- EBAZPENA, 2009ko urriaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 6299
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/09
- Argitaratze-data: 2009/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduak, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duenak, bere 1.2 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra milioi bat bederatziehun eta hogei mila (1.920.000) eurotan finkatu zuen.
Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:
Agindu honetan zehazten diren modalitateen zuzkiduren kopuruak igo daitezke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori.
2009ko uztailaren 17an, Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-laguntzari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko kolaborazioa bideratu zen. Izan ere, 55/2007 Legearen 36. artikuluaren arabera Gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeari begira autonomia-erkidegoetako erakunde eskudunei eskualdatzeko laguntza edo kredituak ezartzen ditu, beraien eskumenen arabera kudeatu ditzaten.
Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Aginduaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago, hitzarmenean sorburua duena.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak ematen duen Kulturako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 613.420 eurotan gehitzea. Gehikuntza hori jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetara bideratuko da oso-osorik, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 36. artikuluan ezartzen dena betetzeko.
Beraz, aipaturiko aginduaren 1.2 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua bi milioi bostehun eta hogeita hamahiru mila laurehun eta hogei (2.533.420) eurotan finkatzen da.
Bigarrena. Gehikuntza hori modalitateen artean era honetan banatuko da:
Proiektuen garapenerako modalitateak 60.000 euro gehiago izango ditu.
Produkzio modalitatearen barruan, zinemarako edo telebistarako diren fikziozko film luzeen azpimodalitateak 341.420 euro gehiago jasoko ditu, animaziozko film luzeek 100.000 euro gehiago jasoko dituzte, sortzezko dokumentalek 62.000 euro gehiago jasoko dituzte eta film laburrak 50.000 eurotan gehituko dira.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 9a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


