Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 8koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda zabaldu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 8koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda zabaldu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 6010
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/08
  • Argitaratze-data: 2009/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, Artxandako tunela eraikitzeko proiektua onartu zen.

Erasandako lurrak eskuratu eta, oro har, ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz, desjabetzeen eranskinean.

2009ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, eta 2009ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez jendaurrean izan ondoren, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitu zitzaien, 2009ko irailaren 17 eta 18rako.

Nahitaezko desjabetzearen prozeduraren barruan ondasunak okupatzeko faseak bete ondoren, proiektua burutzeko ardura duen zerbitzuak txostena egin zuen, proiektua bere horretan burutzekotan, arrazoi teknikoak zirela medio, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda handitu beharra zegoela esanez.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluak, eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasan­dako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharre­kotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie. Aldi baterako okupazioen kasuan, prozedura berari jarraituko zaio, baina Nahitaezko Desjabetzeen Legearen 111.2 artikuluan ezarritako berezitasunekin.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20, 21, 52, 111 eta 112. artikuluetan eta haren Erregelamenduan horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik,

Lehenengoa. Artxandako tunela eraikitzeko proiek­tuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda handitzea, eta lehenbailehen okupatu beharre­kotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondo­rioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Bilbao edo Sondikako udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezko bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1ean.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 8a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

ARTXANDAKO TUNELA ERAIKITZEKO PROIEKTUA / PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DEL TÚNEL DE ARTXANDA

BILBAOKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE BILBAO

Finka zk.

  1. º de finca Katastroko erref.

    Ref. Catastral Jabea eta helbidea

    Propietario y domicilio Eragin mota

    Tipo de afección Izaera

    Naturaleza Okupatu aurreko aktak

    Levantamiento de actas previas

    Okupazio iraunkorra

    Ocupación Permanente Aldi baterako okupazioa

    Ocupación Temporal Zortasuna

    Servidumbre

    Azaroa / Noviembre

    Poligonoa

    Polig. Etxesaila

    Manz. Lursaila

    Parc.

    Tokia

    Lugar Eguna

    Día Ordua

    Hora

    6 231 09 001 Construcciones Bilpro, S.A. 20,64 49,50 --- Orubea / Solar Bilboko udaletxea

    Ayto. Bilbao 20 09:00

    ARTXANDAKO TUNELA ERAIKITZEKO PROIEKTUA / PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DEL TÚNEL DE ARTXANDA

    SONDIKAKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE SONDIKA

    Finka zk.

  1. º de finca Katastroko erref.

    Ref. Catastral Jabea eta helbidea

    Propietario y domicilio Eragin mota

    Tipo de afección Izaera

    Naturaleza Okupatu aurreko aktak

    Levantamiento de actas previas

    Okupazio iraunkorra

    Ocupación Permanente Aldi baterako okupazioa

    Ocupación Temporal Zortasuna

    Servidumbre

    Azaroa / Noviembre

    Poligonoa

    Polig. Etxesaila

    Manz. Lursaila

    Parc.

    Tokia

    Lugar Eguna

    Día Ordua

    Hora

    36 002 s/n 220 b Pedro Lachaga Ladislao 50,05 --- --- Soroa/ Cultivo Sondikako udaletxea

    Ayto. Sondika 20 10:30

    38 002 s/n FR3 Ayuntamiento de Sondika 33,00 --- --- Kale publikoa

    Vial público Sondikako udaletxea

    Ayto. Sondika 20 12:30

    39 002 s/n 219 b Trade, S.A. 98,90 --- --- Espazio librea Espacio libre Sondikako udaletxea

    Ayto. Sondika 20 11:30

    40 016 02 004 Iberdrola, S.A. 372,15 --- --- Lurra / Terreno Sondikako udaletxea

    Ayto. Sondika 20 12:00

    41 028 02 002 Promociones Residenciales I - PAR, S.A. 34,40 --- --- Lurra / Terreno Sondikako udaletxea

    Ayto. Sondika 20 11:00

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.