Euskadi.eus
  • 18/2009 EBAZPENA, urriaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bat argitaratzeko agintzen duena. Erabakiaren gaia: obra, hornidura eta zerbitzu kontratuetarako kar - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

18/2009 EBAZPENA, urriaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bat argitaratzeko agintzen duena. Erabakiaren gaia: obra, hornidura eta zerbitzu kontratuetarako karatula bateratuaren eta berariazko klausula administratiboen pleguen ereduak prozedura ireki, murriztu eta negoziatu bidez onartzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 6465
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/09
  • Argitaratze-data: 2009/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko urriaren 6ko bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki hau hartu du: obra, hornidura eta zerbitzu kontratuetarako karatula bateratuaren eta berariazko klausula administratiboen pleguen ereduak prozedura ireki, murriztu eta negoziatu bidez onartzea. Behar besteko publizitatea eman nahirik, honako hau

Obra, hornidura eta zerbitzu kontratuetarako karatula bateratuaren eta berariazko klausula administratiboen pleguen ereduak prozedura ireki, murriztu eta negoziatu bidez onartzeko erabakia.

Ekonomia eta Ogasun Sailak aurkeztutako txostena aztertu ondoren, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak aldeko txostena eman duelarik, eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak, aztertu ondoren, hau

Lehenengoa. Jarraian datozen berariazko administrazio-klausulen pleguen eredu hauek onartzea, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailetako, erakunde autonomoetako eta haiei atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoen administrazio-kontratazioetarako:

Obra, zerbitzu eta hornidura kontratuetarako karatula bateratuaren eredua (I. eranskina).

Obrak prozedura ireki, murriztu eta negoziatu bidez eta publizitatea baliaturik kontratatzeko berariazko administrazio-klausulen pleguaren eredua (II. eranskina).

Zerbitzuak prozedura ireki, murriztu eta negoziatu bidez eta publizitatea baliaturik kontratatzeko berariazko administrazio-klausulen pleguaren eredua (III. eranskina).

Hornidurak prozedura ireki, murriztu eta negoziatu bidez eta publizitatea baliaturik kontratatzeko berariazko administrazio-klausulen pleguaren eredua (IV. eranskina).

Obrak prozedura negoziatu bidez eta publizitaterik baliatu gabe kontratatzeko berariazko administrazio-klausulen pleguaren eredua (V. eranskina).

Zerbitzuak prozedura negoziatu bidez eta publizitaterik baliatu gabe kontratatzeko berariazko administrazio-klausulen pleguaren eredua (VI. eranskina).

Hornidurak prozedura negoziatu bidez eta publizitaterik baliatu gabe kontratatzeko berariazko administrazio-klausulen pleguaren eredua (VII. eranskina).

Bigarrena. Kontratazio organoek espediente bakoitzaren plegu zehatza egitean eredu hauek erabiliz gero, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7.4 artikuluan jasotako txosten juridikotik salbuetsita egongo da plegu hori, salbu eta pleguaren karatulako zenbait alderdi plegu zehatzean bertan zehaztu behar badira (ekainaren 5eko 136/1996 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratuetarako erregimenari buruzkoa).

Hirugarrena. Kontratazio organoek eredu hauek aldatu egin ahalko dituzte, betiere izapideak egiteko ardura izango duen kontratazio-mahaiko aholkulari juridikoak txostena egin badu eta kontratazio-mahaiak erabaki hori hartu badu. Eredu hauetan jasotako hizpaketen kontrakoak sartzea proposatuz gero, ezinbestekoa izango da Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordearen txostena.

Laugarrena. Eredu hauek onartu ondoren hasitako kontratazio espedienteetan erabili beharko dira.

Bosgarrena. Onartutako ereduak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

AKORDIOAREN ERANSKINAK / ANEXOS DEL ACUERDO

Anexo I. Modelo tipo de carátula unificada para los contratos de obras, servicios y suministros ().

Anexo II. Modelo tipo de pliego de cláusulas administrativas particulares para la contratación de obras por los procedimientos abiertos, restringido y negociado con publicidad.

Anexo III. Modelo tipo de pliego de cláusulas administrativas particulares para la contratación de servicios por los procedimientos abiertos, restringido y negociado con publicidad.

Anexo IV. Modelo tipo de pliego de cláusulas administrativas particulares para la contratación de suministros por los procedimientos abiertos, restringido y negociado con publicidad.

Anexo V. Modelo tipo de pliego de cláusulas administrativas particulares para la contratación de obras por el procedimiento negociado sin publicidad.

Anexo VI. Modelo tipo de pliego de cláusulas administrativas particulares para la contratación de servicios por el procedimiento negociado sin publicidad.

Anexo VII. Modelo tipo de pliego de cláusulas administrativas particulares para la contratación de suministros por el procedimiento negociado sin publicidad.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik