- EBAZPENA, 2009ko urriaren 9koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren esku uzteko Lehendakaritzaren menpe dauden administrazio zentroetan 2010erako energia elektrikoaren hornidura kontratatzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 9koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren esku uzteko Lehendakaritzaren menpe dauden administrazio zentroetan 2010erako energia elektrikoaren hornidura kontratatzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 1
- Hurrenkera-zk.: 3
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/09
- Argitaratze-data: 2010/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Ogasun; Herri Administrazioa
Testu legala
Energia Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean arautu egiten dira energia elektrikoz hornitzea helburu duten jarduerak, alegia, Europako Erkidegoko nazioen arteko sortze, garraiatze, banatze, merkaturatze eta elkartrukatze jarduerak, eta, halaber, sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa.
Aipatutako legeak eta legearen garapenerako arauek sistemaren eragileen arteko harremanak eta hornidura energetiko hori erosteko prozedurak arautzen dituzte, batez ere, prezioak eta lansariak liberalizatutako merkatuan.
Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarriko 2. puntuan eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 18.e artikuluan xedatutakoaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetarako erabilpen orokorreko arloak edo zerbitzuak kontratatzea, betiere Baliabide Orokorren Zuzendaritzari egotzi bazaizkio.
472/2009 Dekretuko 18.a artikuluak aipatu zuzendaritzaren esku uzten du erosketa zentralizatuko ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzeko proposamena.
Une honetan uste da zenbait eraikin energia elektrikoz hornitzeko kontratazioa espediente bakar batean egiteak zerbitzuen kudeaketa hobetu eta gastua arrazionalizatu egiten duela, hala nola, Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren menpeko kudeaketa zentralizatuko eraikinak, nola Justizia eta Administrazio Sailaren beste eraikinak, eta Jaurlaritzako beste sailei eta haren erakunde autonomoei atxikita dauden eraikinak.
136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatuko eraikinez bestekoetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da hedapen hori.
Lehen aipatutako eremuan energia elektrikoaren horniketa espediente bakar batean kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeko aurreikusitako da, honakoa hau xedatzen baitu:
Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.
472/2009 Dekretuaren 4.2.c artikuluak kontratazio alorrean Justizia eta Herri Administrazio sailburuari ematen dizkion eskumenak kontuan hartuta, honako hau
Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren esku uztea 2010erako Lehendakaritzako eraikinaren energia elektrikoaren (goi tentsioa) hornidura kontratatzeko eskumena.
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean jasotako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetza, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:
Kontratuaren prestakuntza (II. liburua).
Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Administrazioaren onurabideak, kontratuaren aldaketa, iraungitzea, lagatzea eta azpikontratazioa (IV. liburua, I. titulua, I. kapitulua) eta bereziki horniketa kontratuentzat (IV. liburua, II. titulua, IV. kapitulua).
Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Kontratazio organoari dagozkion bestelako eskumenak, bereziki emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira.
Eskuordetze hau izenpetzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 9a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


