- EBAZPENA, 2009ko urriaren 5ekoa, Eustateko zuzendari nagusiarena, Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 5ekoa, Eustateko zuzendari nagusiarena, Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskal Estatistika -Erakundea; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 5614
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/05
- Argitaratze-data: 2009/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikitako erakunde honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostuan aritzeko, eranskinean adierazten diren eskakizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek egin dezakete eskaria.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística-Eustateko Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.
Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, datu hauek jasoko dituen curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute:
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarriak izan daitezkeen bestelako merezimenduak.
Lehiatzaileek, aurrekoez gain, lanpostua betetzeko beharrezkoak diren eskakizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, nahi beste argitalpen, txosten edo bidezko iritzitako edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.
Laugarrena. Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística-Eustateko zuzendari nagusiaren agindu batez ebatziko da deialdi hau, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da deialdia ebazteko epea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Eustateko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 5a.
Eustateko zuzendari nagusia,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.
Deialdiko lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 113. dotazio-zenbakia).
Lekua: Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística-Eustat.
Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikitako erakundea.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C1 edo D1.
Destino-osagarria: 18.
Berariazko osagarria: VI-A (8.668,12 euro).
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
C1 edo D1 kidegoan egotea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien kidegoko edo Administrari Laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean zerbitzuak eskaintzen, suspentsio egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.
Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


