Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 7koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0010 erreferentziako proiektuan jardun behar zuen José Gabriel Martínez Borras lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Fondoaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako na - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 7koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0010 erreferentziako proiektuan jardun behar zuen José Gabriel Martínez Borras lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Fondoaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako na

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5723
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/07
  • Argitaratze-data: 2010/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko martxoaren 12ko Aginduan xedatutakoarekin bat, Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak deitu ziren. Laguntza horiek lankide boluntarioei 2008ko ekitaldian bekak emateko dira, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programetan parte har dezaten, hain zuzen ere. Aipatutako aginduan ezarritakoarekin bat, 15.950,19 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari, José Gabriel Martínez Borras lankide boluntarioaren gastuak ordaintzeko, zeinak Venezuelan bete behar baitzuen bere zeregina. 2008ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eta jarduna beste leku batean burutzeko eskabidea aintzat hartu da eta, ondorioz, diru-laguntza 15.442,39 eurokoa da egun eta burutzeko lekua berriz, Costa Rica.

Bekadunak, hala ere, 2009ko urriaren 2an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko arrazoiak pertsonalak dira.

Orain arte 9.570,19 euro ordaindu dira; horietatik 442,39 euro Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitatearen trebakuntza- eta administrazio-gastuei dagozkie, eta 9.127,80 euro, berriz, lankidearen gastuak ordaintzeko diru-laguntzari. Lankideak 204 egunez baliatu duenez laguntza hori, 8.383,56 euroko diru-laguntza dagokio, eta, ondorioz, 744,24 euro itzuli behar ditu, eta ez da bigarren ordainketarik egingo.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak PNUD-Costa Rica-ren deszentralizazio-programari laguntzeko proiektua aurkeztu zuen, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdiaren karietara. Diru-laguntzok, 2008an, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Fondoaren kontura. Bada, deialdi horren baitan bekari zati batean uko egiteko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako eskabidea onartu egiten da. Ondorioz, 744,24 euro itzuli behar ditu, eta ez da bigarren ordainketarik egingo.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 7a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik