Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 20koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Guatemalan garatu behar zuen jarduerarako Mercedes Franco del Pozo lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea onartzen duena. 'Entre Amigos-Lagun Artean' entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2007ko deialdian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 20koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Guatemalan garatu behar zuen jarduerarako Mercedes Franco del Pozo lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea onartzen duena. "Entre Amigos-Lagun Artean" entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2007ko deialdian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 6322
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/20
  • Argitaratze-data: 2009/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza sustatzeko Fondoaren kargura 2007. urteko ekitaldian euskal lankideei diru-laguntza emateko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko apirilaren 4ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, Mercedes Franco del Pozo lankideari 36.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Guatemalako jarduerako gastuak ordaintzeko.

Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan agintzen denez, lankide boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Entre Amigos-Lagun Artean entitateak, 2009ko urriaren 13an, dagoeneko emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Arazo pertsonalak dira aldaketaren arrazoia.

Lankideak 2009ko apirilaren 30ean amaitu zuen bere eginkizuna; hortaz, hiru hilabetekoa da ukoa. Eusko Jaurlaritzak hasieran emandako 36.000 euroko diru-kopuruari kenketa proportzionala egin ostean, 31.500 eurokoa da egungo diru-zenbatekoa. Jasotako diru-laguntza ordaindu beharrekoa baino handiagoa denez, 4.500 euro itzuli behar dira.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2009ko urriaren 20an diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Entre Amigos-Lagun Artean erakundeak Mercedes Franco del Pozoren proiektuan aurkeztutako ukoa onartzea eta, ondorioz, 4.500 euro itzuli beharra dira. Proiektua Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2007ko deialdiaren esparruan aurkeztu zen.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 20a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik