- 5002/2009 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Elena Baylin Zaldua andrea Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu5002/2009 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Elena Baylin Zaldua andrea Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 6208
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/22
- Argitaratze-data: 2009/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari kudeatzailearen lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen abuztuaren 25eko 3902/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko irailaren 28ko EHAAn argitaratu zen (186. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Elena Baylin Zaldua andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Elena Baylin Zaldua andrea Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari kudeatzaile izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 22a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


