- EBAZPENA, 2009ko urriaren 26koa, Arabako Osasuneko Lurralde zuzendariarena, zeinaren bidez esleitu egiten baita ondokoa: Arabako Osasun Barrutiko pazienteak laguntza bako anbulantzietan garraiatzeko zerbitzuaren kontratua. CP Expediente zk.: 32/2009 GSP Araba. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 26koa, Arabako Osasuneko Lurralde zuzendariarena, zeinaren bidez esleitu egiten baita ondokoa: Arabako Osasun Barrutiko pazienteak laguntza bako anbulantzietan garraiatzeko zerbitzuaren kontratua. CP Expediente zk.: 32/2009 GSP Araba.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 6379
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/26
- Argitaratze-data: 2009/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
EHAAren 2009ko maiatzaren 14ko 90. zenbakian argitaratutako iragarkiaren bidez, Arabako Osasun Barrutiko (Aiarako bailara izan ezik) eta Otxandio eta Ubideko (Bizkaiko Osasun Barrutikoak) pazienteak laguntza bako anbulantzietan garraiatzeko zerbitzuaren kontratazioaren berri eman zen.
2009ko uztailaren 18an, A gutun-azalean aurkeztu eta balioetsitako dokumentazioa ikusirik, eta klausula administratibo zehatzen pleguko karatulako 35. puntuko esleipen-irizpideekin bat etorriaz, Kontratazio Organoak proposatu du «Araba Anbulantziak, SLU-Larrialdiak, S. Coop» baltzuari ematea CP 32/2009 GSP Araba zk.ko espedientea.
2009ko ekainaren 19an eman zen behin-behineko esleipen-ebazpena. Ezarritako epea igaro da, eta esleipendunak aurkeztu du behin betiko fidantza, eta klausula administratibo zehatzen pleguko 12. puntuan zehaztu dokumentazioa ere aurkeztu du.
Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuko 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, eta kontratazio organoa denez eta hartakotzat jardunez, Osasuneko lurralde-zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea.
Kontratuak esleitzeari doakionez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean xehatutakoa kontuan harturik; eta, halaber, EAEko Administrazioaren kontratazioen araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuan.
Arabako Osasun Barrutiko (Aiarako bailara izan ezik) eta Ubide eta Otxandioko (Bizkaiko Osasun Barrutikoak) pazienteak laguntza bako anbulantzietan garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko P 32/2009 GSP Araba zk.ko CP espedientea «Araba Anbulantziak, SLU-Larrialdiak, S. Coop» baltzuari ematea, betiere zerbitzua arautuko duten oinarriekin bat etorriaz, zeintzu klausula administratibo zehatzen plegu, karatula eta baldintza teknikoen pleguan baitaude jasoak.
2009ko uztailaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean eman beharko da zerbitzua, baina izan daitezke arauz bidezkoak diren luzapenak.
Zerbitzua ematearen prezioa, hileroko kanon finko baten arabera, 189.690,45 eurokoa izango da.
Jakinarazi bekie ebazpen hau ondokoei: Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoa, Osakidetzako Larrialdiak eta esleipendun enpresa.
Administrazio-bideari amaiera ematen baitio, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake interesatuek ebazpen honen aurka, Osasuneko Sailburuaren aurrean eta hilabeteko epearen barruan, zeina jakinarazpena egiten denetik hara zenbatuko baita; hala ere, zuzenbidearekin bat, bidezko deritzoten beste edozein errekurtso aurkez dezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 26a.
Osasun Saileko Arabako Lurralde zuzendaria,
ALBERTO GARCIA DE ALCARAZ PAREJA.


