Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 6476
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/14
  • Argitaratze-data: 2009/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kulturako sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Aginduak, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duenak, bere 1.4 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra berrehun eta laurogeita hamabost mila (295.000) eurotan finkatu zuen.

  2. Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:

    1. artikuluan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbateko kontuan harturik eta Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Aldaketa hori diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

  3. 2009ko uztailaren 17an Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Zinemagintzari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-funtsari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko lankidetza bideratu zen. Izan ere, 55/2007 Lege horren 36. artikuluak dioenez, industria zinematografikoan eta ikus-entzunezkoetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak sustatu eta babesteari begira, eta Espainiako pluraltasun kulturala eta ikus-entzunezkoen adierazpenari eta zabalkundeari dagokionez lurralde bakoitzeko hizkuntza berezkoen aukera-berdintasuna bultzatze aldera, laguntza edo kreditu berezien funts bat sortuko da, autonomia erkidegoetako organo eskudunetara eskualdatuko dena, beraiek haien eskumenen arabera kudea ditzaten.

  4. Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Aginduaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago, hitzarmenean sorburua duena.

    Ondorioz, hauxe,

Lehenengoa. Fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 90.000 euro gehitzea. Gehikuntza hori jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetara bideratuko da oso-osorik.

Beraz, aipaturiko Aginduaren 1.4 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua hirurehun eta laurogeita bost mila (385.000) eurotan finkatzen da.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAA-n argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.