Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 26koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko martxoaren 9ko ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bitartez, euskal etxeentzako 2009ko diru-laguntzetara biltzeko deialdia egin zen, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 26koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko martxoaren 9ko ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bitartez, euskal etxeentzako 2009ko diru-laguntzetara biltzeko deialdia egin zen, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 6070
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/26
  • Argitaratze-data: 2009/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko martxoaren 9ko ebazpenaren bitartez, euskal etxeentzako 2009ko diru-laguntzetara biltzeko deialdia egin zen, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Ebazpen horren bosgarren oinarrian Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren, diru-laguntza horien araubidea ezartzen duen irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusita dagoenaren ildotik. Artikulu horretan ezarrita dago, besteak beste, honako hauek izango direla batzorde horretako kide: Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, batzorde buru; Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria; eta Osasun eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailetako ordezkari bana, zuzendari mailakoak.

IX Legegintzaldian izan den gobernu aldaketak eragindako goi karguen izendapen berriak kontuan hartuta, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuaren 6.h) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Ebaluazio Batzordea aldatzea honako honetan:

Honakoa esaten duen tokian:

Iñaki Aguirre Arizmendi jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, batzorde burua.

Josu Legarreta Bilbao jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, bokala.

Josu I. Garay Ibañez de Elejalde jauna, Osasun Saileko Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendaria.

Manuel Vigo García jauna, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze eta Familia sailburuordea.

Honako hau esan behar du:

Guillermo Echenique González jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, batzorde burua.

Julián Celaya Loyola jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, bokala.

Patricia Arratibel Ugarte andrea, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendaria.

Pedro María Sánchez Amado jauna, Enplegu eta Gizarte Gaien Saileko Gizarteratze zuzendaria.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 26a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.