Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 21ekoa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena; honen bidez, publiko egiten da 2009. urteko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 21ekoa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena; honen bidez, publiko egiten da 2009. urteko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5640
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/21
  • Argitaratze-data: 2009/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren bidez (2009ko urriaren 20ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira.

Laguntza horiek emateko ekonomia-baliabideak abenduaren 29ko 19/2008 Legean ezarritako aurrekontu-partidetatik aterako dira; lege horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dira.

Horrela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, bertan ezartzen diren laguntzen deialdia egin behar da 2009. ekitaldirako, horretarako beharrezkoak diren arauak emanez.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

Ebazpen honen helburua 2009. ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoan aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea da.

2009. urtean, xede horretara 400.000 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.

Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Zirkunstantzia horietakoren bat badago, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpenaren bitartez emango da horren berri.

  1. Eskatzaileek agindu horren 4. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.

  2. Era berean, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskaerak eta gainerako dokumentazioa, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

  3. Eskaerak aurkezteko epea EHAAn argitaratu eta 30 egunera amaituko da.

Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 21a.

Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik