberako kalte-ordaina emango da, 48.000 euro-ko zenbateko aseguratuaren gainean.
Aseguru horri dagokion prima Enpresak ordainduko du; nolanahi ere, primaren erdia langileek ordainduko dute; hortaz, langile bakoitzari dagokion urteko guztizko hamabirena kenduko du Enpresak langile bakoitzaren hileko nominatik.
Kasuan kasuko gertaeraren eguna, aseguratutako kapitala eta aseguru-etxea zehazteko, istripuren bat gertatuz gero lanekoa izan edo ez, bihotzekoa barne dela, kontuan hartuko den eguna istripu hori gertatu zen eguna izango da; ondorioz, eskatuko den kalte-ordaina egun horretan indarrean dagoena izango da eta une horretan poliza itunduta duen aseguru-etxearen kontura izango da, legeak ezar dezan subsidiaritatearen kalterik gabe.
Lizentziaren arrazoia gertatu, eta hurrengo lanegun jarraituak erreferentziatzat hartuz kalkulatuko da lizentzien iraupena. Hala eta guztiz ere, laneko lanaldia hasi bada, zenbaketa hori hurrengo lanegunean hasiko da.
Dena dela, langilearen ezkontzagatiko lizentziarako, egun naturalak hartuko dira kontuan. Interesatuak eskatuz gero, egun horiek ezkontzaren eguna baino lehenagotik kontatu ahal izango dira.
Salbuespen moduan, f), g) eta h) paragrafoetan jasotako lizentzietarako, egoera hori sortu den egunetik hasita 7 egun naturaleko tartea edukiko du langileak lizentzia hori erabiltzeko.
Lizentziak hartzeko, langileek aurretiaz eskatu beharko dizkiote kasuan kasuko arduradunari. Lizentzia hartzeko alegatutako gorabeherak egon badaudela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskatutako baldintzak bete ezean, edo alegatutako arrazoia gezurra bada edo langileak arrazoiaren funtsa aldatu badu, diziplina-erantzukizuna edukiko du.
Norbere gauzetarako eskatutako lizentziak emateko, kasuan kasuko arduradunari nahikoa denboraz jakinarazi beharko zaio.
Lizentziak baldintza horiek bete gabe eskatuz gero, lizentzia hartzeko eskubidea galdu egingo da. Nolanahi ere, egoera bakoitzaren alde humanoa hartuko da kontuan, eta konpentsaziozko erabakiak hartuko dira. Lizentziak ezin izango dira dirutan konpentsatu inoiz.
Honako lizentzia ordaindu hauek ezarri dira:
Langilearen ezkontza: egutegiko 18 egun.
Gurasoak, seme-alabak eta anai-arrebak ezkontzeagatik: Lanegun 1 eta, 3 egunetaraino luza daitekeena, distantzia 150 km-tik gorakoa baldin bada eta, horietatik 2, soldatarik gabekoak izango direla. Ezkon-ahaideei ere aplikagarri izango zaie lizentzia hau.
Ezkontideak haurra izateagatik: 2 lanegun, 5 egunetaraino luza daitezkeenak; horietatik 3 azkenak, soldatarik gabekoak izango dira.
Ezkontidearen edo seme-alabaren baten heriotzagatik: 4 lanegun.
Aitaren, amaren edo anai-arrebaren baten heriotzagatik: 2 lanegun, 5 egunetaraino luza daitezkeenak, distantzia 150 km-tik gorakoa baldin bada. Ezkon-ahaideei ere aplikagarri izango zaie lizentzia hau.
Ezkontidearen edo semealabaren bat, gaixotasun larriren batengatik, osasun erakunderen batetan sartzeagatik: ordaindutako 3 lanegun, lanegun horiek 6 izan daitezke; hala ere, azken hiru egunak ez dira ordainduko.
Ezkontide edo semealabaren baten gaixotasun larriren batengatik, osasun erakunderen batetan sartu gabe: soldatadun 2 lanegun, 5 egunetaraino luza daitezkeenak eta azken 3 egunak soldatarik gabekoak izango direla.
Amaren, aitaren edo anai-arrebaren baten gaixotasun larria edo ebaketa kirurgikoagatik: soldatadun lanegun bi, 5 egunetaraino gehigarriak eta azken 3 egunak soldatarik gabekoak izango direla. Ezkon-ahaideei ere aplikagarri izango zaie hori.
Aitonaren, amonaren edo biloben heriotzagatik: lanegun 1. Lizentzia hori ezkontzazko ahaideei ere aplikatuko zaie.
Etxebizitzaz aldatzeagatik: lanegun 1.
Dokumentu publikoak izapidetzeko beharrezko den denbora, horien izapidetzea langileak berak egin behar badu eta lanorduez kanpo egiterik ez badago.
Eta adibide gisa, halako betebehartzat jotzen dira NAN berritzea eta ateratzea; halaber, gidatzeko baimena, pasaportea, erakunde ofizialen erregistroak eta ziurtagiriak, epaitegien zitazioak etb.
Seme-alaben bataio edo lehenengo jaunartze kasuetan, atseden egun bat egun horretan jarriko da.
Edoskitzeagatiko baimena: Langileen Estatutuaren 37. artikuluko laugarren paragrafoan eta gainontzeko legeriak ezarritakoaz gain, langileak bere borondatez ordeztu dezake eskubide hori, 14 laneguneko baimenaz ordeztu ere, eta egun horiek amatasun-baimenari batuko litzaizkioke.
, g) eta h) idatz-zatietan aipatzen diren ahaideen gaixotasun larri egiaztatuaren eta segidakoaren kasuetan, langileak beste baimen bat eskatu ahal izango du, iraupen berekoa, lehenengo baimena amaitu eta segidako 30 egun igaro ondoren, baina bigarren lizentzia honetan ez da aplikatuko ohiko etxebizitzaren distantziagatiko luzapena.
Ezkonduta ez dauden bikoteak ere kontuan hartuko dira artikulu honetako a) idatz-zatian, betiere bizikidetza hori dagokion udalerriak emandako errolda-ziurtagiriaren eta bizikidetza-ziurtagiriaren bitartez egiaztatzen bada. Bizikidetza hasi eta ondorengo 40 egunetan bakarrik gauzatu ahal izango da a) idatz-zatiko lizentziarako eskubidea. Lizentzia hori ezin izango da berriz baliatu, ez bikotekide berarekin ondoren ezkondu delako, ez beste bikotekide batekiko bizikidetzagatik, ezta harekin ezkontzeagatik ere bikotekidearen heriotzaren eta bizikidetza berri baten edo ezkontzaren kasuan izan ezik aurreko lizentzia hartu zuenetik bost urte igaro arte.
Ezkondu gabe dauden eta bikotekidearekin bizi diren langileek ere eskatu ahal izango dituzte artikulu honetako lizentziak; hortaz, bikotekidearen egoera eta ezkontidearena parekotzat hartuko dira, betiere bizikidetza hori dagokion udalerriak emandako errolda-ziurtagiriaren eta bizikidetza-ziurtagiriaren bitartez egiaztatzen bada, eta bizikidetza egonkorra bada, hau da, ezkonduta dauden bikoteenaren parekoa bada.
Langileek gehienez hiru urteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute norberaren edo adoptatutako seme-alaba bakoitza zaintzeko, nahiz eta behin betiko harrerako moduan edo adopzio-aurreko egoeran hartu, umearen jaiotegunetik edo epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik zenbatzen hasita.
Gehienez ere bi urteko eszedentzialdirako eskubidea ere izango du familiarteko bat zaintzeko, betiere hura adina, istripua edo gaixotasuna direla-eta bere kabuz balia ezin badaiteke, eta ordainduriko jarduerarik ez badu, eta bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza-kidetasuna duena.
Idatz-zati honetan bilduriko eszedentzia langile guztien, gizon zein emakume, eskubide indibiduala da. Dena den, enpresako bi langilek edo gehiagok subjektu eragile bera dela-eta eskubide hori sortzen badute, baimen hori aldi berean baliatzeko aukera mugatu ahal izango du enpresak, enpresaren funtzionamenduari buruzko arrazoi justifikatuak tarteko.
Beste eszedentzia bat hartzeko bidea ematen duen arrazoi berria sortuz gero, eszedentzia berriarekin aurretik baliatzen ari zena amaituko da, baliatzen ari bazen.
Artikulu honetan ezarritakoaren arabera, langilea eszedentzia-egoeran dagoen aldia antzinatasunerako zenbatuko da, eta langileak lanbide-prestakuntza ikastarora joateko eskubidea izango du, bereziki berriro ere lanera itzuli behar duenean. Ikastaro horietara joatea enpresaburuak eskatuko dio langileari.
Lehenengo urtean, langileak lanpostua gordetzeko eskubidea izango du. Epe hori igaro ostean, talde profesional bereko edo kategoria baliokideko lanpostu bat gordeko zaio.
Donostiako eta Bilboko lanlekuetako gidariek eta leihatilazainek, 31 egun naturaleko oporrak edukitzeko eskubidea daukate. Gainontzeko langileek 27 laneguneko oporrak edukiko dituzte, lanerako larunbatak barne direla.
Oporrak urte naturalaren arabera baliatuko dira. Lanera urtean zehar sartzen diren langileek edukiko dituzten oporrak lan egin duten aldiaren arabera kalkulatuko dira.
Oporrak oinarrizko soldataren, antzinatasun-plusaren, hartzaile-plusaren eta pizgarrien arabera ordainduko dira, langileak plus horiek edukiz gero.
Enpresak, langile guztien oporraldia zehaztu baino lehen, talde bakoitzeko langileei eta lanleku bakoitzean, oporrak noiz hartuko dituzten proposatuko die, nahiko denboraz, langileen ordezkariei, oporraldi horiei buruz egokitzat jotzen dutena alega dezaten.
Langileak bere urteko oporraldia baliatzerakoan lehentasuneko edo diskriminaziozko traturik ez izateko, Enpresa Zuzendaritzak eta langileen Ordezkariek txandak ezarriko dituzte langileek beren oporrak aukera ditzaten Enpresa Zuzendaritzak proposatutako denboraldietan; hortaz, urteko oporrak aukeratzeko txandak txandakatu egingo dira lantoki bakoitzeko talde bakoitzeko langileen artean.
Ekainetik irailera bitartean hartu beharko dituzte euren oporrak langile guztiek. Aldi baterako kontratua duten langileek urteko edozein hilabetetan har ditzakete dagozkien oporrak.
Oporraldien egutegia urteko lehenengo hiruhilabetekoaren barruan egingo da. Langileak oporrak noiz hartu behar dituen lehenengo opor eguna baino hilabete bi lehenago jakin behar du.
Gidatzeko baimena berriztatzea.
Lanean jarduteko gidatzeko karneta beharrezko duten langileei «D» motako gidatzeko baimena berriztatzea ordainduko die Enpresak. Ordainketa horretan sartuko dira karnetaren tasa eta test psikoteknikoa.
Hala ere, hitzarmen honen arabera jubilazio partziala hartu duten eta behin-behineko kontratua duten langileei ez zaizkie tasa horiek ordainduko.
Gidatzeko baimena kentzea.
Enpresako gidariren bati, administrazioak nahiz epaileak hartutako erabaki irmo baten bidez, gidatzeko baimena aldi baterako kentzen bazaio, ez da, besterik gabe, lanharremana indargabetuko. Arau hauek erabili beharko dira:
Gidatzeko baimenaz gabetzearen iraupena edozein izanda ere, enpresak beheragoko edo goragoko maila duen lanpostu batetan jarri ahal izango du langile hori, lanpostu horri dagokion soldata eskuratuko duela.
Enpresak aurreikusten badu arestian esandakoa gauzatu ezin duela, aurretiaz poliza bat hitzartu beharko du. Poliza horrek bermatuko du langilearen hileko oinarrizko soldataren pareko diru-kopurua jasoko duela hilero, gidabaimena kentzen badiote. Enpresak eta langileak ordainduko dute primaren zenbatekoa, bakoitzak erdi bana.
Enpresak ez badu langileari dagokion kategoria baino beheragoko edo goragoko lanposturik, eta aipatutako poliza hitzartu ez badu, langileari dagokion hileko oinarrizko soldataren pareko hileko zenbatekoa ordaindu beharko du Enpresak, langilea gidabaimenik gabe dagoen bitartean.
Dena dela, gidabaimenik gabeko aurreneko 31 egunak arauzko oporegunez alda daitezke, eta adierazitako obligazioak, baimena kendu osteko 32. egunetik aurrera azalduko dira berriz ere.
Administrazioak edo epaileak hartutako ebazpen baten ondorioz gidabaimenik gabe gelditzen den gidariak, gidabaimena kendu diotela eta zenbat denborarako kendu dioten adierazi beharko dio Enpresako Zuzendaritzari, kontratua edozein arrazoirengatik (ABE, oporrak, ea.) etenda eduki arren.
Langileari gidabaimena kentzen dioten egunaren berri idazki bidez ez jakinaraztearen ondorioz, langileak gidabaimenik gabe zerbitzuak betetzeagatik eragin lezakeen kalte eta galera orori erantzun beharko dio.
Gidariari berriz ere gidabaimena kentzen badiote, zergatia eta iraupena gorabehera, enpresatik bota egin dezakete eta lankontratua indargabetuta geldituko da.
Berrerortzetzat hartuko da gidabaimena kentzea eragiten duten delituak berriz egiten badira urte natural berean.
Langilea enpresan sartu aurretik eta kontratu mugagabea egin aurretik kendu badiote gidabaimena modu judizialean edo administratiboan langilea nahitaezko eszedentzia-egoeran egongo da gidabaimenik gabe dagoen bitartean. Egoera hori amaitutakoan, langileak lehendik zeukan kategoria eta baldintza ekonomiko berdinekin, antzinatasun-data izan ezik, itzuliko da enpresara. Antzinatasunaren zenbaketari ez zaio gehituko langilea nahitaezko eszedentzia-egoeran dagoen denbora.
«D», gidatzeko baimena, eskola-txartela eta gidatzailearen txartela (takografoa) berritzeko gastuak enpresak ordainduko ditu, betiere berritu behar diren horiek titular gisa izan behar badira.
Enpresa beren borondatez uzten duten langileek gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi beharko dute. Dimisioa idazki bidez jakinarazi beharko dute hura jasota gera dadin, Enpresak jaso izanaren agiria sinatu beharko du eta idazkia aurkeztutako data adieraziko du.
Langileak 64 urte betetzen dituenean erretiroa hartu nahi badu, eta eskubide pasiboen ehuneko ehun jaso nahi badu, eta Enpresak aurreikusten badu langile horren lanpostuari eutsiko diola, erretiroa hartu nahi duen langilearen ordez, Enpresak beste langile bat langabeziagatiko edozein prestazio ekonomiko jasotzeko eskubidea badu edo lehen enplegua eskatzen duen gazte bat hartu ahal izango du, betiere gai horri buruz kasu bakoitzean indarrean dagoen legezko araudiari jarraiki.
Langileak 65 urte betetzen dituenean, eta erretiro-pentsioaren % 100a jasotzeko behar diren urteak kotizatu baditu, erretiroa hartu beharko du; hortaz, arrazoi horren ondorioz, behin betiko baja izango da enpresan 65 urte betetzen dituen egun berean.
Gai honi dagokionez, artikulu honetan islatzen da 2008ko urtarrilaren 1ean indarrean dagoen arauaren abenduaren 4ko 40/2007 Legea, Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzkoa aplikazioa eta horiek erabiltzeko zein langile horiei aurretik aplikatu dizkion hobekuntza partzialak erretiratu partzialei aplikatzen jarraitzeko enpresak hartzen duen konpromisoa, betiere kasu zehatz bakoitzean aplikatu behar den goragoko mailako arauetan izan litezkeen aldakuntzak errespetatuz.
Indarreko Arautegiaren Laburpena:
Erretiro partziala, lanaldi partzialeko lan-kontratu batekin batera eta txanda-kontratu bati lotuta, eskatzen duen langileak, aurretik deskribatutakoaren arabera honakoak bete beharko ditu:
2008. urtean 60 urte bete izana, 2009. urtean 60 urte eta 2 hilabete bete izana, 2010. urtean 60 urte eta 4 hilabete bete izana, 2011. urtean 60 urte eta 6 hilabete bete izana, 2012. urtean 60 urte eta 8 hilabete bete izana, 2013. urtean 60 urte eta 10 hilabete bete izana eta 2014. urtean 61 urte bete izana.
enpresan 2 urteko antzinatasuna 2008. urtean, 3 urtekoa 2009. urtean, 4 urtekoa 2010. urtean, 5 urtekoa 2011. urtean, eta 6 urtekoa 2012. urtean.
Gizarte Segurantzan gutxienez honako kotizazio-epeak bete izana: 18 urte 2008. urtean, 21 urte 2009. urtean, 24 urte 2010. urtea, 27 urte 2011. urtean, eta 30 urte 2012. urtetik aurrera.
Lanaldiaren gehienezko murrizketaren muga, erretiro partzialaren gehienezko ehunekoaren berdina, % 85ekoa izango da 2008. urtean, % 82koa 2009. urtean, % 80koa 2010. urtean, % 78koa 2011. urtean eta % 75ekoa 2012. urtetik aurrera.
Atal honetan ezarritakoa gora-behera, gertaera eragilearen unean enpresan 6 urteko antzinatasuna eta gizarte-segurantzan 30 urteko kotizazioa egiaztatzen bada, 2012ko abenduaren 31ra arte erretiro partziala hartu ahal izango da 60 urtetik aurrera, lanaldiaren % 85eko murrizketarekin, ordezko langilea lanaldi osoz eta mugagabeko kontratuarekin kontratatzeko baldintzarekin.
Enpresan Indarrean dagoen Arautegia aplikatzea:
60 urtera iristean edo urte gehiagora, ezarritako legezko kasuen arabera, enpresako langile guztiek aukera izango dute haien borondatez erretiro partziala hartzeko, lanaldi partzialeko kontratu batekin batera eta txanda-kontratu bati lotuta, indarreko arautegiaren arabera. Horretarako, langileak erretiro partziala hartzeko asmoa jakinarazi beharko dio Enpresako Zuzendaritzari, ezarritako adina bete baino bi hilabete lehenagotik adin hori bete eta 12 hilabetera arteko epearen barruan. Enpresa ez da behartuta egongo 12 hilabete horiek igaro ondoren helburu horrekin aurkezten diren eskabideak onartzera.
Langilea baimendutako gehienezko erretiro partzialari atxikiko zaio eta gainerako lanaldirako denbora partzialeko kontratu bat sinatuko du Enpresarekin. Aldi berean, enpresak lanaldi osoko txanda-kontratua sinatuko du, ordezkatutako langileari 65 urte betetzeko falta zaion denbora adinako iraupenarekin. Hala eta guztiz ere, Enpresak konpromisoa hartu du aldi baterako txanda-kontratu hori txanda-kontratu mugagabe bihurtzeko, langilea kontratatu zenetik bi hilabete igaro ondoren. Ordezko langileari bere lanbide-kategoriarako Enpresan ezarrita dauden lan-baldintzak aplikatuko zaizkio.
Erretiro partziala hartuko duen langilearen eta Enpresa Zuzendaritzaren artean itunduko da gertakari horiek jazoko diren data. Erretiro partziala eta, horren ondorioz, enpresarekiko lan-lotura langileak 65 urte betetzen dituenean amaituko da edozein kasutan.
Erretiro partziala hartu duen langileari Gizarte Segurantzak ordainduko dio langile horren zirkunstantzia pertsonalei aplikatu ahal zaion indarreko araudiaren arabera dagokion pentsioa. Lanaldiaren gainerako denborarako lanaldi partzialeko kontratu berrian jasotzen diren soldata-lansariak ordainduko ditu Enpresak.
Enpresak konpromisoa hartzen du erretiro partziala hartu duen langileari 6. paragrafoan zehazten diren ordainsari gordinen ehunekoak bermatzeko. Horretarako, kasu bakoitzean, ordainsari-osagarri bat ezarriko du. Horren zenbatekoa horrela kalkulatuko da: batetik, erretiro-pentsio gordinari lanaldi partzialeko kontratuaren ordainsari gordina gehituko zaio eta, bestetik, lanaldi osoko lanaren urteko ordainsariari aipatutako eskalan jasotako ehunekoak aplikatuko zaizkio; emaitza bien artean alderik badago, alde hori izango da osagarriaren zenbatekoa.
Ordainsari-osagarri hori 12 hiletan ordainduko da une bakoitzean, lanaldi osoko urteko ordainsari gordin teorikoak hartuko dira erreferentziatzat, horiei langileak joan-etorriengatik, garbiketa-plusagatik, dietengatik edo beste edozein aparteko kontzepturengatik jasotzen zituen ordainsariak kenduta.
Aurreko puntuan bermatzen den soldataren ehunekoa % 95ekoa izango da, norentzat eta erretiro partziala hartzeko momentuan Gizarte Segurantzan 30 urtez edo gehiagoz kotizatu duten langileentzat. Ehuneko hori puntu batez murriztuko da langileak erretiro partziala eskatu behar duenean kotizatu dituen sei hilabete gutxiago bakoitzeko, betiere honako eskala honen arabera:
95ekoa 30 urtean edo gehiagotan kotizatu badu.
94koa 29 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
93koa 29 urtean kotizatu badu.
92koa 28 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
91ekoa 28 urtean kotizatu badu.
90ekoa 27 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
89koa 27 urtean kotizatu badu.
88koa 26 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
87koa 26 urtean kotizatu badu.
86koa 25 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
85ekoa 25 urtean kotizatu badu.
84koa 24 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
83koa 24 urtean kotizatu badu.
82koa 23 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
81ekoa 23 urtean kotizatu badu.
80koa 22 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
79koa 22 urtean kotizatu badu.
78koa 21 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
77koa 21 urtean kotizatu badu.
76koa 20 urtean eta sei hilabetean kotizatu badu.
75ekoa 20 urtean kotizatu badu.
Bai indarreko arautegia bai enpresan egiten den aplikazioa kasu zehatz bakoitzean aplikatzeko, erretiro partziala aldi baterako lan-kontratu batekin batera eta txanda-kontratu bati lotuta deskribatutako baldintzen arabera eskatzen duen langileak erretiro partziala eskatzen unean gizarte-segurantza dituen kotizaziourtean egiaztatu beharko ditu enpresan, gizarte-segurantzak haren lan-bizitzari buruz emandako ziurtagiria aurkeztuta.
Enpresan alta egoeran dagoen langile bat hiltzen bada, ezkontide alargunak edo, bestela, horretan agintea duen organoak alarguntza-pentsioa aitortzen dion pertsonak, 3.643,42 euroko kalte-ordaina eskuratuko du heriotzagatik.
Enpresako langileentzat eta horien senideentzat.
Enpresako zuzendaritzak emandako arauen barruan enpresaren zerbitzuez doan baliatu nahi duen langileak, bere ezkontideak, semealabek eta bere kontura bizi diren senideek enpresaren identitate-txartela eduki beharko dute enpresak horretarako ahalmena ematen dien adierazgarri.
Langilearen edo bere ezkontidearen Gizarte Segurantzako kartilan onuradun legez sartuta dauden seme-alabak eta familiartekoak joko dira «bere kontura» bizi diren pertsonatzat; langileek euren familiaren egoeraz PFEZen urtero egiten duten aitorpena ere kontuan hartuko da.
Langileen alargun eta umezurtzentzat.
Enpresan lanean ari zirela hil ziren langileen alargunek ere baliatu ahal izango dituzte dohainik Enpresako zerbitzuak, betiere alarguntasun-egoerak irauten duen bitartean. Eskubide hori, Enpresako langileen gainerako ahaideek baliatzen duten baldintza berekin baliatuko dute.
Enpresan altan zeuden garaian hil zirenen seme-alabek, halaber, doan erabil ditzakete enpresaren zerbitzuak. Erabiltzeko eskubide horrek 25 urte bete arte iraungo du.
Enpresako pentsionistentzat.
Erretiratuek edo erabateko edo guztizko baliaezintasun iraunkorra dutenek eta horien ezkontideek enpresak dituen zerbitzuez baliatzeko txartela eduki dezakete, eskatzen badute, arau honen arabera: inolako mugarik gabe «hiriko» edo inguruetako zerbitzuetan, eta «lineakoak» edo ibilbide luzekoak deitutakoetan joan-etorriko bidaia bi hilabeteko.
Enpresako Zuzendaritzak langile berriren bat kontratatzeko asmoa duenean, langile horrekin bete nahi duen lanpostuaren berri emango du iragarpen-oholean, zertarako eta enpresan dauden langileei lanpostu horien berri emateko.
Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, enpresak konpromisoa hartu du Aldi Baterako Laneko Enpresetako langileak ez kontratatzeko.
Hitzarmena izenpetu ondoren egiten diren lan-kontratu berrietan, lanlekua finkotzat joko da. Kontratu horietan ez da egongo inongo klausularik lanleku finkotik kilometro jakin batzuen erradiora lanlekua hedatzeari buruz.
Salbuespen gisa eta 2009. urterako soilik, enpresak konpromiso hartzen du, zertarako-eta behin-behineko langileak finko bihurtzeko; betiere, langile horiek enpresak urte 1etik gorako antzinatasuna badute eta daudeneko lantokian hileko egun guztietarako behar badira. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin negoziazio-itunak formalizatutakoan beteko da goian esandakoa.
Guztiarekin ere, kontratu mugagabeen bitartez beteko dira esleipen bidez baimendutako zerbitzuei aurre egiteko lanpostuak. Hala ere, opor, baja, istripu, baimen eta abarrei aurre egiteko, beharrezko izango dira zenbait behin-behineko langile. Enpresako Zuzendaritzak, dagozkin ahalez baliaturik, bakarrik eta esklusiboki kudeatuko du lan-poltsa.
Ikaskuntza-aldiaren hasieran, gainontzeko langileen eskubide eta baldintzak dituztela, kontratatuko ditu enpresak langile berriak, eta, ildo horretan, kategoria horretarako (formatzen aro diren gidariak) oinarrizko soldata bat finkatuko da, zeina bat etorriko baira gidarien oinarriko soldatarekin, baina, betiere, jasotzeari eta entregatzeari dagozkien zenbatekoak kenduko dira, izan ere, funtzio horiek ez baitituzte betetzen. Jasotzeari doakion plusa kobratzeko eskubiderik ere ez dute izango, ez eta diruaren gorabeherena eta garbiketa-plusarena ere; izan ere, aipagai dugun aldian ez baitute halako funtziorik egiten. Gidariak formatzeko kontratuaren iraupena ez da izango 10 egunetik gorakoa.
Enpresa Zuzendaritzak ahalik eta gehien sustatu nahi du prestakuntza; horregatik, zuzendaritza prest dago nahi duten langileei aukera emateko beren prestakuntza pertsonala eta profesionala osatu edo garatzearren.
Ildo horretatik, mekanikariek eta auto-garbitzaileek autobusak gidatzeko gidabaimena lortzea bultzatuko da. Era berean, honako hauek gauzatzeko aukera emango da: Eskola Graduatu Ziurtagiria lortzeko, hizkuntzak ikasteko, mekanikari buruzko eta normalean erabiltzen diren programa informatikoei buruzko jakintzaren gainean birziklatzeko aukera, baita bide-zirkulazioari eta garraioari buruzko legediari buruzko jakintzen gainean, eta langilearentzat interesgarriak diren beste mota bateko ikasketetan birziklatzeko aukera ere.
Ildo horretatik Prestakuntzarako Batzorde Mistoa osatuko da. Zuzendaritzako ordezkariek eta langileen hiru ordezkarik parte hartuko dute. Prestakuntzaren alorrean dauden premiak aztertuko dituzte eta batzuentzat zein besteentzat interesgarriak diren ikastaroak zehaztu.
Horretaz gain, batzorde horrek erabakiko du ikastaro horietan parte hartzeko lizentzien eta langileentzako bestelako konpentsazioen inguruan.
Prestakuntza egitasmoak, gertatu, izapidetu eta interpretatzeari dagokienez, Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioan ezarritako termino eta baldintzei egokituko dira.
Arau orokorrak:
Gai horri dagokionez, Askatasun Sindikalaren Lege Organikoan ezarritakoa beteko da, baita Langileen Estatutuaren 61. artikulutik 81. artikulura bitarte xedatutakoa ere, bai ordezkaritza kolektiborako eskubideei dagokienez, bai langileek bilerak egiteko duten eskubideei dagokienez.
Segurtasun eta Higienerako Batzordea eta prebentziorako ordezkariak:
Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legea aplikatuz, Gipuzkoako Enpresa Batzordeak eta Bizkaiko eta Gasteizko langileen ordezkariek, euren artean, lau kide izendatuko dituzte, prebentziorako ordezkari izan daitezen. Enpresako Segurtasun eta Osasun Batzordea prebentziorako lau ordezkariek eta, Enpresako Zuzendaritza ordezkatuz, beste lau kidek osatuko dute.
Ordezkapen orduei eta dietei buruzko kasu bereziak:
Gipuzkoako Batzordeko kideek eta Bizkaiko eta Gasteizko langileen ordezkariek batzarra duten egunen batean, egutegiaren arabera kide horietakoren bati atseden-egunez baliatzea suertatuz gero, egun hori konpentsatu egingo zaio, langileak aukera izango duela hil horretan bertan beste egun bat hartzeko, ahal izanez gero, edo hurrengo hileko egutegian atseden egun bat gehiago hartzeko, edota konpentsazio hori dirutan jasotzeko, hartu gabeko atsedenaren ordainez.
Gipuzkoako Enpresa Batzordeak, Bizkaiko eta Gasteizko langileen ordezkariek, Bitariko Batzordeak eta Segurtasun eta Higiene Batzordeak batzarrak egin beharragatik edo, ordezkaritza sindikala dela kausa, beste eratako bileraren bat egin beharragatik bazkaria kanpoan egiten dutenean, enpresak ordainduko du bazkari horren kostua, egin diren gastuak justifikatu ondoren. Kostu horren muga hitzarmen honetako 28. artikuluan bazkaritarako finkatzen den kuotaren balioa izango da.
Halaber, ordu sindikalen kredituaz baliatuz, Gipuzkoako Enpresako Batzordeko kideek eta Bizkaiko eta Gasteizko langileen ordezkariek batzarra egin behar badute, eskubidea izango dute egun horretarako izendatuta zeukaten lana burutzeagatik emango zitzaien guztia eskuratzeko. Dietengatik ez da bikoiztasunik izango, aurreko paragrafoan esan denari dagokionez.
Atal sindikalak:
Enpresaren afiliazioaren gutxienez % 35a duten atal sindikalak onartuko dira. Eratutako atal sindikalek, adierazitako afiliazio-baldintza betetzen dutenek, eskubidea izango dute delegatu sindikal bat izateko. Delegatu hori bere Sindikatuko Federazioak izendatuko du. Adierazitako izendapena idazki bidez jakinaraziko zaio Enpresa Zuzendaritzari.
Horrela izendatutako delegatu sindikalek Enpresa Batzordeko kideen eskumen eta berme berak izango dituzte. Nolanahi ere, dagozkien eginkizun sindikalak egiteko hileko ordu-kreditu ordaindua, 80 ordukoa izango da.
Sindikatu bakoitzak, egiteko sindikal espezifikoak ondo bete ahal izateko, sindikatuko hautagai-zerrendan aukeratuak izan diren Gipuzkoako Enpresako Batzordeko kideei edo Bizkaia eta Gasteizko Langileen Ordezkariei dagozkien lanorduak, ordezkari sindikalari eman ahal izango dizkiote lanaldi osoa bete arte.
Organo negoziatzaile bakarra:
Enpresaren barruan Gipuzkoako Enpresa Batzordea eta Bizkaiko eta Gasteizko langileen ordezkariak edo atal sindikalak izango dira organo negoziatzaile bakarrak, langileek gehiengoz horrela erabakitzen badute, baina ezinezkoa izango da aldi berean organo negoziatzaileek bikoiztuta egotea. Aholkulari sindikalen esku-hartzeari dagokionez, edozein izanik ere haien lanbidea, haien presentzia onartu egingo da Enpresako Hitzarmen Kolektiboetako negoziazioetan.
Zehapenak jakinaraztea:
Enpresak langilearentzako diziplinaalorreko neurriren bat hartzearekin batera, Gipuzkoako Enpresako Batzordeari edo Bizkaiko eta Gasteizko langileen ordezkariei emango die horren berri, kasuan kasu, bai eta langilea partaide deneko atal sindikalari ere; gertatutakoa eta jarritako zigorra adieraziko da jakinarazpen horretan.
Kuota sindikala kobratzea:
Kuota sindikalak nominan kobratzeko, langileak idazki bidezko eskaera egin beharko dio Enpresari.
Hitzarmen honetako artikuluetan agindutakoa aplikatzerakoan eta ulertzerakoan, hitzarmen honi loturik dauden alderdien artean sor daitezkeen zalantzak eta eztabaidak, horretarako sortuko den Batzorde Parekidearen iritzipean jarriko dira eta batzorde horrek hartuko du ebazpena, zeina derrigorrez betebeharrekoa izango den. Batzordeko kide, hauek izango dira: langileen aldetik, lau bokal, Gipuzkoako Enpresa Batzordeko kide edo Bizkaiko edo Gasteizko langileen ordezkari izango direla, eta Enpresako Zuzendaritza ordezkatuz, lau ordezkari.
Alde batak eta besteak PRECO II-ren bitartekaritza onartzen dute hitzarmen honen eremuan sor daitezen gatazka kolektiboak bideratzeko.
Hitzarmen honetan ezarri ez den orori dagokionez, indarreko legedian ezarritakoa aplikatuko da.
Lanbide-kategoriak eta horien eginkizunak definitzeari buruzko gaiei dagokienez, baita hutsegiteen eta zigorren zerrendari dagokionez ere, eta adierazitako kategoria, eginkizunak eta zigorrak nahitaez bilduko dituen eta Hitzarmen balioa duen Barne Arautegia ezartzen ez badute bi alderdiek, 2000ko azaroaren 24ko Arbitraje Epaia aplikatuko da. Epai hori 2001-02-24ko BOEn argitaratu zen, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileak eman zuen, eman ere, indargabetutako Errepideko Garraio Enpresetarako Lan Ordenantza indargabetua ordezteko negoziazio-prozesuaren ondoriozko gatazkan.
Lehenengoa. Hitzarmen hau indarrean den aldian, enpresak hitza ematen du Langileen Estatutuko 40., 51. eta 52.c artikuluetan arrazoi objektiboengatik leku-aldatze, kanporatze kolektibo eta kontratua indargabetzeari buruz jarritakoa ez erabiltzeko, alderdiek bestelakorik erabakitzen dutenean salbu.
Enpresak artikulu horiek aplikatzeko benetako arrazoiak daudela ikusten badu, langileen legezko ordezkariei jakinaraziko die, akordio bat lortzeko, eta kontsultak egiteko 21 egun emango ditu, jakinarazpenaren egunetik hasita. Aldi horretan akordiorik lortzen ez bada, Preco II-an ezarritako prozeduren pean jarriko da erabakia, eta horrela ebatziko da artikulu horiek aplikatzea bidezkoa den edo ez, bai eta artikuluok aplikatzeko baldintzak ere. Erabakia loteslea izango da.
Bigarrena. Administrazioarekiko kontratua ebatzi edo amaitu eta zerbitzu publikoa kudeatzeko Lehiaketa Publiko bidez hitzartutako zerbitzuen esleipena galduz gero, enpresa esleipendun berriak Transportes Pesa SA enpresako langileen mugagabeko lan-kontratuez eta haren indarreko hitzarmen kolektiboaz subrogatu beharko du, betiere enpresan mugagabeko hitzarmenak dituzten langileek izan dituzten eskubideak eta betebeharrak errespetatuz.
Hirugarrena. Konbenio honen ondorio ekonomikoak zuzenean aplikatu beharko dira, sinatu eta hurrengo hileko nominatik hara.
2009ko urtarrilaren 1etik langileek jasotako dirukopuruen eta hitzarmen honen ondorioz, aplikatzen denetik hasita, dagozkien diru-kopuruen arteko aldeak, albait arinen ordainduko dira.
Europako Arautegiean eta Gidatzeko eta atsedena hartzeko denborei buruzko 902/2007 Errege Dekretuan xedatutako betetzen ez duten artikuluak aldatzea erabaki dute bi prteek.
2008ko KPI + 2,00 = 3,90% Beste kategoriak:
2008ko KPI + 1,50 = 3,40% Gidariak
Kategoria Hileko oinarrizko soldata Urteko oinarrizko soldata Antzinatasun oinarrizkoa Aparteko orduaren balioa Disponibilitate-orduaren balioa
Bulegoak
Bulegoburua 1.307,92 19.618,80 1.006,20 10,00
Ofiziala (1. maila) 1.290,85 19.362,75 977,56 10,00
Ofiziala (2. maila) 1.268,31 19.024,65 960,50 11,48 10,00
Administrari laguntzailea 1.208,71 18.130,65 915,36 11,48 10,00
Tailerrak.
Tailerreko burua (Talde burua) 1.426,86 21.402,90 1.188,08 10,00
mailako ofiziala 1.290,85 19.362,75 977,56 13,11 10,00
Ofiziala (2. maila) 1.268,31 19.024,65 960,50 13,11 10,00
Ofiziala (3. maila) 1.234,95 18.524,25 935,27 11,48 10,00
Koipeztatzailea/auto garbitzailea 1.208,71 18.130,65 915,36 11,48 10,00
Peoi espezializatua 1.208,71 18.130,65 915,36 11,48 10,00
Peoia 1.086,13 16.291,95 822,79 11,48 10,00
Ustiapena.
mailako trafiko-burua 1.585,37 23.780,55 1.280,62 10,00
mailako trafiko-burua 1.506,07 22.591,05 1.177,73 10,00
mailako trafiko-burua 1.432,86 21.492,90 1.080,55 10,00
Kontrolatzailea 1.432,86 21.492,90 1.080,55 10,00
Ikuskatzailea 1.307,92 19.618,80 1.006,20 11,48 10,00
Gidaria - Hartzailea 1.482,00 22.230,00 926,13 12,00 10,00
Formazioan den gidaria 1.213,05
Faktorea 1.208,71 18.130,65 915,36 11,48 10,00
Txartel-saltzailea 1.268,31 19.024,65 915,36 11,48 10,00
Morroi espezializatua 1.208,71 18.130,65 915,36 11,48 10,00
Morroia 1.086,13 16.291,95 822,79 11,48 10,00
Antigua Bergaresa
Bulegoburua 1.569,48 23.542,20 1.230,93 10,00
mailako ofizial administraria 1.356,23 20.343,45 10,00
Kategoria guztiak
- 20. artikulua. Hileko pizgarriak (bider 12). 2008-12-31n langile bakoitzak jasotzen duen pizgarria gehitu egingo da, % 3,40an gidari-hartzaileentzako, eta gainontzeko kategorientzako % 3,90ean
-14. artikulua: gozatu gabeko atsedena. Lanegunen zein jaiegunean. 99,34
- 30. artikulua: autobusa garbitzea.
-Garbiketa erdia (eta leihatila) 4,16
Garbiketa osoa 8,29
artikulua: Moneta kalte-ordaina (lan egindako eguneko)
Faktoreak/gidariak 1,09
Leihatilazainak
Jasotako dirua bankura eramateagatik 2,09
artikulutik 35.era: dietak
Gosaltzeko aldia (orduka) 10,02
Bazkaria 12,59
Bazkaltzeko denbora ez edukitzea (orduko) 6,31
Afaria 12,59
Afaltzeko denbora ez edukitzea (orduko) 12,59
Gua igarotzekoagatik 14,42
Egun osoko dieta 39,58
artikulua: deskantsua, dieta txikiagoa (orduko)
mailako ofiziala eta administrari laguntzailea
Tailerrak.
Ikuskatzailea
Faktoreak, leihatilazainak, sehi espezializatua eta sehia
28. eta 29. artikuluak: kilometroak
Norbere autoan egindako joan-etorria 0,32
Lanlekuz aldatu eta bertara joateko norbere autoa erabiltzeagatik 0,26
47. artikulua: hildako langilearen alargunarentzako kalte-ordaina
643,42
Gidari-hartzaileentzako.
21. artikulua: hartzailearen hileroko plusa (bider 12)
310,20
artikulua: lagungarriak (eguneko) 4,04
artikulua: fardelak (eguneko)
6,44
artikulua: distantzia plusa
6,00
26. artikulua: gaueko zerbitzuak
114,64
27. artikulua: joan-etorri bereziak
52,05 2,47
artikulua: deskantsu gutxiagotatiko dieta (orduko)
7,34
36. artikulua: diru gorabeherak
1,09


