- EBAZPENA 2009ko urriaren 28koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, kanpoko gizatalde eta euskal etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA 2009ko urriaren 28koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, kanpoko gizatalde eta euskal etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 6007
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/28
- Argitaratze-data: 2009/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
2003ko irailaren 30eko 221/2003 Dekretuak Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzen ditu.
Aipatutako dekretu horren 2. artikuluko 1go paragrafoaren arabera, bidezkoa da Kanpoko Euskal Gizatalde eta Euskal Etxeen eremuan bi beketarako deia egitea 2009ko ekitaldirako, EAEko Administrazioko aurrekontu orokorraren pentzutan.
Ondorioz, hau
Bi beketarako deialdia egiten da, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Euskal Etxeen eremuan pertsonen espezializazioa bultzatzeko, onartzen diren oinarrien arabera. Oinarriak eranskinean daude.
Lehenengoa. Ebazpen honetan eta irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.
Lehenengoa. Beken xedea.
Oinarri hauen xedea bi beken deialdia egitea da, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Euskal Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko eta prestakuntza bultzatzeko. Bekadunek beraien eginkizunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian eramango dituzte aurrera, Gobernu Batzordeak 2006ko maiatzaren 16an onartutako Akordioaren arabera. Akordio honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren esparruan, bekadunek beraien eginkizunak Administrazioaren bulegoetan aurrera eramatea baimentzen du.
Bigarrena. Dotazioa.
Beken dotazioa eta ordainketa 15.900 eurotako izango da beka bakoitzarentzat.
Zenbateko honek dagokion atxikipen fiskala izango du.
Hirugarrena. Ordainketa.
Beken ordainketa honela zatikatuko da:
Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da eta emandako dirulaguntzaren % 50a izango da. Bigarren ordainketa beka jasotzen denetik 4 hilabetera, bekadunaren aprobetxamenduaren oniritzia ematen duen Kanpoko Euskal Gizataldeen zuzendaritzaren txosterna jasotakoan eta zenbatekoa emandako dirulaguntzaren % 35a izango da. Hirugarren eta azkeneko ordainketa programa bukatzen denean egingo da, bekadunak igarotako prestakuntza-hilabeteen txostena bidali ondoren eta aprobetxamendua ziurtatzen duen Kanpoko Euskal Gizataldeen zuzendaritzaren txostenaren ondoren.
Ordezkapenen ordainketa bekadunak beka izan duen denborari egokituko zaio, eta bat etorriko da onuradunari geratzen zitzaionarekin.
Ordainketa erabakitako ordainketa zatikatuetan egingo da eta artikulu honen a) atalean aurreikusitako ehunekotan.
Luzapen aldian ordainketaren zenbatekoa berdina izango da eta era honetan egingo da: % 40a luzapena onartzen denean, % 40a luzapena hasi eta 4 hilabetetara eta gelditzen den % 20a luzapenaren bukaeran, 2003ko irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren 13.d) artikuluan eskatzen den azkeneko txostena aurkeztu ondoren, dekretu honen bitartez Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen alorrean pertsonak espezializatzeko bekak arautzen dira.
Laugarrena. Eskaerak aurkezteko tokia, modua eta epea.
Irailaren 30eko, 221/2003 Dekretuan eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten pertsonek aukeraketa prozesuan eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte, honekin batera doan eredua erabiliz.
Eskaerak helbide honetara bidaliko beharko dira:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Eskaerak formalizatzeko inprimakiak Kanpo harremanetarako Idazkaritza Nagusian jaso ditzakete interesatuek. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan, Araba eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzatan eta Deustuko Unibertsitearen Ikerketa Errektoreordetzan.
Beketara aurkezteko eskaeren epea 2009ko abenduaren 10ean bukatzen da.
Bosgarrena. Aukeraketa Batzordea.
Irailaren 30eko, 221/2003 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako Aukeraketa-batzordearen kideak honako hauek izango dira:
Guillermo Echenique González jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; berau izango da batzordeburu.
Julián Celaya Loyola jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria.
Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria.
Andoni Martin Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria, batzordeko idazkaria izango da; hitza izango du, baina botorik ez.
ESKABIDE EREDUA / MODELO DE IMPRESO
Izena/Nombre: NAN/Pasaportea
DNI/Pasaporte
Abizenak/Apellidos: Tfnoa./Tfno.:
maila / e-mail:
Helbidea/Domicilio:
Titulazioa/Titulación:
Ikastaroak/Cursos:
Argitalpenak/Publicaciones:
Euskal etxeko kidea / Socio/a del Centro Vasco de
Euskal etxeko kidea / N.º de socio/a:
Hizkuntzak/Idiomas
Euskara/Euskera n Frantsesa/Francés n Ingelesa/Inglés n Besteak/Otros n
Lekua eta data / Lugar y fecha
Izpta./Fdo. .
Eskabide ereduarekin aurkeztu beharko duen dokumentazioa / Documentación que deberá presentar junto al modelo de impreso
NANaren fotokopia / Fotocopia del DNI.
Euskal etxeetako kideek pasaportea aurkeztu beharko dute / Los socios de Centros Vascos deberán presentar Pasaporte. Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren 4. artikuluaren a) eta b) ataletan jasota dauden baldintzak egiaztatzeko agiriak / Certificados acreditativos de los requisitos recogidos en las letras a) y b) del artículo 4 del Decreto 221/2003, de 30 de septiembre.
Curriculum vitae, espediente akademikoarekin / Curriculum vitae, con inclusión del expediente académico.
Egindako ikasketen egiaztagiriak eta eskatzen duten bekarekin erlazioa duen esperientzia praktikoaren egiaztagiria. Meritu gisa kontuan izateko egiaztatzen diren ikasketak, ofizialak izan beharko dira eta balio akademikoa izan beharko dute. Zortzigarren artikuluan ezarrita dagoenaren arabera ezagutzen diren hizkuntzen ahozko eta idatzizko gaitasuna egiaztatzeko agiririk ekarri ezin denean dagozkion frogak egin beharko dira / Certificados de los estudios realizados y la experiencia práctica que tengan especial relevancia para la beca a la que se aspira. Los estudios que se acrediten, con objeto de ser computados como méritos, deberán tener carácter oficial y validez académica. Cuando no sea posible aportar documentos acreditativos de la capacidad de expresarse en forma oral o escrita en los idiomas cuyo conocimiento se valora como mérito según el artículo 8, deberá realizar las pruebas pertinentes.
Eskatzaileak egin dituen lanen eta argitalpenen kopia / Copia de los trabajos y publicaciones realizados por el solicitante.
Karnetaren tamainako argazkia / Una fotografía tamaño carnet.
Aurretik inoiz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik ordaindutako beka berdin edo antzeko baten onuradun ez izanaren zinpeko aitorpena / Declaración jurada de no haber sido beneficiario con anterioridad de una beca de igual o similar naturaleza con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.
Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen baten ez egotearen zinpeko aitorpena / Declaración jurada de no estar incurso/a en ninguna prohibición o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública.


