- EBAZPENA, 2009ko urriaren 21ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu dituen multimedia sistemaren bidezko hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jas - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 21ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu dituen multimedia sistemaren bidezko hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzen zenbateko osoa aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 6445
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/21
- Argitaratze-data: 2009/12/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2009ko ekainaren 5eko Ebazpenaren (2009ko ekainaren 26ko EHAA) 4. artikuluak xedatzen duenez, Ebazpen honen diru-laguntzetarako 100.000 euroko zenbatekoa emango da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu partidaren kontura.
Aipatutako 4.artikuluan ere ezartzen da esandako kopuru hori gehitu egin daitekeela, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 6.1 artikuluak aurrez ikusitakoaren arabera.
Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2009ko ekainaren 5eko Ebazpenaren 4. artikulua bete dadin, honakoa
Lehenengoa. Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoari 22.241,35 euro gehitzea.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


