Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordearena, apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusten diren laguntzen emakida ebazten eta argitara ematen duena. 75/1998 Dekretuak industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta burutzeko laguntzak arautzen ditu, eta 2009rako deialdia Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2009ko apirilaren 22ko Agindu bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordearena, apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusten diren laguntzen emakida ebazten eta argitara ematen duena. 75/1998 Dekretuak industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta burutzeko laguntzak arautzen ditu, eta 2009rako deialdia Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2009ko apirilaren 22ko Agindu bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6535
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/29
  • Argitaratze-data: 2009/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2009ko apirilaren 22ko Agindu bidez, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusten diren laguntzak aurkezteko epea eta lekua jakinarazten zen (2009ko apirilaren 12ko 88 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

Deialdi honetan Gernika eta Urretxuko Udalek ez ezik, Bruesa Inmobiliaria, S.A.; Atlántica de Graneles y Moliendas, S.A.; Promega Nervión, S.L., Ibar Zaharra, S.A., eta Eulogio Omaetxebarria Solaegik ere aurkeztu dituzte laguntzak jasotzeko eskaerak.

Aurkeztu diren eskaeren diru-zenbatekoak gainditu egiten du 2009ko apirilaren 22ko Agindu horretan kontsignatutako aurrekontu-dotazioa industri aurriak eraisteko proiektuak idatzi edota gauzatzeko laguntzak. Ondorioz, dotazioa gehitzea erabaki da Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordeak 2009ko uztailaren 17an emandako Ebazpenaren bidez, 1.683.718,30 eurora heldu arte: 483.718,30 euro 2009ko ekitaldirako, eta 1.200.000 euro 2010eko ekitaldirako. Ebazpen hori 2009ko abuztuaren 18ko 157 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

Gernikako Udalaren laguntza eskaera Gernikan dagoen Astra, Unceta y Cía enpresaren instalazioak eraisteko da. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Euskal Kultura Ondarearen Zentroak 2009ko uztailaren 8ko txostenean adierazi bezala, eraikinak garrantzi nahikoa du Euskadiko monumentu izendatzeko, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea (1990eko abuztuaren 6ko 157. EHAA), beraz, babes espedienteari ekiteko izapideak hasiko dira. Lege horretan adierazi legez, behin monumentu izendatuta, ezin da eraitsi, hortaz, eskaerari ezetz esan behar zaio.

Urretxuko Udalak Sarralde etxea eraisteko eta Eulogio Omaetxebarria Solaegi jaunak Ajangizko Zerrategi Mekanikoa eraisteko aurkeztutako eskaerak 2009ko apirilaren 22ko Aginduak ezarritako hilabeteko epetik kanpo aurkeztu ziren. Izan ere, agindu horretan industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko edota burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan xedatutako laguntzen eskabideak aurkezteko epeak eta lekuak adierazten dira.

Agindu hori 2009ko maiatzaren 12ko EHAAn argitaratu zen eta epearen azken eguna 2009ko ekainaren 12a izan zen. Hortaz, Urretxuko Udalaren eskaera ekainaren 13an eta Eulogio Omaetxebarria Solaegi jaunarena ekainaren 17an aurkeztu ziren, beraz, apirilaren 22ko Aginduan ezarritako epetik kanpo, ondorioz, eskaera biak ukatzen dira.

Aurkeztutako gainerako eskaerek forma zein edukiari dagozkien diru-laguntzen araudi erregulatzaileak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzte.

75/1998 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena kontuan izanik, honakoa

Lehenengoa. Gaineratzen den eranskinean adierazten diren industria-aurriak botatzeko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak ematea eta ukatzea.

2009ko ekitaldirako gordetako zenbatekoak eraispen-proiektuak idazteko gastuetarako izango dira, eta 2010eko ekitaldirako gordetakoak berriz, diruz lagunduko diren gainerako ekintzetarako.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman dadin agintzea, eta entitate onuradunei ebazpenaren berri ematea.

Hirugarrena. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta entitate onuradunen arteko Hitzarmenak sinatzea. Emandako laguntzen inguruan bi aldeek bere egiten dituzten konpromisoak, eskubideak eta betebeharrak jasoko dira Hitzarmen horietan.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, ebazpena jakinarazten den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordea,

IGNACIO ACHUCARRO ARRUABARRENA.

Erakundeak Industria aurriak Ukoaren zergatia

Gernikako Udala Astra, Unceta y Cía eraikina EAEko monumentu izendatzekotan dago eraikina, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen babesean.

Urretxuko Udala Sarralde eraikina Eskabidea epez kanpo aurkeztu da.

Eulogio Omaetxebarria Solaegi Ajangizko zerrategi mekanikoa Eskabidea epez kanpo aurkeztu da.

EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Erakunde onuradunak

Industria aurriak

Zenbatekoa guztira

(eurotan) 2009ko ekitaldia

(eurotan) 2010eko ekitaldia

(eurotan)

Bruesa Inmobiliaria S.A. Leioako Delta Lamiako lantegia 407.376,00 27.859,12 379.516,88

Bruesa Inmobiliaria S.A. Leioako Alesa lantegia 45.537,60 5.399,41 40.138,19

Bruesa Inmobiliaria S.A. Leioako Lan lantegia (itsasontzigintzako osagarriak) 80.280,00 6.528,59 73.751,41

Atlántica de graneles y Moliendas S.A. Solteko gaien eta ehotako gaien Sestaoko atlantikoa 338.198,40 10.928,72 327.269,68

Promega Nervión, S.L. Bilboko UE-704.06 Amézola industria-eraikina 264.384,00 82.086,00 182.298,00

Ibar Zaharra S.A. Sestaoko Galindoko ijezketa-nabea 182.788,20 4.977,83 177.810,37

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik