- EBAZPENA, 2009ko urriaren 15ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan aukeratuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 15ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan aukeratuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5713
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/15
- Argitaratze-data: 2009/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.
Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2009ko urriaren 5eko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen hautaketa-prozesu hori gainditu duten izangai hautatuen behin-behineko zerrenda; era berean, hiru egun balioduneko epea eman zen, hutsik egonez gero, erreklamazioak jartzeko.
Deialdian ezarritako jarduerak egin eta hautaketa-
organoak aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak ebatzi ondoren, haien zerrendak argitara ematen dira Ebazpenaren bidez.
Beraz,
Lehenengoa. I. eranskinean argitaratzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan aukeratuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak.
Bigarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea hautatutzat jotako izangaiek dokumentuak aurkeztu ditzaten Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan. 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian azaltzen da zein agiri aurkeztu behar dituzten. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen agiriok aurkezteko epea.
Izangaiek galdu egingo dute karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea, baldin eta finkatutako epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, dokumentazioa aurkezten ez badute edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada ez dituztela betetzen agindu horren bigarren oinarrian jasotako baldintzak. Halakoetan, artean egindako jarduera guztiak deuseztatuta geratuko dira. Bestetik, erantzukizuna eskatu ahal izango zaie hasierako eskabidea faltsutzeagatik.
Hirugarrena. Lehenengo atalean adierazitako zerrendak ikusgai jartzea Hezkuntzako lurralde-
ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net eta http://www.irakasle.net.
Laugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, Ikuskarien kidegora sartzeko edo iristeko behar diren baldintzak betez gero. Izangai horiek esleituko zaizkien destinoetan egin beharko dituzte praktikak, eta destino horietara lotzen ez diren izangaien kasuetan, hautaketa-prozesuari uko egiten diotela ulertuko da.
Bosgarrena. Ebazpen horren aurka, gorako erre-
kurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 15a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.
Maila/Cuerpo: Ikuskarien Kidegoa / Cuerpo de Inspectores e Inspectoras
Txanda/Turno: Irekia/Libre
12358154R Carnicero Ahedo Pedro Antonio 2HE - PL2 09.2657
16243246W García Perea M.ª Victoria 2HE - PL2 08.7913
15934424R Fernández Gutiérrez José Antonio 2HE - PL2 08.7647
15908427V Ayucar Senosiain José Ángel 2HE - PL2 08.7270
16233844F Pérez García Jesús M.ª 2HE - PL2 08.6267
14943051C Barrutia Blaser Lucía 2HE - PL2 08.4487
13078974R Mazuela Pérez Demetrio 2HE - PL2 08.3140
15939496J Del Río Lorenzo Gemma 2HE - PL2 08.2970
14237063V Bernaola Lejarza Juan Ignacio 2HE - PL2 08.2827
15926799N Isasa Gascue M.ª Lourdes 2HE - PL2 08.0373
15234522N Paniego Gómez Amancio 2HE - PL2 08.0063
72255197F Solabarrieta Badiola Miren Jone 2HE - PL2 07.9800
14246672N Fernández Oregui M.ª Carmen 2HE - PL2 07.8193
22717114Z Macho Aguillo Pedro José 2HE - PL2 07.8093
72249452N Otaduy Carballo José Antonio 2HE - PL2 07.6920
15372564P Oianguren Txurruka M.ª Arrate 2HE - PL2 07.6247
16264242E Ruiz López M.ª Teresa 2HE - PL2 07.5600
16240754V García Pascual Marina 2HE - PL2 07.5580
15350016T Arenaza Zurbano Arrate 2HE - PL2 07.5300
14249669L Totoricaguena Barandica Karmele 2HE - PL2 07.5017
30598309Y Puente García Leonardo 2HE - PL2 07.4670
15930223D Echeverria Iñigo José Ignacio 2HE - PL2 07.3417
15809125Y Erice Aguirre Manuel 2HE - PL2 07.2513
15899932D Saenz de Urturi Esnaola M. Ángeles 2HE - PL2 07.2307
22703543J Fernández Martínez Alfonso 2HE - PL2 07.2117
15954595R Eguizabal Luzuriaga Fco. Javier 2HE - PL2 07.1453
15925090M Bengoetxea Urretabizkaia Julen 2HE - PL2 06.8907
15883881N Mujika Urdangarin Kepa 2HE - PL2 06.8887
Maila/Cuerpo: Ikuskarien Kidegoa / Cuerpo de Inspectores e Inspectoras
Txanda/Turno: Elbarriak/Minusvalidos
14704970N Sánchez Moreno José Andrés 2HE - PL2 08.4867
16233719C Antoñana Moraza María del Pilar 2HE - PL2 05.9307


